![]() | |
| IBILBIDEA |
![]() |
| Honen ondoan dagoen aparkalekua da gaurko irteera eta helmuga (1900m). Goizeko 8,40ak dira. |
![]() |
| Hau da gure norabidea. Matar贸 aterperaino igo eta gero ahal duguna. |
![]() |
| Hasieran bide lasaia eta erosoa hor aurrean ikusten den Gerber haranaren sarrerara heldu arte. |
![]() |
| Oso ondo landutako bidea haranera sartzeko. |
![]() |
| Bigarren lakura igotzen. |
![]() |
| Estanyera del Mig. Oso koketoa. Bidea ezkerretik doa goruntz. |
![]() |
| Landaretza lakuaren ertzetan. |
![]() |
| Bigarren lakua atzean utzi eta berehala helduko gara hirugarrenera, handiena. |
![]() |
| Estany Gerber-era heldu gara. Haran honetara datozen gehienak honera heltzen dira. Hori esan digu aparkalekuko arduradunak. Eta aparkalekua egunero betetzen dela, udan noski. |
![]() |
| Laku hau zoragarria da. Handia eta mendi ederrez inguratuta. |
![]() |
| Gerber lakua eta Puis de Gerber eta Pics de Ser贸s. Gu orain laku honen ezkerretik joango gara, eta ezkerrean dagoen Puis de Gerber-en ezkerreko mendatera igoko dugu. Matar贸 aterpea hor kokatzen da. |
![]() |
| Lorategia laku ertzean. |
![]() |
| Lakuaren gainean aldapa tentetu egiten da. |
![]() |
| Altuera hartzen da lakuaren gainean eta bloke artean igaro. |
![]() |
| Lakua eta Pics del Ser贸s eta Pic del Campo. |
![]() |
| Aldapa handia goiko lakuetara igotzeko. Momentu batzutan eskuak ere erabili behar dira harkaitz blokeak gainditzeko. |
![]() |
| Eta zati honetan zuhaitzen sustraiek ere laguntzen dute. Bidea beti dago oso ondo markatuta. |
![]() |
| Aldapa horiek gainditu ondoren, zati lasaiagoa lakutxo artean. Ingurua oso ederra da. Amitges tontorra ezkerrean eta Puis de Gerber eskuinean. |
![]() |
| Atzean utzi dugu Estany Long. Bidea ezkerretik dator eta hona heldu arte ez dugu lakua ikusi. |
![]() |
| Aterpera heltzeko balizak. Azkenengo momenturarte ez da ikusten aterpea. |
![]() |
| Estany Long eta Estany Red贸-ren gainean. |
![]() |
| Bi lakuak behean utzi eta laister ikusiko dugu aterpea. |
![]() |
| Muino baten gainean dago kokatuta Matar贸 aterpea. Helikopteroa eta suhiltzaileak ikusten ditugu. |
![]() |
| Helikopteroa aterpearen azpian, ezkerrean dagoen lakuaren ondoan utzi dute. Beraiek aterpeko tresneriaren errebisioa egiten ari dira. |
![]() |
| Oraindik igoera latza geratzen zaigu aurrean daukagun Amitges tontorrera igotzeko. Baina ahaleginduko gara. Bere ezkerrean, Pics de Bassiero. |
![]() |
| Hor utzi dugu helikopteroa. Orain beraiek Amitges aterpera joango dira, hango errebisioak egitera. |
![]() |
| Gu, laku horretara jetsi eta goian dagoen lepora igoko gara, Estany Gelat lepora. Aldapa handia eta apur bat korapilatsua. |
![]() |
| Balizak eta Pic d'Amitges. Hemendik izugarrizko itxura du, baina atzeko aldetik errazagoa da. Gogorrena lepora igotzea da. |
![]() |
| Horiek gu baino askoz lehenago helduko dira... |
![]() |
| Aipatutako lakua igaro eta harkaitz bloke handien artean doa bidea hasieran. |
![]() |
| Atzean geratzen da Matar贸 aterpea. |
![]() |
| Aldapa handia. Beste bi laku txiki Amitges-en hormen azpian. |
![]() |
| Estany Gelat lepoa (2585m), eta Gerber lakutik ikusten genuen Puis de Gerber mendia. |
![]() |
| Amitges gertu dagoela dirudi, baina oraindik eskuinaldean geratzen den Amitges lepora igo behar dugu. |
![]() |
| Estany Gelat, Saboredo lakuak eta aterpea, Gran Tuc de Sendrosa, Montardo,... |
![]() |
| Estany Gelat eta Saboredo aterpea. |
![]() |
| Amitges lepora igotzen. Luzea egiten da azkenean, baina daukagun inguruak aldapa arintzen du. |
![]() |
| Atzera begira, Matar贸 aterpea eta inguruan dauden laku guztiak, batzuk igaro ditugu. |
![]() |
| Amitges lepoan gaude (2760m). Eskuinean, nahiko gertu, Tuc de Saboredo daukagu. Lehenbizi gure ezkerrera joango gara, Amitges-era, baina jeisterakoan akaso... |
![]() |
| Amitges aldera begira, lakua eta Amitges aterpea behean, Orratzen azpian, eta Peguera, Subenuix, e.a. Sant Maurizi ingurua da hori. |
![]() |
| Ondoan, 1986an Amitges aldetik igotako Bassiero tontorrak. |
![]() |
| Biok gailurrean. Atzean, Besiberri mendikatea eta Aneto-Maladeta. Gozatzeko eguraldia eta tokia. |
![]() |
| Tontor asko ezagunak eta beste hainbat oraindik guk igo gabekoak. 2016/09/gran-tuc-de-colomers-2933-mt |
![]() |
| Eta bagoaz beheruntz, Amitges lepora. Ondo gabiltza eta Tuc de Saboredo-ra ere igotzea erabaki dugu. Hemen gaudenez... |
![]() |
| Lepora heltzen. Amitges tontorra goian, atzean. |
![]() |
| Lepotik gertu daukagu Tuc de Saboredo. Aurrekoa baino apur bat zailagoa dela esan digute beste mendizale batzuk. Bukaeran trepada aereoren bat daukala. |
![]() |
| Oinera erraz heltzen da eta berehala hasten dira trepada txikiak. |
![]() |
| Goian trepada teknikoagoak daude eta aereoa da, baina ez da oso zaila. Gozatu egin dugu igoeran. Atzean, Gelat lakua eskuinean eta Saboredo lakuak. |
![]() |
| Gailurrera irteten. Saboredo lakuak eta Gran Tuc de Sendrosa atzean. |
![]() |
| TUC DE SABOREDO (2834m). Eguerdiko ordubietan. Comoloformo-Besiberri mendikatea. |
![]() |
| Colomers aldeko mendiak aurrean eta Russell-Tempestades-Aneto-Coronas-Maldito-Maladeta-Alba mendilerro guztia atzean. |
![]() |
| Montardo aurrean eta Perdiguero-Lliterola-Maup谩s-... atzean. |
![]() |
| Tuc de Sendrosa. Lepoa eskuinean eta bertatik doan ertza da bi egun lehenago igotakoa. 2023/09/tuc-gran-de-sendrosa-2703-mt- |
![]() |
| Saboredo lakuak. Aterpea ere ikusten da. |
![]() | |
| Mauberm茅. Hodeiak hasi dira inguratzen. 2011/09/passaran-mugarik-gabeko-ibilbidea | |
![]() |
| Lehen igotako Amitges. |
![]() |
| Gelat laku zoragarria. |
![]() |
| Arazorik gabe jetsi gara tontorretik eta lepora heltzen ari gara. Orain jetsiera luzea geratzen zaigu, baina erabat gustora goaz. |
![]() |
| Lepoan Sant Maurizi aldea eta Peguera, Subenuix eta abarrekin. |
![]() |
| Lepotik beherako lehen zatia bloke artean da. Baina orain ezaguna da. |
![]() |
| Estany Gelat lepoan, lakua eta Tuc de Sendrosa mendiarekin. |
![]() |
| Matar贸 aterpearen azpian dagoen laku ederra. Bertan oinak freskatuko ditugu, atsedena hartuz. |
![]() |
| Orain ez dugu igoko aterpera. Bere azpitik goaz L'Illa lakuaren ertzetik. Hemen zegoen lehen suhiltzaileen helikopteroa. |
![]() |
| L'Illa lakua eta Bassiero eta Amitges mendiak. |
![]() |
| Red贸 eta Long lakuen gainean. Igoerako bide beretik goaz beheruntz. |
![]() |
| Pinuen kontrastea Gerber lakuaren ur urdinekin. |
![]() |
| Lakuaren gainean dagoen blokeen arteko aldapa gogorra jeisten. |


%20da%20gaurko%20abiapuntua(8,40).%20copia.jpg)

































%20eta%20Puis%20de%20Gerber.%20copia.jpg)







.%20Eskuinean,%20Tuc%20de%20Saboredo.%20gero%20joango%20gara.%20copia.jpg)

.%20Ordubatean%20heldu%20gara.%20copia.jpg)





























iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina