![]() |
| Herri honetako elizako kanpandorrea. |
![]() |
| CAPDELLA. Urjauzia. |
![]() |
| Capdella herria. Heldu eta berehala izugarrizko ekaitza bota du, eta atertu duenean herria ikusteko aukera izan dugu. |
![]() |
| XII. mendeko Sant Vicenç eliza. |
![]() |
| Elizaren barnealdea. |
![]() |
| Herri txikia da eta enkanto handia du. Etxeen atariak loraz apainduta daude. |
![]() |
| Eta astia daukagunez, Sallente urtegira igo dugu, biharko irteera puntua ezagutu eta Gento-ra igotzen duen teleferikoaren berri izateko. |
![]() |
| Beste mapa bat. Hemendik, besteak beste, Subenuix eta Peguera mendietara ere igotzen da, baina hauek ezagutzen ditugu. Beste igoera ezaguna, Montsent de Pallars da. Beste baterako utziko dugu. |
![]() |
| Urjauzia bat Capdella ondoan. Gaua Espui-ko ostatu batean igaroko dugu. |
![]() |
| Urtegi gaineko aldapa gainditzeko, Pigolo kanalean gora egingo dugu. Oso bide polita da, malda handikoa, baina zeta ugari egiten ditu eta oso ondo igotzen da. |
![]() |
| Pigolo kanalean, goizeko freskuran. |
![]() |
| Azkar irabazten da altuera urtegiaren gainean. |
![]() |
| Pigolo kanaletik atera ondoren, zati kuriosoa geratzen zaigu Gento lakura heltzeko. |
![]() |
| "Carrileta". 1911, urtean eraiki zen Capdella-ko ur indarretxea eraiki eta inguruan dauden lakuen arteko kanalizazio sistemak komunikatzeko. |
![]() |
| Karriletean. |
![]() |
| Gento lakuan (2155m). Hona igotzen du teleferikoak. Jeisterakoan jende ugari ikusiko dugu inguru hauetan. |
![]() |
| Gento-tik gora. Hau Port de Rus eta Neriolo aldera joateko sakana da. Gu eskuinera, oso bide ona jarraituz. Nabaritzen da Parke Nazionalean gaudela. |
![]() |
| Colomina-tik gertu gaude. Baina lehenbizi Tort lakua bisitatzeko joan-etorria egingo dugu. |
![]() |
| Tort lakua eta Pic Tort eta Pales de Cubieso. |
![]() |
| Berriz bidera itzuli, eta parean daukagu Colomina aterpea. Bere atzean Pala Pedregosa mendia. Mainera bere ezkerrean dago (ez da ikusten). |
![]() |
| Baliza ugari daude bide nagusietan. "Carros de Foc" famatua hemendik igaro da. |
![]() |
| Aterpea, eta Mainera ezkerrean eta Pala Pedregosa eskuinean. |
![]() |
| Aterpea, izen bereko lakuaren ertzean dago eraikita. Toki ederra! |
![]() |
| Estany de Mar, Colomina baino apur bat gorago. Aurrean daukagu Mainera tontorra(ezkerrean), eta erdiko lepora heltzeko igo behar dugun korridora. |
![]() |
| Mar lakuaren eskuinetik igaro behar da Frescau lakura heltzeko. |
![]() |
| Frescau lakua eta Pala Pedregosa. |
![]() |
| Frescau lakua eta Montsent de Pallars. |
![]() |
| Bidea egiten bloke artean. |
![]() |
| Behean Mar eta Colomina lakuak. Hau da zati gogorrena. |
![]() |
| Blokeak behean utzi eta lepora igotzeko aldapa tentean gaude. |
![]() |
| Hau blokeak baino erosoagoa egin zaigu. |
![]() |
| Lepotik atzera begira. Colomina lakua eta aterpea eta Estany de Mar erraldoia. |
![]() |
| Lepotik gora, gutxi gorabehera ertza jarraitu behar da. Ez da zaila. Ertzeko bretxa batetik, Cap de Port lakua eta Peguera-Monestero ingurua ikusten ditugu. |
![]() |
| Russell-Aneto-Maladeta mendilerroa. |
![]() |
| Cap de Port, Estany Negre, e.a. Josep Maria Blanc aterpearen ingurua. |
![]() |
| PIC DE LA MAINERA (2904m). Badirudi mendi hau ez dela oso bisitatua, nahiz eta Aigüestortes parkean egon eta ingurua izugarria izan. Badaude mendi bakartiak Pirinioan! Atzean, ezkerrean, Peguera. |
![]() |
| Gure ondoan ditugunak, beste aldean. |
![]() |
| Josep Maria Blanc aterpearen kokapen ederra. |
![]() |
| Tontorretik lepora jeisten. Jetsiera toki beretik egingo dugu. |
![]() |
| Korridorean behera. |
![]() |
| Badago bizitza hainbeste harri artean. |
![]() |
| Bidea egiten berriz bloke artean. Goian lepoa. |
![]() |
| Estany de Mar. |
![]() |
| Colomina lakura jeisten. Ikusi ditugu laku batzuk gaur! |
![]() |
| Colomina aterpean. |
![]() |
| Beste "carrilet" bat Tort lakuaren inguruan. |
![]() |
| Carrileta eta Tort lakua. |
![]() |
| Gento lakuan. |
![]() |
| Gento-ko carrilet-aren tunel batean. |































































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina