2013/11/17

Arantzazutik GAZTELUAITZera, udazkeneko lehenbiziko elurtearekin.

 Gaurko ibilaldia KOLORE eta KONTRASTEZ osatutakoa da. Eta dena, hodei, haize eta zuhaitzetatik erortzen diren bonbardaketez hornituta.
Arantzazutik, PR-GI 3005 hartu dugu,eta Begiolatzara bidean goazela PRa utzi, eta baso ederretatik Gazteluaitzera igo. Prestaturik gabeko ibilbidea...


Arantzazu azpian Begiolatzara joateko dagoen errepidea. Hasierako asmoa hortik itzultzea da.

Aitzabal, txikia baina airosoa.

Goiko "aparkaleku"rako pistan.



Urbiarako bide nagusia utzi ondoren, erreka zulora jeisten.





Espektakularra dago dena. Negua eta udazkena eskua emanda.




Gu Begiolatzaruntz.




PRa utzi eta basoan sartu gara. Orkatzak ezkutaketan ibili dira gurekin.



Gazteluaitz dotore dago eta bertara igotzea erabaki dugu. Gainera ez dago inolako oinatzik.


Tontorrean, taigako paisaiarekin.

Arriona mendia daukagu alboan.
Arantzazu toki oso ezaguna den arren, hainbat sekretu eta txoko gordetzen ditu, Saintutegitik oso gertu gainera.



Tontorretik jetsi garenean, Arriona inguratzen duten basoetan "galtzea" pentsatu dugu. Zoragarria dago dena.







Berriz bide arruntetara itzuli garenean, errekara jetsi eta hasierako toki beretik etorri gara Arantzazura. Baina lasai, lasai, inguruaz gozatzen...


Ez da mendi altua, baina itxura ederra dauka. Eta gaurko baldintzetan oraindik ere ederragoa.

2013/11/11

Araotz-Degurixa-ANDARTO-Araotz euripean baina udazkenaz gozatzen.

Gaurko ibilbidea. Araotz-Degurixa-Andarto.

Araotz. Lope de Agirre-ren herria.

Arantzazura joateko asmoarekin atera gara etxetik, baina eguraldi exkasa dago goietan eta Araotzeko gurutzean hona etortzea erabaki dugu. Aspaldian egon gabe gaude.

Nora joango gara? Enparantzan panel hau ikusi ondoren, ibilbide hau egitea pentsatu dugu. Oraindik aterri dago.


Baserri dotoreak daude Araotzen.

Zaldiak lasterka beheruntz. Euria datorrela igarri al dute?

Ametzueta lepora heldu garenean, Orkatzategira joan beharrean Degurixara joatea erabaki dugu, hor babestuago egongo garelakoan. Euria hasi da. Ugastegi baserria bere zelai ederrekin eta Kurutzeberri ditugu aurrean.


Hemen udazkena bere apaingarri hoberenak jantziz agertzen zaigu. Gozatzeko momentuak dira.











Nahiz eta euria eta haize zakarra egin, Andartora igotzera goaz. Antxume gaztea eta bere ama hor dabiltza. Hauek ez diote beldurrik eguraldiari.

Igaro dugun basoaren gainetik.

Degurixa eta bere lautada ederra, garua hiltzear...


Andarto gaina 1076 m. Behean, lainopean, Degurixa. Gipuzkoako paradisuetako bat.

Ederra!!

Degurixako txabola batera euri eta haizetik babesteko asmoz. Atzean Andarto.

Euria gero eta gehiago dihardu eta beheruntz goaz.




Basoan espektakuluak jarraitzen du.


Hala ere kotxera goitik behera bustita heldu gara. Baina eguna ondo baliatu dugun sentipenarekin...
Hurrengorako proposamena!!. 6 orduko ibilbidea. Bailarak merezi du!