2021/09/20

Taxerastik Canaletas de Ruzkia, RUZKIA, ESPELUNGA, RALLA DE ALANO, ACHAR DE ALANO, Paso brecha Taxeras

 

 

 2021-06-25 Azkenengo urtetan egiten ari garen ibilaldi askotan bezala, galdera bat egiten diogu buruari: Zenbat urte dira hau egin genuela?  Erantzuna, gehienetan berdina, 30bat urte edo izango dira. Gaur ere horrela gatoz Tacheras-era, duela urte asko egindako ibilaldi bat gogoratzera.


 Punta Taxeras, Ralla de Alano, Canaletas de Ruzquia eta Ruzquia tontorra. Harritza izugarri horretatik igoko dugu.


 Taxeras igarobidea eta Achar de Alano. Honerarte, horra doan bidea jarraitu dugu, baina hemen eskuinera hartuko dugu, Ruzquia-ko harritzara hurbiltzeko. Gero, hortik itzuliko gara.

 Taxeras igarobidea eta Rincón de Alano-ra doan mendilerroa. Ez gara aspertzen irudi hau ikusten.

 Ruzquia-ra hurbiltzen, lorategi artean.



 Ralla de Alano ezkerrean eta Ruzquia parean. Jarraituko dugun ibilbidea gutxi gorabehera. Beheko zatian, bidezidor bat antzematen da harritzan, eta nahiko ondo igotzen da, baina gero...

 Hemendik ikusita, izugarria da Achar de Alano-ren itxura. Hori izango da gaurko azken tontorra.

 Marmota.



 Harritzaren beheko zatian. Hemen nahiko ondo oraindik.

 Hemen gogortu da eremua. Azkenian, erdiko kanaleta marroitik igoko dugu. Eskuinean Ruzquia tontorra.

 Lehen aipatutako kanaleta marroira sartzen. Ralla de Alano atzean.

 Kanaletan sartuta. Aldapa tentea. Behean ikusten den bigarren abere eraikuntzan hartu dugu hona etortzeko bidea,

 Ezkerreko hormen laguntza baliatuz hobeto igotzen da.




 Atera gara Ruzquia kanaletatik. Parean daukagu Espelunga, baina aurretik eskuinera hartuko dugu Ruzquia-ra igotzeko.



 Kanaletaren irteeran, Ralla de Alano eta Alano mendilerroarekin. Atzerago Peñaforca, Castillo de Acher,...

 Goitik, igo berri dugun kanaleta malkartsua.

 Kanaletaren irteeran.

 RUZQUIA (2074m). Atzean,  Quimboak, Gorreta, Gamueta, Hiru Erregeen Mahaia, Anie,...

 Ruzquia-tik jetsi eta lehen ikusi dugun malda igoz ESPELUNGAra igo dugu (2106m). Veral ibaiaren zintzurra daukagu azpian eta Ezkaurre gainean. Atzean, Orhi eta abarrak ikusten dira.

                                        Ibilbidea

 

 Zuriza eta Belagua alderuntz begira.

 Ezkerrean igo berri dugun Ruzquia tontorra eta eskuinean, orain igoko dugun Ralla de Alano.




 Ruzquia eta kanaleten irteerak. Hemen ez dabil inor.

 Ralla de Alano, hurrengo helburua. Ertzetik igoko dugu.

 RALLA DE ALANO (2162m). Kanaleten gainera erortzen diren Ipar aldeko orratzak, Rincón de Alano, Peñaforca, Castillo de Acher,...

 Hau da kataklismoa!

 Ralla tontorrean gustora. Espelunga eta Ezkaurre gertu baina Veral zintzurra erdian dutela eta Orhi atzean.






 Ralla-tik Alano-ko goiko lautadara jetsi gara, eta Taxeras igarobideruntz goaz. Rincón de Alanok eta Peñaforcak ixten dute inguru eder hau. Ezkerrean, Castillo de Acher agertzen da.


 Achar de Alano-ren azpian gaude, eta nola ez, gora igoko dugu.

 Azkenengo horman sartzen. Trepada erreza da.



 Azkenengo tximinia. Hortik igo daiteke, edo eskuinean dagoen "bira" errazago batetik.

 Hau da aipatutako bira. Oso erraza da, eta berehala helduko gara ertzera eta tontorrera.



 ACHAR DE ALANO (2078m). Buzoia duen bakarra.

 Hemendik, lehen igotako beste bi mendi. Espelunga Ralla-ren atzean geratzen da.


QUIMBOAK ibilbidea

 Ikuspegi ederra daukagu.

CASTILLOra Ibilbidea

 Peñaforca-Rincón de Alano, Castillo de Acher,...

 Jetsiera hasten.

 Biran.

 Taxeras igarobidera jeisten. Tontorra goian.

 Gauza ederrak agertzen dira noizbehinka.

 Tacheras-eko igarobide erraldoia. Gamueta aldea atzean.

 Tacheras-etik behera, hainbat aldiz ibilitako bide dotoretik. Hemen ikusi ditugu gaurko lehen mendizaleak.

 Tacheras, harrigarria!!!

 Ruzquia-ra egin dugun igoerari begira. Polita izan da.

 Duela gutxi izan gara tontor horretan, Achar bikaina.

 Balizak eta Alano-ko tontorrak. Orain basora sartuko gara.

 Eta ibilaldia ondo baino hobeto bukatzeko, sarrioen jaialdia Tacheras-eko larreetan.


 Espektakulu ederra. Merezi izan du ibilaldi eder hau errepikatzea. Oso bakartia, igoera gogorra baina eramangarria, ikuspegi oso onak, zirkularra,... Hurrengorarte.


Ibilbidea WIKI





2021/09/13

Olakosaroitik AUNTZISEGI, BASAIZBURU, ARRUBIGAÑA (Aralar)

 2021-06-12. Larunbata da eta goizez lana egin ondoren arratsaldeko hirurak aldera atera gara Olakosaroitik (Zaldibia). Bero handia daukagu baina bihar ere ezin dugunez, baliatuko dugu zerbait egiteko. hasieran Enirioko galtzada hartu dugu baina gero ezkerrera etorri gara, Ausaren azpitik Errekonta lepora doan bidetik.

 Errekonta lepotik Txindoki daukagu parean.

 Alotzara igotzen. Ausa Gaztelu behean geratzen da. Ordu hauetan ez dabil inor hemen zehar. Askotan ibilitako bideak ari gara jarraitzen.

 Elutsetako bordak eta Txindoki.

 Balizak Alotzan. Noruntz joango gara?

 Zaldi horiek adierazi digute norabidea.

 Auntzisegi ezkerrean eta haran dotorea bere magalean. Horra goaz.

 Tontorrera iristen.

 Buzoian ANTXUSITEGUI bezala agertzen da. AUNTZISEGI omen da.

 Txindoki gure ezkerrean, gertu. Hor ikusten dugu baten bat igo eta jeisten. Baina ez da gure helburua gaur.

 
 Bero hodeiak ari dira sortzen.


 Zaldiak lasai Arrubi aldeko zelai ederretan.

 ARRUBIGAÑA (1318m). Atzean Ganbo Txiki eta atzerago, Beriain.

 Tontorreko buzoiak eta Txindoki.


 Irazusta lepoa eta Beriain atzean. Zelai hauetatik jetsiko gara Alotzara.

 Irazusta lepoaren azpian dagoen iturria. Ur freskoa. Eskertzen da.

 Ura hartzeko baliatuko dugu. Bero handia egiten du.

 Arrubigaña Alotzatik. Goi horietan ibili gara.


 Alotzako orientazio-mahaia.

 Behien transumantzia Elutseta aldean.

 Badoaz borden ezkerretara dauden larreetara. Inguru ederra iluntzerako.

 Gu Alotzatik Errekonta lepora berriz. Nahikoa daukagu.

 Agur esaten Txindokiri Errekonta lepotik.

 Errekontan. Orain Enirioko galtzadara jetsi eta Olakosaroira ondoren. Ibilaldi labur eta dotorea. Nahiz eta beroa igaro gustora ibili gara. Larunbat arratsalde baterako ez dago gaizki...

                                               IBILBIDEA