Menua

ALPES

2011/09/16

Sotres, Canal del VIDRIO, Collada Bonita, Canal de la CELADA, Urriello, Sotres

2009-08-22. Aurten egun asko igaro ditugu Pikosetan. Sotres-en gaude. Zer egingo dugu? Halako batean, oraindik Canal del Vidrio ez dugula ezagutzen gogoratu dugu. Horrela bada, ibilbide zirkularra egitea pentsatu dugu, kanala ezagutu eta gero goitik Urriellora igaro eta berriz Sotres-era jetsi.
Goizeko 8retarako utzi dugu kotxea Sotres-era sartzeko dagoen "errebuelta" ondoan. Ezkerrean, Cueto Tejao eta Picu Boru ditugu. Eguraldia bikaina.

Sotres-eko "inbernalen" gainean Escamellao, Juan de la Cuadra mendilerroa eta Peña Vieja.

Fresnidiello-ko hormak eta Moñas gainean.

Aliva-ra dihoan pistatik goaz. Aurrean Escamellao daukagu.

Cabeza de los Tortorios.

Peña Castil.

Vegas de Sotres.

Moñetas harana eta Cuchallón de Villasobrada, Torre del Oso, Carnizoso eta Peña Castil. Gero, hauen atzetik joango gara Urriellora.

Cuchallón, Torre de las Colladetas, Horcada Bonita estua (hortik igaroko dugu), Martínez orratza, Torre del Oso.

 Vegas de Sotres.
Aliva-ko Txalet Erreala eta Peña Vieja.

Putrea.


Mánforas meategiak eta Vidrio kanala.

Hau da igo behar dugun kanala.

Beheko aldean goazela igotzen, rebekoa goiko hormetan guri harriak jaurtitzen.

Goi parteko galeria eta kobazuloak.

Kanala, goitik behera begira. Bidezidor arrastoak daude harri artean eta nahiko ondo igotzen da.

Meatzarien txabolak hormetan txertatuta.

Txabolaren barnealdea.

Galeriak.
Kanalaren irteeratik beheruntz begira. Hemendik jeisten bada, puntu hau da klabea. Hemen hartu behar da ondo kanala, bestela arazoetan sar gaitezke eta.

Kanaletik irten ondoren, bidezidor malkartsua dago terreno irekian Peña Vieja-ren azpira heldu arte.

La Garmona-ren horma eta orratzekin.

Peña Vieja eta Tiros Navarro-ren azpian gaude. Gertu ditugu, baina aurretik ezagutzen ditugunez, gaur ez ditugu igoko. Hau da jarraitu behar dugun gutxi gora beherako ibilbidea.
Colladetas, Horcada Bonita estua, Torre de los Martínez eta Torre del Oso.

Collada Bonita, Urriello-ra igarotzeko tokia. Ez da hemendik logikoagoa dirudien erdiko lepo zabala. Konfusio dexente egoten dira hemen.
Hasieran erosoa dela dirudi, baina igoera eta jetsiera batzuk ditugu aurrean, dauden "jou"ak zeharkatzeko.

Moñetas gainean gaude eta Sotres oso behean geratzen da.

Peña Vieja atzean uzten.

Cuchallón de Villasobrada. Mendi nahiko zaila eta arriskutsua. Orain eskuinean utziko dugu.

Hauek bai mugitzen direla erraz!

Ingurune gogorra da eta kontu handiz ibili behar da, zulo asko baitaude.

Ezkerrean, Campanarios, Horcada de Lebaniego eta La Morra. Hortik ere jetsita gaude hona, La Morra igo ondoren.

Zeharkaldi guztia egin ondoren, Collada Bonita-ren azpian gaude (izkutatuta dago). Aguja de los Martínez eta Torre del Oso ditugu gainean.

Lepo estua hartzeko dagoen malda oso gogorrean. Ea lau hankatan igo behar da...

Orain atzean, Cuchallón de Villasobrada.

Eta aurrean, erregea, Urriello bikaina. Horrelako ikuspegiarekin, neke guztiak ahazten dira.

Hor bizi izandako abenturak gogoratzen...
2002ko Abuztua. Urrielloren tontorrean.

Tras el Picu zulora jetsi gara. Erdian geratzen da Collada Bonita, Los Martínez orratza eta Torre de las Colladetas artean. Izena ondo ipinita dauka.

Naranjoaren hego hormarekin.

Nahiz eta eguerdia igarota izan, oraindik jende asko dago igotzeko zain.
Horman ere kordada dexente, " Directa de los Martínez" ibilbidean. Hau da bide arruntena.

Celada lepoan, Urriello-ra jeisteko kanalaren gainean. Parean, Albos mendiak.

Torre del Carnizoso. Hau ere dotorea da.

Jetsi dugun Celada kanala eta Torre del Carnizoso.

Urriello (Naranjo). Ipar eta Mendebaldeak.

Urriello-tik behera, bide-autopistatik jetsi gara. Pandébanoko txabolak.

Udan, jende ugari ibiltzen da hemen gora eta behera.

Arnandes artegia, Bulnes gainean.

Pandébano.

La Terenosa. Pandébanotik Sotres-era jeistea geratzen zaigu. Tarteka pistatik eta, ahal denean pista saihesten, heldu gara kotxera. Gailurrik gabeko zeharkaldi eder eta gogorra egin dugu. Gustora goaz Liébana aldera, bihar Torre del Friero egiteko asmoarekin.