2011/09/04

CONTRAIX 2957 m-Boi Tahüll

Cavallers urtegian gaude eta Ventosa i Calvell aterpera doan bidea hartu dugu bere ertzetik.

Ordu erdi bat kostatzen da urtegi guztia zeharkatzea. Riumalo-ko lautadara heldu gara. Hemendik igotzen da Besiberrietara.

Riumalo gainean dauden harmailak. Bidea hortik doa, oso ondo egokituta. Egurrezko zubi ederrak ere daude.

Urjauzi txikiak bidean. Hemen ura toki guztietatik dator.

Bagoaz lasai, ez daukagu prisarik. Travessani orratzak agertzen dira goian.

Aterpea eta Sarradé mendia. Duela 25 urte egon ginen hemen eta ordutik ez gara berriz etorri.

Estany Negre.

Aterpean gure lagunak, Belén eta Nati argentinarra. Beraiei bisita egiteagatik etorri gara hona. Astebete lehenago egin dugu topo beraiekin Pass´aran zeharkaldia egiten. Jatorrak oso.

Eta Renata italiarra, afaria antolatzen. Beteta dago aterpea baina oso ondo dute dena antolatuta.

Punta Harlé eta Pa de Sucre illunabarrean.

Toki bikainean dago kokatuta aterpea. Gauean ekaitz potentea egongo da.

Goizean "Carros de foc" bidea hartu dugu Contraix kollaura igotzeko.Hezetasun handia dago eta hodeiak ere gailurretan.

Colieto lakuen gainean bidea oso ondo markatuta dago baina bloke ugariren artean doa. Ez dago aspertzerik...

Eguraldia hobera doa. Colieto lakua eta Punta Harlé, Pa de Sucre, Tumeneia mendiak.

Hori da Contraix kollaua edo, hobeto, bretxa. Igoera, ematen duena baino erosoagoa da, nahiz eta malda handia egon.

Bretxan gaude, eta beste aldean, Contraix lakua eta Gran Tuc de Colomers.
Bloke dexente igo ondoren, Contraix tontorraren gailurrerira atera gara. Contraix lakua behean geratzen da.

 Gailurretik, besteak beste, Passaran egiterakoan igo ditugun Tuc de Barlonguèra, Mont Valier eta Maubermé ikusten ditugu.

Tontorrean, Sarradé, Punta Alta, Besiberri eta Aneto eta Malditoekin.

Montardo eta Estany des Monges.

Laku bilduma ederra daukagu begien aurrean.
1.mailan Besiberriak eta, atzean, Aneto-Maldito-Maladeta mendilerroa.

Tontorretik jeisten. Goiko partea nahiko bertikala da eta blokez osatua. Badirudi mendi guztia erori behar dela.

Goian geratzen da tontorra. Orain bretxara igo behar dugu berriz.

Bretxatik jeisten. Hau ere bertikala da eta kontuz ibili behar da harriak ez botatzeko.

Aurrean daukagun panorama ezinhobea da : Colieto lakuak, Punta Harlé, Pa de Sucre, Tumeneia.

Gimnasia egiten bloke artean. Contraix kollaua atzean.

Urjauzia. Honek lasaitasuna adierazten du hainbeste harri artean.

Colieto lakua.

Lakutik, Contraix kollaua eta tontorra erdian.

Lakuko irla txiki batean. Besiberri N. eta Zentralak daude erdian.

Tono berde eta urdin ugari laku honetan.

Estany Negre. Aterpetik beheruntz goaz.
Cavallers urtegira heldu gara. Hau zeharkatu eta ibilaldi polit eta gogor hau bukatuko dugu.

Turismo apur bat ere egin behar da eta Boi Tahull-era etorri gara.

Bertako San Clemente eliza.

2011/09/03

Poncebos-Trea kanala-Ario Aterpea-Ostón-Culiembro 1500 mko desnibela

Ibilbidea Poncebos-en hasi dugu goizeko 8tan. Cares kanalaren bidea jarraituko dugu Bolin zubirarte. Hemen Los Collaos-en gaude.

Urruti geratzen da hemendik Trea Kanala. Urdinez, igoerako ibilbidea eta, berdez jetsiera.

Ordu hauetan oraindik ez dabil jenderik bidean.

Atzera begira. Pregüeles aldea ikusten da Los Collaos gainean.
El Farfao, Sabugo Kanalaren azpian. Cabrones aldeko urak hemen agertzen dira.

Ia bi ordu egin ondoren Cares ibaiaren ertzean, heldu gara Trea kanalaren hasierara.

Kanalaren hasieran basora heltzen. Hemen oraindik nahiko lasaia da igoera.

Atzean Dobresengros Kanala, Torre del Pamparroso, Torre de las Puertas de Moeño, Torre de la Celada eta abarrak ditugu.


Cuarroble.

Cuarroble-tik gora. Hemen malda oso handia dago. Orratz horretara heldu behar gara.
Kanala bi zatitan banatzen duen orratzaren azpian. Bere eskuinetik doa bidea.

Goruntz. Eskerrak bidexka dagoela eta nahiko ondo igotzen da.
Kanaletik irteten Las Cruces kollaura. Erdiko Mendikateko kanal eta gailurrak ditugu begibistan.

Ario-ko majada eta Cabrones-Cerredo mendikatea.

Aterpera heltzen.

Aterpe barruan indarrak berreskuratzen ditugun bitartean,leihotik panorama bikaina ikusten dugu.Ezkerrean, Traves-Cabrones-Cerredo eta eskuinean berriz, Pamparroso-Moeño-Torre de la Celada e.a.

Los Jitos de Ostón kollaura igotzen atzean lagatzen dugun panorama: Jultayo-Cuvicente-Peña Blanca-La Robliza-Peña Santa-Verdilluenga-Torre Blanca de los Cabrones.

Cabeza El Verde eta Erdiko Mendikatea. Terreno nahiko kaotikoa dago hemendik Ostón aldera.

Ostón-eko majada.

Ostón. Izugarrizko tokian dago kokatuta, Cares-aren gainean eta Erdiko Mendikateko gailurrak eta kanalak parean dituela: Estorez, Sabugo, Piedra Bellida eta Uraren kanalak eta Cuetos Albos, Cuetos del Trave eta Dobresengros gailurrekin.

Ostón-era jeisten paisai ederrarekin parean.

Tokia oso polita da, loraz beteta. Zati gogorrenak atzean utzi ditugu.
Hor goitik gatoz. Ez da tokia behelainoarekin sartzeko. Badaude jito batzuk, baina adi ibili behar da.

Ostón. Artzai bat aurkitu dugu bertan bere ahuntz eta behiekin.

Culiembro kanalera sartzen, La Atalaya-ren ormekin.

Kanalean. Goiko partea oso estua da eta bideak zig-zag ugari egiten ditu, baina ondo jeisten da. Gainera aurrean daukagun ikuspegiak dena arintzen du.

Kanalean dagoen kobazulo bat.

 Baina hau da ezagunena. Posadorio kobazuloa, bide "armatu" dotorearekin bertara heltzeko. Hemen artzaiek ahuntzak gordetzen zituzten gauez.

Culiembro-ra heltzen ari gara.
Culiembro. Parean, Pando Culiembro eta Piedra Bellida kanalerako sarrera.

Sabugo kanala. Igoera polita.
Cares bukolikoa.

Los Collaos-era igo baino lehenago, ibai ertzera jeisten den bidea hartu dugu eta, orain, lasai-lasai goaz hemendik goiko jendetzarik gabe.

Piszina natural bikainak sortzen ditu Cares ibaiak inguru honetan.

Eta hamar orduko ibilaldi eder honi bukaera egokia emateko, afaria Arenas de Cabrales-eko sagardotegi batean. "Escalopines de Solomillo al Cabrales"...

...eta "arrautzak,bakailu eta piperrekin".Mundiala.