![]() |
| Aparkalekutik, malda handiko bidezidor bat igo dugu GRaren markekin topo egin arte. Orain marka hauek jarraitu behar ditugu Armeñako aterpera heldu arte. |
![]() |
| Reduno mendiaren azpitik goaz. |
![]() |
| Eskuinean, Llosat mendia eta Saravillo-ra joateko hartu behar den lepoa |
![]() |
| Reduno. Hortik erortzen diren bi edo hiru uhar zeharkatzen dira. |
![]() |
| Armeñako Iboiaren lepora igotzeko azkenengo aldapak. |
![]() |
| Lepora heltzen. Armeñako zirkoa aurrean, Llosat eta D'Espouy mendien arteko ertza. |
![]() |
| Armeña zirkoko tolesturak. |
![]() |
| Aterpea. Baina oraindik urruti geratzen zaigu. |
![]() |
| Metro batzuk galdu behar ditugu lakura jeisteko. |
![]() |
| Paraje bukolikoa lakuaren inguruan. Hau izango da eguneko toki lasaiena. |
![]() |
| Horma horien azpian dago aterpea. |
![]() |
| Armeñako aterpera heltzen. Ordu t'erdi behar izan dugu kotxetik hona. |
![]() |
| GRa hona dator eta hemendik Saravillo-ra jarraitzen du eskuineruntz. Guk hemen ezkerrera hartu behar dugu. |
![]() |
| Aterpea behean utzi eta goruntz goaz. Oraindik 1100 metroko garaiera-aldea geratzen zaigu tontorrera. |
![]() |
| Ilargia Cotiella eta D'Espouy mendien artean. |
![]() |
| Armeña zirkoko mailak gainditu behar ditugu. Beti goruntz, ez dago atsedenik. |
![]() |
| Zorionez, edelweis ugari daude, eta hau ikusteak poztasuna ematen du. |
![]() |
| Aurrean daukagu Cotiella, baina bide latza geratzen zaigu. |
![]() |
| Hori bai, bidea oso ondo markatuta dago mugarriekin. |
![]() |
| Espouy mendia eskuinean daukagu. |
![]() |
| Atzera begira hau da ikusten duguna. |
![]() |
| Mendi lehorrak dira hauek. |
![]() |
| Cotiellaren hormen azpian gaude. Hemendik aurrera dena harria izango da. |
![]() |
| Elurgune txiki batzuk ere geratzen dira, eta baliatu egin behar. |
![]() |
| Erdian daukagu lepoa. Horma hori gainditu behar da. |
![]() |
| Hormaren azpira igotzen. Gogorra da hau... |
![]() |
| Horman, trepada errazak daude baina harri solte askorekin. Ez da zaila, baina adi ibili behar da. |
![]() |
| Cotiella eta Cotielleta-ren arteko lepora irteten. |
![]() |
| Lepotik eskuinean, Cotiella. Orain zeharkaldi luzea egin behar da ezkerreruntz, beste lepo batera heltzeko. |
![]() |
| Eta ezkerrean (gure atzean), Cotielleta. Ahuntz talde handia dago lasai lepoan. |
![]() |
| Gu zeharkaldian goruntz, eta aterpean lo egin duten beste mendizale batzuk beheruntz. Eskuinean ikusten dira lepoa eta Cotielleta. |
![]() |
| Bigarren lepotik (Las Neis) 200 metroko aldapa geratzen zaigu tontorrera. |
![]() |
| Las Neis lepora irteten. Beste trepadita txiki batzuk. |
![]() |
| Las neis lepo eta tontor zabalaren gainean. Atzean, Ainsa ondoko Mediano urtegia ikusten da. |
![]() |
| COTIELLA (2912m). Bost ordu kostatu zaigu kotxetik hona. 1500 metroko garaiera-aldea baino gehiago... |
![]() |
| Panorama izugarria daukagu. Nahiz eta hodeiak egon mendi garaietan, nahiko ondo ikusten ditugu. Hemen, Clarabide tontorrak eta La Soula ingurua. |
![]() |
| Maladeta eta Maldito Mendiei begira. |
![]() |
| Armeña zirkoa eta aterpea kokatuta dagoen ingurua. Hortik igo dugu. |
![]() |
| Mobisón mendiak (uste dugu) eta Santa Isabel eta Plan aldea. Ez dugu denbora asko egin tontorrean, jetsiera oso luzea geratzen zaigu eta. Zerbait jan eta edan eta toki beretik beheruntz. |
![]() |
| Las Neis lepotik beste lepora egin behar dugu zeharkaldira jeisten. |
![]() |
| Cotielletaren lepora heldu garenean, inertziaz, tontorrera igotzea erabaki dugu. COTIELLETA (2711m). Hemendik, Cotiella. |
![]() |
| Peña Montañesa. |
![]() |
| Cotielletatik lepora jetsi ondoren, tontorrera begira. |
![]() |
| Lepotik behera daukagun horma. Bi mendizale beheko partean. Zain egongo gara hoiek aldegin arte, harriak ez botatzeko. |
![]() |
| Cotielleta, lepoko hormatik ikusita. Itxura ederra dauka. |
![]() |
| Horma jeisten. |
![]() |
| Destrepeak bukatu ondoren, tarte gogorragoa harria artean. |
![]() |
| Cotielletaren hormekin. |
![]() |
| Kolore desberdinetako lorak harkaitz artean. |
![]() |
| Cotiella aztean uzten. |
![]() |
| Edelweisak. Ehundaka daude eta oso zaila da ez zapaltzea baten bat. |
![]() |
| Edelweisen lorategian! |
![]() |
| Aterpera heltzen. |
![]() |
| GRaren balizak aterpean. Baina gu ez goaz horruntz... |
![]() |
| Aurreko baliza horrek horra bidaltzen du. Gu Armeñako lakura goaz. |
![]() |
| Oinak lasaitzeko zelaia lakuaren ondoan. |
![]() |
| Eta lakua. |
![]() |
| Toki aparta. |
![]() |
| Barbaruens herria. |








































































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina