Gaurko ibilbidea. Araotz-Degurixa-Andarto. ![]() |
| Araotz. Lope de Agirre-ren herria. |
![]() |
| Arantzazura joateko asmoarekin atera gara etxetik, baina eguraldi exkasa dago goietan eta Araotzeko gurutzean hona etortzea erabaki dugu. Aspaldian egon gabe gaude. |
![]() |
| Nora joango gara? Enparantzan panel hau ikusi ondoren, ibilbide hau egitea pentsatu dugu. Oraindik aterri dago. |
![]() |
| Baserri dotoreak daude Araotzen. |
![]() |
| Zaldiak lasterka beheruntz. Euria datorrela igarri al dute? |
![]() |
| Hemen udazkena bere apaingarri hoberenak jantziz agertzen zaigu. Gozatzeko momentuak dira. |
![]() |
| Nahiz eta euria eta haize zakarra egin, Andartora igotzera goaz. Antxume gaztea eta bere ama hor dabiltza. Hauek ez diote beldurrik eguraldiari. |
![]() |
| Igaro dugun basoaren gainetik. |
![]() |
| Degurixa eta bere lautada ederra, garua hiltzear... |
![]() |
| Andarto gaina 1076 m. Behean, lainopean, Degurixa. Gipuzkoako paradisuetako bat. |
![]() |
| Ederra!! |
![]() |
| Degurixako txabola batera euri eta haizetik babesteko asmoz. Atzean Andarto. |
![]() |
| Euria gero eta gehiago dihardu eta beheruntz goaz. |
![]() |
| Basoan espektakuluak jarraitzen du. |
![]() |
| Hala ere kotxera goitik behera bustita heldu gara. Baina eguna ondo baliatu dugun sentipenarekin... |
![]() |
| Hurrengorako proposamena!!. 6 orduko ibilbidea. Bailarak merezi du! |


































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina