2020-06-21 Bezperako harkaitz "dastaketaren" ondoren, lasaitasun bila etorri gara Aralarreko Guardaetxera. |
Gaur ireki dituzte Nafarroako mugak guretzat eta Huartetik gora etorri gara Santutegira eta Guardaetxera. Lasai dago oraindik aparkalekua. Jeisterakoan ez da horrela egongo... |
Pistatik Pagomarira. Oinak arintzeko ondo datorkigu. |
Errenagara doan pista utzi eta zelaietatik gora Desaomendira goaz. Fondoan, geroko helburua, Soilazbizkargaina (Irumugarrieta). |
DESAOMENDI. Pardarri-Ganbo eta Alotza gaineko tontorrak atzean. |
Abereak lasai daude hemen. Haize goxoa dabil eta eguraldi bikaina. Aizkorri mendikatea dekoratua osatzen. |
Desaomenditik behera. Abereak hor geratzen dira, lasai. |
Zaldia Errenagako gainetan. |
Balizak. |
Lorategia. Edozein toki da egokia. |
Hodei kuriosoak. |
Irumugarrietara heltzen. "Beteranoen" tropela dago tontorrean. |
SOILAZBIZKARGAINA. Araitz haranaren gainean. |
Balkoi pribilejiatua. |
Gaintza eta Uztegi. |
Baina ez dugu denbora askorik egin tontorrean, eta bagoaz toki lasaiagoak bilatzera, Malloen ertzean. Ekialderuntz goaz. |
BELDARREGI tontorra dela uste dugu. Utzi dugun tontorra atzean eta Uakorri-Balerdi eskuinean. |
Malloen irtengune batean, Araitz haranaren gainean. |
Intuizioari kasu egiten, abereen bidezidorrak jarraituz. |
Malloen paraje zoragarriak. |
Izugarri berdea dago dena. |
Ttutturre ikusten da fondoan. Ezkerreko belardi aldapatsu horietan ibilbide ederrak eginda ditugu, Juan Mari Ansaren liburu bikainari esker. |
Atzera begira, Irumugarrietatik Balerdirainoko Malloak eta pagadi ederrak. Hor ere badago nondik ibili... |
Aipatutako liburuan, Zamarmentoko Haitzak deitzen zaizkie tontor hauei. |
Arruta lepo ingurura jetsi gara eta gero hortik, Unaga aldera . |
Unaga putzua. |
Putzuaren ondoko landaretza. |
Putzua eta ibilitako mendilerroa atzean utzi eta Txemiñera igotzera goaz. |
Ardiak mozten dabil kuadrilla hau. Bukatzen ari dira. |
Hauentzat ez dago jairik... Ardiekin bukatu eta gero dena jaso eta garbitu behar. |
Badoa artaldea bere larreetara. |
Txemiñen, lora ugari eta zirrikitu politak. |
TXEMIÑE. |
Hau izan da gaurko jatetxea. Zenbat Michelin izar?... Ez dago hau baloratzeko izarrik! |
Jatetxearen lorategian. |
Bazkaldu ondoren, beheruntz. Orain beste aldera pasako gara. |
Eta Pagomarira heltzen gaudela, azken begirada Txemiñeri. Gero, berriz Guardaetxera pistatik. Ibilbide lasaia eta gozatzekoa Aralarreko paraje ezagunetan. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina