2023/10/21

VALL de la MADRIU + PESSONS Zirkularra (ANDORRA)

 V A L L   DE  LA   M A D R I U

 2023-08-27 Euria barra barra. ENGOLASTERSetik gora dagoen aparkalekura etorri gara Madriu haranera sartzeko asmoz. Les Fonts ibilbidea hartu dugu. Ea noraino heltzen garen...

 L'Illa aterpea ezagutzeko gogoa daukagu, baina eguraldi honekin ez du merezi. Dena dela, Madriu harana zerbait ezagutuko dugu.

 Bidea oso polita da eta oso ondo balizatuta dago dena. Gaur oso jende gutxi dabil, denak atzerritarrak.

 Jovell lepoan gaude, Madriu haranaren gainean. Orain goiko bidetik jarraituko dugu. Itzulia behetik egingo dugu. Zirkuitoa.

 Informazio-liburu dotorea. Horrelako hainbat daude ibilbidean zehar. Gaur argazki gutxi, argazki makina motxilan gordeta doa eta.

 Jetsi gara Madriu erreka ondora, goiko bidetik etorri ondoren.

 Beste informazio-liburu bat.

 Fontverd aterperaino heldu gara, euripean, pare bat ordutan.

 Madriu erreka eta egurrezko zubia. Ez dugu zeharkatuko. Aterpera goaz.

 Fontverd aterpea. Irekia da eta oso egoera onean dago. Beste gelan, literak daude. Guri oso ondo etorri zaigu, jan-edan eta babesean egoteko. Nagusien atzerritar talde bat zegoen Andorra-ko gida batekin heldu garenean, baina berehala egin digute tokia eta lasai egon gara.

 Balizak. L'Illa aterpea oraindik urruti dago eta eguraldia ez dago horretarako. Behera itzuliko gara, baina orain erreka ondotik eta Ràmio-tik.

 Fontverd aterpea. Ezkerrean literen gela, eskuinean egongela eta atzean, komunak. Oso dotorea. Horrelako aterpeak ohikoak dira Andorran.

 Orain Madriu errekaren ertzetik behera.



 Oso ondo apainduta dago bidea hemen ere.

 L'Estall borda.

 Ur asko dakar errekak.

 Gozatzeko bideak, nahiz eta bustita egon.

 Ràmio-ko bordak. Hauek behean utzi eta Jovell lepora igotzen hasiko gara. Orduerdiko igoera.

 Bidea.

 Ea Jovell lepoan gaude eta Madriu haranari begira. Inguru ederra eta oso ondo mantenduta. 2004an Unesco-k Gizateriaren Ondarea izendatu zuen Madriu-Perafita-Claror haran guztia.

 

 Jovell-etik abiapuntura jeisten, Engolasters-eko San Miguel eliza ikusten dugu zuhaitz arteetik.

 Ederki landutako bidea.

 Engolasters-eko San Miguel. Blai eginda heldu gara kotxera. Baina asko gozatu dugu. Lau ordu ibili gara inguru ederrean murgilduta.

 Pla d'Engolasters. Inguru dotorea.

 Engolasters-eko lasaitasuna goian eta zoramena zuloan.

 Fonts ibilbideko lehenbiziko iturria, aparkalekutik gertu.

 San Miguel d'Engolasters. Orain bertatik.

 Eta behin Canillo-n, Sant Joan de Caselles eliza.




MADRIU IBILBIDEA

 

P E S S O N S   Zirkularra

 2023-08-28 Goizean altxatu garenean hau da ostatutik dugun ikuspegia. Envalira-ko mendiak. Gauean elurra egin du 2400 metrotik gora eta euria eta haizea dabiltza orain.

 Gaur gainera España-ko Itzulia Canillo-tik pasa eta Arinsal-en bukatzen da. Beraz, errepidea moztu egingo dute. Orduan Grau Roig-era igo gara, ea Pessons-eko lakuen zirkuitoa egiten dugun. Aurretik Pessons gailurreri guztia eginda daukagu eta lakuak ezagutzen ditugu, baina dagoen panoramarekin ez daukagu aukera askorik. Kotxea estazioan utzi eta oinez Pessons-eko lehenbiziko lakura etorri gara. Hemen ostatu bat dago.

 Lehenengo lakutik Mont Malús-Ribuls-Pessons gailurreria ikusten dugu, dena elurtuta. Hori da duela urte batzuk egin genuena, eskuinetik ezkerrera. Gaur lakuekin konformatuko gara. Euria ari du. ANDORRAn zehar

 Hemen ere Madriu-Perafita-Claror haranean sartzen gara. L'Illa aterpea aurreko argazkiko mendilerroaren atzean geratzen da.

Pessons-eko lehenbiziko lakuak landaretza ugari du. Bere ezkerretik igoko dugu gora eta eskuinetik jetsi. Laku pila daude hemen.

 Lakuaren ezkerretik. Goiko lakuraino aterkiarekin eta argazki kamera motxilan sartuta.

 Goruntz igotzen. Pessons tontorra erdian.


 Ez da giro, euri eta haizearekin. Aterkiak momentu batzutan ez du ezertarako balio.

 Estany Forcat-en. Ribuls-Pessons mendilerroa atzean.

 Forcat lakua. Laster hasiko gara elurra zapaltzen.

 Estany del Meligar. Ribuls-Pessons orain gertuago. Elurretan gabiltza.

 Estany de les Fonts. Pessons tontorra. Eskuinean elurtuta dagoen lepotik igarotzen da Madriús haranera.

 Pessons.

 Ribuls gailurreria.

 Pessons atzean utzi eta zirkuitoa osatzera goaz. Gutxienez atertzera egin du eguraldiak.

 Igotzerakoan pasatu dugun beste laku bat, orain behean geratzen da.

 Sisé lakua eta Mont Malús-Ribuls.

 Solana-ko lakuetaruntz goaz, beheruntz berriz. Ensagents tontorra atzean.

 Solana-ko goiko lakuak eta Ensagents.

 Solana-ko Beheko lakuetara jeisten.

 Solana-ko lakuak eta Ensagents. Normalean, zirkuito honetan jende asko ibiltzen da, baina gaur, beste bikote batekin bakarrik elkartu gara. Eguraldiaren alde onak...

 Toki aparta da hau. Orain gainera aterri dago eta oso gustora gabiltza.

 Solana-ko lakua eta Pic Alt del Cubil.

 Ahateak lakuan.

 Estany Forcat gure azpian. Hortik igo dugu lehen. Orain horra jetsi eta ezkerretik jarraituko dugu.

 Forcat lakuko landaretza.

 Eta lehenbiziko lakua. Horra jetsiko gara, zirkuitoa itxiz.

 Osatu ondotik lakua eta Ribuls-Pessons ertza.

 Eta berriz euripean, pistetako aparkalekura jeisten. Hortik abiatu gara eta hor bukatuko dugu ibilbidea. Ondo balaitu dugu eguna eta abuztuan elurra zapaltzea gozamena izan da, nahiz eta apur bat busti.

 Iluntzean, Envalira-ko mendiak goizean baino elur gutxiagorekin. Bihar bagoaz Andorratik. Ezin izan dugu pentsatzen genuena egin, baina horrela dira gauzak mendian. Ez goaz haserre...

PESSONS LAKUAK IBILBIDEA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina