![]() |
| Igande arratsaldea da eta Valdeón haraneko nagusiak ohiko jokoetan ari dira. Batzuk burdinezko piezak jaurtitzen... |
![]() |
| ... beste batzuk boloetan... |
![]() |
| Ikusleak adi jokoak jarraitzen. |
![]() |
| Igelaren jokoan |
![]() |
| Joko bakoitzean epailea dago. Denak bertako ohiko jokoak mantentzen. Benasquen ere ikusi berri ditugu emakumeak boloetan. |
![]() |
| Gauean, Cordiñanes-eko ostatutik, horrela ikusten ditugu Arestas Dorreak. |
![]() |
| 2016-08-22 Goiz altxatu gara, gaurko beroa iragarrita baitago. Hor ditugu Arestas, Torre Ciega eta abarrak. |
![]() |
| Cordiñanes-eko ostatua. |
![]() |
| Oso gertu dagoen Posada-ra etorri gara, eta kotxea utzi dugun tokitik gainean ikusten ditugu Pambuches kanala, eskuinean Arestas eta Torre Ciega ezkerrean. |
![]() |
| Torre del Collado Verde eta Pambuches inguruko hormak. |
![]() |
| Pista utzi ondoren, ondo markatuta dagoen bidezidorra jarraitu behar da Pantivalles-eko txabolara heltzeko. Goian, bertikalitatea. |
![]() |
| Landaretzaz inguratuta. |
![]() |
| Hor daukagu gaurko lehenbiziko helburu potentea, Pambuches-eko arrakala. |
![]() |
| Atzean utzi dugu Pantivalles-eko txabola. Atzerago, Gildar eta Cebolleda (biharko plana). Hemendik apur bat jeisten da eskuinera, berriz igotzen hasteko. |
![]() |
| Iturri ederra bidean. Jeisterakoan "bizitza" izango da guretzat. Hemendik gora ez dugu aurkituko ur gehiago. |
![]() |
| Pambuches-en azpian dagoen legar hobira heltzen. Malda latza hemendik aurrera, baina ez da izango txarrena oraindik. |
![]() |
| Ilargia keinuak egiten ari da. |
![]() |
| Oraindik Bermeja-ra doan bidean gaude. Sigi-saga batzuk egiten ditu bidezidorrak eta nahiko ondo igotzen da. |
![]() |
| Igaro dugun iturria hormen azpian dauden zuhaitzen artean dago. Hortik hona igo dugun aldapa gogorra. Posada oso behean geratzen da. |
![]() |
| Hemen utziko dugu Bermeja-ra doan bidea, erdiko lepo berde horretara. Hortik jetsiko gara. Orain gu zuzen gora. |
![]() |
| Korridorera sartzen. Malda gero eta handiagoa. |
![]() |
| Behin korridorean, ezkerreko hormei oratuta goaz, baina toki batzutan eskuak erabili behar dira malda handi hauek gainditzeko. |
![]() |
| Gobantes orratza daukagu ezkerrean. |
![]() |
| Momentu batean harriak hasi dira erortzen goitik. Sarrioak dira eta ziztuan jetsi dira korridoretik behera. |
![]() |
| Gu bitartean goruntz, ahal dugun moduan. |
![]() |
| Goian daukaguna kanaletik irteteko. Ezkerreko hormatik igotzen da, trepada apur bat. |
![]() |
| Beheruntz begira. Posada ea 1000 metro beherago geratzen da. |
![]() |
| Horma igotzen. Ez da zaila baina kontu handiz ibili behar da, harri solte asko dago eta. |
![]() |
| Hormaren goiko aldean soka finkoa dago kokatuta, egoera nahiko zalantzagarrian. Hobe ez fidatzea gehiegi. II mailako igarobideak izango dira. |
![]() |
| Hobe harkaitzari heltzea, sokari baino. Hau igaro ondoren, oso gutxi geratzen da bretxara heltzeko. |
![]() |
| Azkenengo metroak errazagoak dira, beti ere harri soltearekin. |
![]() |
| Arrakalaren ezkerrean Torre Ciega. Arestas-etatik jetsi ondoren bere oinetik joango gara Parda dorreetaruntz. |
![]() |
| Eskuinean daude Arestas Dorreak. Horma hauen azpitik joango gara, gero eskuinera diagonal bat egiteko, eta behin zati berdera igo, ezkerrera beste diagonal bat ezkerreko bi dorreen azpira heltzeko. |
![]() |
| Gero hortik joango gara eta Hegoko Parda Dorrea igo (argazkian, tituluaren ezkerrean dagoena), bere ezkerreko lepotxotik. |
![]() |
| Peña Santa, Cornión-eko erregina. Bere oinean Vega Huerta. |
![]() |
| Igoko dugun lehenengo dorrea, errezena. Eskuineko lepora joan behar gara eta gero ertzetik tontorrera. |
![]() |
| Behin lepora igota, gure oinen azpian daukagu Cordiñanes eta gure ostatua, 1200 metro beherago. |
![]() |
| Cordiñanes gainean hau da dagoena. Palanca, Peñalba, Collado Jermoso, Llambrion mendikate osoa, Padiorna Asotin-en gainean, eta Friero-Torre del Hoyo de Liordes eskuinean. Friero Dorrea ibilbidea |
| Torre de la Palanca-n 1998an. Atzean, Peña Santa eta Cornión. |
| Llambrión-en 1998an. Ah ze nolako oroitzapenak! |
![]() |
| Ertzean. Atzean, igoko dudan bigarren dorrea. |
![]() |
| Torre Ciega eta Torres de la Parda. |
![]() |
| Trepada apur bat hemen ere. |
![]() |
| TORRE NORDORIENTAL DE ARESTAS (2122m). |
![]() |
| Torre Ciega. Bere hormen azpitik joango gara Parda-ren ezkerrean dagoen lepora heltzeko. |
![]() |
| Dorretik jeisten hasteko prest. |
![]() |
| Igotako dorrearen azpian. Orain ni bigarrenera joango naiz. |
![]() |
| TORRE CENTRAL DE ARESTAS (2125m). Igo dugun beste dorrea ondoan, baina ezin da zuzenean etorri, dena da bertikala. |
| Argayo Arestas eta Cordiñanes behean. Hau da bigarren dorre honen azpian dagoena. Izugarrizko bertikalitatea. |
| Hirugarren Dorrea, bigarrenetik. Hori serioagoa da. |
| Bigarren Dorre honen zati teknikoena. II mailako eskalada horma hau igotzeko. Jetsi ondoren ateratako argazkia. |
![]() |
| Pambuches bretxaren azpira itzuli gara (ezkerrean dago bretxa), eta Ciega Dorrearen azpian dagoen harritza zeharkatzen goaz, sarrioen bidezidorrak jarraituz. |
![]() |
| Atzera begira, Arestas hiru Dorreak. Ezkerreko biak igo ditugu. Eskuinekoa igotzeko eskaladako tresnak behar dira. Guk nahikoa daukagu beste biekin. |
![]() |
| Ciega eta Ita Dorreen azpian dagoen "jou"-a inguratzen. Atzean Arestas eta atzerago Cabrones-Torre Cerredo eta abarrak Cares-aren beste aldean. |
![]() |
| Hauek dira hemengo erregeak! Bermeja-ren azpira heldu arte ez dugu ikusiko bi hankakorik. |
![]() |
| Ita Dorrea eta jou sakona. |
![]() |
| Ciega eta Ita Dorreak. |
![]() |
| Jou-a. |
![]() |
| Friero eta Hoyo de Liordes Dorreak agertzen dira, Ciega eta Ita Dorreen arteko bretxaren atzean. |
![]() |
| Peña Santa ere gertuago dago. Horma horretan daude "bia" ospetsuenak. |
| 1999an Peña Santa-n, baina iparraldeko Kanal Estutik igota. Oroitzapen gehiago. |
| Peña Santan rapelatzen. |
![]() |
| Tiatordos, Parda Dorrearen tontorretik. Tiatordos ibilbidea |
![]() |
| Peña Beza eta Canto Cabronero, Amieva eta Soto de Sajambre artean dauden mendi dotoreak. |
![]() |
| Arestas, Pambuches bretxa eta Ciega eta Ita Dorreak txikiak ikusten dira Parda Dorretik. Ezkerreko harritza hori zeharkatu dugu hona igotzeko. Eskuinean, behean, ikusten da lepoa. |
![]() |
| Parda Dorretik jeisten. Ezkerreko horma destrepatuko dut. Igoeran erdiko kanaletik joan naiz. |
![]() |
| Bermeja-ren azpian dauden Hoyos Llorosos-era jeisten. Beste harritza bat. Lepoa atzean, erdian, geratzen da. |
![]() |
| Ita Dorrea Hoyos Llorosos-etik. |
![]() |
| Sarrioa. |
![]() |
| Hoyos Llorosos-en. Ita eta Ciega Dorreak. Ipar Amerikako "Oestea" dirudi. |
![]() |
| Parda Dorreak duen arku naturala. |
![]() |
| Sarrio gehiago. |
![]() |
| Parda Dorrea eta bere azpiko lepotik egiten ari garen ibilbidea Hoyos Llorosos-en. |
![]() |
| Heldu gara Bermeja-ren azpira. |
![]() |
| Bermeja-ren eskuinean, Pardo Pescuezo eta Parda Dorrea. |
![]() |
| Oso gertu izan dugu Bermejaren tontorra, baina bi aldiz egonda gaudela, eta daramagun trotea kontutan hartuta, Bufon kanalaren bila goaz beheruntz. Gainera oraindik jetsiera potentea geratzen zaigu. |
![]() |
| Bufon kanaletik behera. Hau da Bermejaren bide arrunta, baina ez da jetsiera erosoa. |
![]() |
| Bufon kanala. Eskuinean, El Bolo. |
![]() |
| Torre del Collado Verde eta Bolo Bufon kanala babesten. Gogorrena jetsi dugu. |
![]() |
| Zirkuitoa ixtera goaz. Ciega Dorrearen hormen azpian gaude eta han aurrean daukagu Pambuches bretxara igotzeko hartu dugun bide aldatzea. |
![]() |
| Pambuches-eko zelaietan. Hau da egun guztiko toki lasaiena. Gezurra dirudi hainbeste horma eta orratzen artean horrelako zelai bat egotea. |
![]() |
| Gobantes orratza eta goizeko kanalaren sarrera. |
![]() |
| Hemen ixten dugu zirkuitoa. Pozik gaude, baina urik ez daukagu eta iturriraino jetzi behar dugu atsedena hartu ahal izateko. |
![]() |
| Horcado Pambuches. |
![]() |
| Iturrian egarria asetu ondoren, Pantivalles-eko txabolara goaz. Aurrean, Gildar. |




























































































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina