2023-07-31 Gaur Montardo da helburua. Hemen pare bat aldiz egonda gaude lehenik. Baina aspaldi izan dira, eta errepikatzeko gogoa daukagu. Eta gaur, aurrekoetan bezala, Artiés igaro eta asfaltoa bukatzen den aparkalekuraino doan pistatik igotzeko asmoz joan gara. Baina, gauzak aldatu egin dira. Langa bat aurkitu dugu herriaren irteeran eta bertako zaintzaileak aurrera ezin dela pasatu esan digu. Busa hartu behar dela edo bestela oinez joan. Herriko sarreran dagoen aparkalekura itzuli eta justu orduan da busaren irteera. Bakoitzak 13 euro ordaindu (joan-etorria) eta busean joan gara Pont de Rius-eraino. En fin, modernismoa...
|
PONTET DE RIUS (1658m). Goizeko 9etan hasi dugu gaurko ibilbidea. Restanca aterpera doan bidea hartu dugu.
|
|
Gu ezkerrera.
|
|
Oso ondo landutako bidea Restanca-ra doana. Landaretza izugarria ertzetan. Aurretik beste hiru aldiz igota gaude hemendik, bi Montardo-ra igotzeko eta beste batean Ipar Besiberri-ra igotzeko. Baina urteak igaro dira...
|
|
Restanca-ko presaren azpian dauden balizak. Montardo-ra bi ordu?... Pasote!
|
|
Restanca urtegia. Ordubete eskas behetik.
|
|
Aterpeko plaka.
|
|
Aterpean dauden balizak. Hemengo ordutegiak normalagoak dira.
|
|
Aterpea eta urtegia.
|
|
Behean utzi ditugu aterpea eta urtegia. Tossau de Mar eta Pales de Rius atzean.
|
|
Lora ugari goitik datorren errekaren ertzetan.
|
|
Aldapa handia eta bide gogorra hor goian dagoen lakura igotzeko.
|
|
Restanca behean geratzen da. Berehala hartzen da altuera hemen.
|
|
Estanh de Cap de Port-en gaude. Coret de Oelhacrestada goian. Hara igo behar dugu.
|
|
Lakua inguratu behar dugu orain. Toki ederra da hau.
|
|
Atzera begira lakuaren beste aldetik. Pales de Rius atzean. Izugarrizko tokia eta eguraldi bikaina gaur.Bloke artean doa mendatera igotzeko bidea. Gogorra egiten da.
|
|
|
|
Coret de Oelhacrestada (2475m). 800 metroko garaiera-aldea daramagu dagoeneko eta ea beste 400 geratzen zaizkigu. Hemen Colomers-era doan bidea hartuko dugu, apur bat behera, baina berehala utziko dugu, tontorrera igotzeko.
|
|
Aurrean Estany des Monges eta Punta Alta de Comalesbienes. Hortik doa Ventosa aterperako bidea.
|
|
Utzi ditugu bi aterpeetara doazen bideak eta Montardo-ra igotzen ari gara. Aukera desberdinak daude, denak antzekoak.
|
|
Eskuineko lepo horretara igo behar dugu. Tontorra atzean geratzen da, ezkerrean. Aldapa tentea hemen ere.
|
|
Bagoaz aurrean aipatutako lepora heltzen. Monges lakua eta Besiberri mendikatea atzean.
|
|
Lepora heldu eta tontorra ikusten dugu goian.
|
|
Hau da geratzen zaiguna.Bukaeran, zuzenean igo daiteke, edo guk egingo dugun bezala, diagonalean eskuineruntz eta gora ondoren.
|
|
Oraindik tontorraren azpian gaude baina ikuspegiak bikainak dira. Tumeneia mendilerroa, Besiberri guztia, Estanh de Mar, Rius-eko mendiak eta Aneto-Maladera eskuinean.
|
|
Gazteagoak ginenean igotako tontorrak identifikatzen.
|
|
Tumeneia, Pa de Sucre, Punta d'Harlé eta Besiberri N-Comoloformo mendilerroa.
|
|
Russell-Tempestades-Aneto-Coronas-Maldito-Maladeta. |
|
Tontorrera heltzen. Atzean, bezperako Sendrosa, Amitges, Saboredo, Colomers,...
|
|
MONTARDO (2837m). 12,30ak dira eta izugarrizko ikuspegiak ditugu alde guztietara.
|
|
Biok tontorrean. Hirugarren aldiz hemen gaudela. Gozamena! Atzean, Besiberri eta Aneto-Maladeta.
|
|
Rius-eko lakuetako bat eta Russell-Salenques-Margalida-Tempestades-Aneto-Coronas-Maldito-Maladetak.
|
|
Ezkerrean Bachimala mendilerroa eta Perdiguero-Lliterola-Crabioules-Maupás-Quayrat-Lèzat.
|
|
Cap de Port lakua eta Restanca beherago. Hortik igo dugu eta horra jetsi behar gara.
|
|
Estany de Mar.
|
|
Ipar Besiberri dotorea eta Erdiko Besiberrietara doan ertza.
|
|
Gozamen latza dastatu ondoren, beheruntz, bide erdia geratzen zaigu eta.
|
|
Monges lakuaren gainean.
|
|
Oelhacrestada mendatetik behera.
|
|
Cap de Port lakura jeisten. Igoerako bide beretik jetsiko gara.
|
|
Oinak freskatzen lakuko uretan. Mendate goian geratzen da.
|
|
Restanca gaineko aldapa tente eta teknikoa jeisten.
|
|
Besiberri Norte aldera begira, Restanca gainetik. Restanca-tik ordubete baino zerbait gutxiago geratzen zaigu Pontet de Rius-era jeisteko.
|
|
Pontet de Rius-en dauden mapak eta informazioa. 16,30etan heldu gara, lasai jetsiz, bostetan baitaukagu Artiés-era itzultzeko busa.
|
Busaren historioagatik apur bat desitxuratuta, baina gustora egindako ibilbidearekin. Ez dago hirugarren txarrik.
|
Artiés herrian hidratatzen gaudela, hor daukagu Montardo aurrean. Mendi dotorea. Orain Salardú-ra eta bihar beste zerbait.
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina