2023/08/13

PICO DE LOS IBONES DE PEZICO 2723 mt

    

 2023-07-17 PANTICOSA BAINUETXEA (1637m). Hemen gaude berriz goizean goiz ea inguru honetako mendi berri bat ezagutzen dugun. Hor goian agertzen direnak (Argualas, Garmo Negro) nahiko ezagunak dira guretzat. Bachimaña aterperako bidea hartuko dugu.

 Hemendik igarotzen garen bakoitzean argazkiren bat ateratzen diogu urjauzi horri. Oso fotojenikoa iruditzen zaigu.


 Hau aurrekoaren gainean dagoena da. Inguru ederra da hau.

 Askotan ibilitako bidea jarraituz, El Fraile aldapara heldu gara. Urjauzi eta hormen gainean dago kokatuta Bachimaña aterpea.

 Bachimaña aterpearen parean gaude (2177m) eta Serrato eta Xuans mendiak agertzen dira gainean.

 Atzean utzi dugu aterpea eta urtegia inguratzen duen bidea jarraitzera goaz. Orain alde ezagunetik eta itzuleran beste aldetik. Forátulas eta Sabocós aldea atzean.

 Urtegiaren ezkerretik doan ohiko bidea jarraitzen gaude. Agertu zaigu gaurko helburua. Mendizale oso gutxi joaten dira horra.

 Bramatuero-ra doan zuloa, Marcadou eta Paterneille-ren azpian, eta gero bueltan jarraituko dugun bidea urtegiaren beste aldean.

 Hemen utziko dugu Laku Urdinetara eta Tebarray lepora doan bidea eta eskuinera hartuko dugu, Marcadou-ra doana. Infiernoak.

 Marcadou-ra igotzen gaude eta Bachimaña urtegia eta Serrato eta Xuans mendiak ditugu atzean.



Altuera irabazten gaude oraindik Marcadou-rako bidetik, eta Bramatuero harana ikusten dugu. Horra ere jende gutxi joaten da.

 Hemen oraindik jende ugari dabil, gehienak zeharkaldia egiten, Bachimaña-Wallon edo alderantziz. Paisaia ikusgarria.

 Bramatuero bajo, Aratille, Neveras (ze urruti dagoen...) eta Vignemale atzean. Hodeiak sartzen ari dira.

 Hezeguneak bidean. Atzean, Serrato eta Xuans. Laster utziko dugu Marcadou-ko bide nagusia eta bakardadean aurkituko gara.

 Tontorra ikusten dugu ezkerrean. Hemendik gutxira utziko dugu bidea. Mugarri bat dago.

 Hau da bidea uzteko tokia. Eskuineko sakan horretatik joango gara igotzen. Uzten genuena baino erosoagoa da hasieran.

 Begiak alaitzeko.
 Sakan honen hasieran utzi dugu Marcadou-ko bidea, eta bagoaz goruntz, erabat bakarrik dagoeneko. Bramatuero atzean.

 Gran Facha agertu da aurrean.

 Goian aldapa tentetu egiten da eta haize nahiko bortitza dabil, baina atzean daukagun paisaiarekin dena arintzen da. Bramatuero, Vignemale,...

 Lepo batetara heldu eta Pezico urtegia ikusten dugu gure oinetan.

 Hau da tontorrera heltzeko geratzen zaiguna. Pezico lakuak behean eta Puntas del Pezico beraien gainean.

 Ertzetik gora, hemen oraindik nahiko zabala. Azkenengo metroetan da finagoa. Ezkerrean Pezico eta eskuinean Bramatuero.

 Haizea dabil eta adi ibili behar da azkenengo zatian, baina ez da zaila. Paisaia ikusgarria, Bramatuero, Bachimaña, Serrato, Vignemale,...

 PICO DE LOS IBONES DE PEZICO (2723m). Lau ordu baino apur bat gutxiagotan behetik. Laku Urdinak eta Infiernoak.

 Hau da azkenengo zatia.

 Tontor estua. Atzean Punta Zarre eta hodeiak.

 Gran Facha-rekin.

 Pezico lakuak, toki nahiko izkutuan.

 Pezico urtegia.

 Bachimaña urtegia. Haizea nabaritzen da uretan. Eskuinetik igo dugu eta ezkerretik jetsiko gara.

 Bramatuero Bajo.

 . Tontor airosoa. Punta Zarre-rekin atzean.

 Tontorretik jeisten Harri soltea eta haizea dira oztopoak, beraz adi. Pezico lakuak behean.


 Siempreviva multzoa.

 Goiko zati zailena jetsi dugu. Pezico gainean dagoen lepoan gaude eta horrela ikusten da tontorra, goian eta erdian.



 Igoerako toki beretik jetsiko gara Marcadou-ko bidera. Tontorra goian eta hodei ugari, baina ez du euririk egingo.

Bide nagusiko hezeguneak eta Serrato, Xuans.


 Kotoizko loreak.

 Orkideak. Orain ez gara jetsiko goizeko bidegurutzera. Laster hartuko dugu gure ezkerrera dagoen bidezidor bat eta Bachimaña urtegiaren muturrera jetsiko gara.

 Bachimaña urtegira jeisten. Goian egindako mendia eta baita Marcadou-ko GRa. Hor erdialdean utzi dugu bide hori, eta mugarri solte batzuk jarraituz, lakuaren ertzean dagoen aterpe batetara goaz.

 Bachimaña urtegiaren ertzean dagoen aterpe ireki eta dotorean. Egoera nahiko onean ikusi dugu.

 Bachimaña. Orain ezkerretik joango gara. Ez dugu inoiz egin eta ezagutzeko gogoa daukagu. Ondo markatuta dago.

 Ez dugu arazorik izan bidea ondo hartzeko. Mugarriak daude jarrita. Igoera tenteren bat badu hasieran baina oso polita eta, batez ere, lasaia da. Atzean, Pico Piedrafita, Punta Zarre, gure mendia eta Gran Facha.

 Katearekin babestuta dagoen pasabidean. Hasieran ez da oso beharrezkoa, beti ere lehorra egonda, baina gero...

 Zeharkaldi hau bukatu ondoren dago jetsiera delikatua, hezetasuna daukalako batez ere.

 Hau da pasabidea, behin bukatuta. Pinua dagoen mailatik egiten da zeharkaldia eta eskuinetik jetsi.

 Presara heltzen, gure mendiari azken agurra. Orain aterpetik pasa gabe, ezkerretik jarraituko dugu, Lumiacha-ko bidea hartzera.

 Aterpe ondotik pasa ondoren, igo egin behar da apur bat El Fraile-ko hormen gainetik, eta gero dena beheruntz. Bide hau ere ondo markatuta dago.

 Bide polita eta lasaia hau ere. Hor, pintura gorriz adierazita, Brazato-ra igotzeko bidegurutzea dago.

 Baina orain gure helburua behean dago, eta oraindik jetsiera geratzen zaigu.

 Lumiacha-ko goiko lakutxoa gure azpian utziko dugu.

 Hau Behekoa da. Bidea bere ezkerretik doa. Hau pasa eta dena behera, Bainuetxera heldu arte.

 Casa de Piedra ondoan dagoen mapa. Azkenean ea 8 orduko ibilaldi zirkularra eta ederra egin dugu. Tontor berri bat ezagutu eta izugarrizko paisaiak ikusi eta gozatu. Aterpeko bokata eta garagardoekin amaiera bikaina eman diogu egunari.


Pico de los Ibones ibilbidea


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina