🧗FAXA TORMOSA Pineta.
![]() |
| Gero hor goitik ibiliko gara. Cilindro de Marboré eta Perdido aldea. Tormosa, erdialdetik doa. |
![]() |
| Pineta-ko zirkoa aurrean. Urjauzietara heldu behar gara. Hodeiak ipar aldetik sartzen. |
![]() |
| Pineta-ko zelaian gaude eta Pineta-ko Balkoira doan bidea hartu behar dugu. |
![]() |
| Ura hartzen basoan dagoen iturrian. |
![]() |
| Gero baso horien gainetik ibiliko gara. Hor zehar doa Tormosa bide ikaragarria. |
![]() |
| Urjauzi nagusia. Bere oinetik pasa eta ezkerreko maldetatik gora doa jarraitu behar dugun bidea. |
![]() |
| Baina oraindik urjauzien espektakulua daukagu gainean. "Y"forma. |
![]() |
| Hemen utziko dugu Pineta-ko Balkoira doan bidea eta ezkerrera hartuko dugu. Orain guretzat ezezaguna den ingurura sartuko gara. |
![]() |
| Urjauzietara hurbilduko gara. |
![]() |
| Izkutuan geratzen diren urjauzi ederrak. |
![]() |
| Harrigarria da tokia. |
![]() |
| Hor daukagu urjauziak zeharkatzeko zubia. Beti ez da egoten jarrita. |
![]() |
| Gure gainean daukagun urjauzia. |
![]() |
| Zubian, apur bat bustitzen. |
![]() |
| Hau da zubiaren gainean daukaguna. |
![]() |
| Orain igoera potentea daukagu faxara heltzeko. Lehenbizi urjauzien ondotik. |
![]() |
| Goian hodeiak sartzen ari dira eta sirimiri apur bat ere uzten digute. |
![]() |
| Baina lasai goaz. Hemen, gehienetan bezala, bakar bakarrik. |
![]() |
| Aurrean daukagu gainditu behar dugun horma. Katea dago jarrita, babes bezala. Nahiago izan dugu hau igoeran egitea, hemendik jetsi beharrean. Bestela ibilbidea edozein norantzatan egin daiteke. |
![]() |
| Hormara hurbiltzen. Hor ere kableak laguntzen du. |
![]() |
| Horman. Bertikala da eta helduleku onak daude, baina kableak asko laguntzen du. |
![]() |
| Hormaren igoera hasten. |
Pasarte hori pasa ondoren, aldapa handia daukagu, bidezidor estuan. Ea 2000 metrotara heldu behar gara.
![]() |
| Beste trepada erraz batzuk. Atzean, zulo handia. Pineta-tik urjauzien oinera ekarri dugun bidea ikusten da. |
![]() |
| Urjauzi bat pasatzen. |
![]() |
| Atzean daukagun zuloa gero eta handiagoa. Pineta-ko Paradorea ikusten da. |
![]() |
| Oraindik beste horma hauen gainera igo behar dugu. |
![]() |
| Jarraitu behar dugun bidezidor estua, diagonalean gora. |
![]() |
| Hauek Pineta-ko goiko urjauziak dira. Atzean geratzen dira. |
![]() |
| Hemen sartuko gara berez Tormosa faxara. Urjauzietatik Pineta-ko Aterpearen gaineraino doa Perdido eta Esparrets-en azpitik. |
![]() |
| Gaurko altuera handiena lortu dugu. Orain igoera eta jetsiera dezente zati luzean. |
![]() |
| Hau da atzean uzten ari garena. |
![]() |
| Irabelar edo akonitoak. |
![]() |
| Pineta harana behean. Oraindik ez gaude Paradorearen parean... |
![]() |
| Aurrean ikusten den "mugarri" erraldoi horren eskuinetik igaroko dugu. |
![]() |
| Hurrengo zatia. Ikusgarria da dena. |
![]() |
| Pineta haranaren beste aldean Llanos de la Larri eta bertatik erortzen diren urjauziak. |
![]() |
| Eta hau gure gainean daukaguna, Esparrets Bizkarraren aldea. |
![]() |
| Eta gu bidezidor panoramikoan. 1980 metrotako gutxi gorabeherako altueran gabiltza denbora luzean, gora eta behera. |
![]() |
| Ehundaka edelweis daude bidean. |
![]() |
| Eta dutxa dotoreak goiko sakanetatik behera. |
![]() |
| Aurrera begira. Antzematen da jarraitu behar dugun bidezidorra. |
![]() |
| Eta atzera begira. Zeharkaldi bikaina. |
![]() |
| Eguzkilorea. |
![]() |
| Eta faxan asko gozatu ondoren, Añisclo lepotik behera datorren GR 11ra heldu gara. Hemen bukatzen da Tormosa faxa eta orain jetsiera bortitza geratzen zaigu aterpera. |
![]() |
| Pineta harana oso behean oraindik. Jetsiera gogorra eta zati batzutan teknikoa GRan. |
![]() |
| Gure helmuga, aterpea, ikusten dugu baina ordu t'erdi luzea falta zaigu. |
![]() |
| Esan bezala, jetsiera oso bortitza da eta destrepe ugari ditu goiko aldean. |
![]() |
| Destrepatzen. |
![]() |
| Kablez hornitutako pasabidea. |
![]() |
| Jetsiera hau ez da izango oso erosoa motxila handia gainean... Eta igotzeko ere oso gogorra. |
![]() |
| Heldu gara behera. Orain, ibaia lehorra dagoenez zuzenean joango gara aterpera. Bestela Pineta-ko zubiraino joan beharko litzateke... |
![]() |
| Pineta zirkoa. Handik igo dugu duela ordu batzuk. Eta goiko mazela horretatik etorri gara, gero ea zuzenean jeisteko hona. |
![]() |
| Eta, nola ez, ondo hidratatu gara aterpeko terraza. Eta indarrak berreskuratu bokatak jaten. Egun ederra. Orain bai, Tramacastilla-runtz. |
![]() |
| IBILBIDEA |
.%20Gaurko%20abiapuntua%20eta%20helmuga.%20copia.jpg)






































































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina