![]() |
| Punta Taxeras, Ralla de Alano, Canaletas de Ruzquia eta Ruzquia tontorra. Harritza izugarri horretatik igoko dugu. |
![]() |
| Taxeras igarobidea eta Achar de Alano. Honerarte, horra doan bidea jarraitu dugu, baina hemen eskuinera hartuko dugu, Ruzquia-ko harritzara hurbiltzeko. Gero, hortik itzuliko gara. |
![]() |
| Taxeras igarobidea eta Rincón de Alano-ra doan mendilerroa. Ez gara aspertzen irudi hau ikusten. |
![]() |
| Ruzquia-ra hurbiltzen, lorategi artean. |
![]() |
| Ralla de Alano ezkerrean eta Ruzquia parean. Jarraituko dugun ibilbidea gutxi gorabehera. Beheko zatian, bidezidor bat antzematen da harritzan, eta nahiko ondo igotzen da, baina gero... |
![]() |
| Hemendik ikusita, izugarria da Achar de Alano-ren itxura. Hori izango da gaurko azken tontorra. |
![]() |
| Marmota. |
![]() |
| Harritzaren beheko zatian. Hemen nahiko ondo oraindik. |
![]() |
| Hemen gogortu da eremua. Azkenian, erdiko kanaleta marroitik igoko dugu. Eskuinean Ruzquia tontorra. |
![]() |
| Lehen aipatutako kanaleta marroira sartzen. Ralla de Alano atzean. |
![]() |
| Kanaletan sartuta. Aldapa tentea. Behean ikusten den bigarren abere eraikuntzan hartu dugu hona etortzeko bidea, |
![]() |
| Ezkerreko hormen laguntza baliatuz hobeto igotzen da. |
![]() |
| Atera gara Ruzquia kanaletatik. Parean daukagu Espelunga, baina aurretik eskuinera hartuko dugu Ruzquia-ra igotzeko. |
![]() |
| Kanaletaren irteeran, Ralla de Alano eta Alano mendilerroarekin. Atzerago Peñaforca, Castillo de Acher,... |
![]() |
| Goitik, igo berri dugun kanaleta malkartsua. |
![]() |
| Kanaletaren irteeran. |
![]() |
| RUZQUIA (2074m). Atzean, Quimboak, Gorreta, Gamueta, Hiru Erregeen Mahaia, Anie,... |
![]() |
| Ruzquia-tik jetsi eta lehen ikusi dugun malda igoz ESPELUNGAra igo dugu (2106m). Veral ibaiaren zintzurra daukagu azpian eta Ezkaurre gainean. Atzean, Orhi eta abarrak ikusten dira. |
![]() |
| Zuriza eta Belagua alderuntz begira. |
![]() |
| Ezkerrean igo berri dugun Ruzquia tontorra eta eskuinean, orain igoko dugun Ralla de Alano. |
![]() |
| Ruzquia eta kanaleten irteerak. Hemen ez dabil inor. |
![]() |
| Ralla de Alano, hurrengo helburua. Ertzetik igoko dugu. |
![]() |
| RALLA DE ALANO (2162m). Kanaleten gainera erortzen diren Ipar aldeko orratzak, Rincón de Alano, Peñaforca, Castillo de Acher,... |
![]() |
| Hau da kataklismoa! |
![]() |
| Ralla tontorrean gustora. Espelunga eta Ezkaurre gertu baina Veral zintzurra erdian dutela eta Orhi atzean. |
![]() |
| Ralla-tik Alano-ko goiko lautadara jetsi gara, eta Taxeras igarobideruntz goaz. Rincón de Alanok eta Peñaforcak ixten dute inguru eder hau. Ezkerrean, Castillo de Acher agertzen da. |
![]() |
| Achar de Alano-ren azpian gaude, eta nola ez, gora igoko dugu. |
![]() |
| Azkenengo horman sartzen. Trepada erreza da. |
![]() |
| Azkenengo tximinia. Hortik igo daiteke, edo eskuinean dagoen "bira" errazago batetik. |
![]() |
| Hau da aipatutako bira. Oso erraza da, eta berehala helduko gara ertzera eta tontorrera. |
![]() |
| ACHAR DE ALANO (2078m). Buzoia duen bakarra. |
![]() |
| Hemendik, lehen igotako beste bi mendi. Espelunga Ralla-ren atzean geratzen da. |
![]() |
| QUIMBOAK ibilbidea |
![]() |
| Ikuspegi ederra daukagu. |
![]() |
| CASTILLOra Ibilbidea |
![]() |
| Peñaforca-Rincón de Alano, Castillo de Acher,... |
![]() |
| Jetsiera hasten. |
![]() |
| Biran. |
![]() |
| Taxeras igarobidera jeisten. Tontorra goian. |
![]() |
| Gauza ederrak agertzen dira noizbehinka. |
![]() |
| Tacheras-eko igarobide erraldoia. Gamueta aldea atzean. |
![]() |
| Tacheras-etik behera, hainbat aldiz ibilitako bide dotoretik. Hemen ikusi ditugu gaurko lehen mendizaleak. |
![]() |
| Tacheras, harrigarria!!! |
![]() |
| Ruzquia-ra egin dugun igoerari begira. Polita izan da. |
![]() |
| Duela gutxi izan gara tontor horretan, Achar bikaina. |
![]() |
| Balizak eta Alano-ko tontorrak. Orain basora sartuko gara. |
![]() |
| Eta ibilaldia ondo baino hobeto bukatzeko, sarrioen jaialdia Tacheras-eko larreetan. |
![]() |
| Espektakulu ederra. Merezi izan du ibilaldi eder hau errepikatzea. Oso bakartia, igoera gogorra baina eramangarria, ikuspegi oso onak, zirkularra,... Hurrengorarte. |
![]() |
| Ibilbidea WIKI |






























































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina