![]() |
| Ur pila erortzen da sakan guztietatik. |
![]() |
| Goizeko freskuran. Gaur, guretzat ezezaguna den mendi batetara goaz. Ez ditugu erreferentzi asko aurkitu sarean. Ez dira asko geratzen... |
![]() |
| Dena loreztatuta eta urjauziak topera. |
![]() |
| Urjauzi fotojenikoa. |
![]() |
| Ez dago Ordesa-ra joan beharrik... |
![]() |
| Guk igoko dugun Soba sakanetik datozen urak. |
![]() |
| Soba-ra doan bidea errekaren ondoko basotik doa. Dena gora! |
![]() |
| Basotik irteterakoan Soba-ko zirko guztia agertzen zaigu aurrean. |
![]() |
| Soba ibaiaren iturburua eta gainean mendia, nahiz eta tontorra atzerago geratzen den. |
![]() |
| Iturburua. |
![]() |
| Oraindik tarte nahiko luzean, Soba mendatera doan bidetik jarraitu behar dugu, Arriel-era joateko bezala. Hemen asfodeloz inguratuta. |
![]() |
| Asfodeloak. |
![]() |
| Soba harana eta, Aguas Limpias-en beste aldean, Garmo Carnicero eta Musales aldea. |
![]() |
| Oraindik Soba-ra doan bide nagusian. Ikusi ditugun mendizale guztiak Arriel-era doaz. |
![]() |
| Lakutxo izoztu bat behean utzi (jeisterakoan oinak lasaitzeko balioko digu), eta mendiaren espoloia inguratzen goaz. Atzean, Garmo Carnicero-Musales, Infiernoak-Garmo Negro-Algas, Sabocós,... |
![]() |
| Gu, nola ez, bakarrik. Arriel-era aldiz, tropela, lepora igotzeko elurguneak zeharkatzen. |
![]() | |
| Arriel biak, aski ezagunak guretzat. Ibilbidea | |
![]() | |
| Hau da geratzen zaigun aldapa tentea, inguru gogorrean gainera. Erdialdean ikusten dugun kanal-tximinia batetara igo behar dugu. |
![]() |
| Igotzeko zati erosoenak bilatzen goaz, baina aldapa handia dago eta harri solte asko eta labainkorra da ingurua. |
![]() |
| Poliki baina bagoaz goruntz. Respomuso aldea atzean. |
![]() |
| Palas bikaina agertu da. Ez da hirumilakoa, eta hobe... |
![]() |
| Aurkitu dugu tontorrera igarotzeko kanal-tximinia. Ez da zaila, baina adi ibili behar da non zapaldu eta non heldu. |
![]() |
| Segurtasunez, banakako tarteak igo ditugu. Ikusten da eremua nolakoa den. |
![]() |
| Kanalaren irteera bertikala. Zorionez, elurguneak ez digu oztopatu igoera. |
![]() |
| Kanaletik irteten. Hemendik beste aldapa tente batek eramango gaitu tontorrera. |
![]() |
| Azkenengo metroak tontorrera heltzeko. Atzean, Palas, Arriel, Balaitús-Frondiellas, Facha, Respomuso,... |
![]() |
| PICO DE SOBA (2624m). Lau bat ordu kotxetik. Dena guretzat. Paisaia ikusgarria alde guztietara begira. Baina, mendiaren izena, oso egokia. Argi ikusten da, oso mendizale gutxi datorrela hona. |
![]() |
| Sarrio bat agertu zaigu gure ondora. Gaixorik dagoela dirudi. |
![]() |
| Tontorrean, Palas eta bi Arriel-ekin. |
![]() |
| Midi d'Ossau. |
![]() |
| Gure ezkerrean, eta mendilerro berean geratzen diren tontorrak. Hauek ere ez dira oso bisitatuak izango. |
![]() |
| Midi-runtz begira. Atsedena hartuko dugu. |
![]() |
| Portalet-era igotzen duen errepidea Laruns-etik gure azpian. Anèou bailara eta mendi ezagunak atzean. |
![]() |
| Lurien. |
![]() |
| Arriel aurrean eta Balaitús-Frondiellas atzean. |
![]() |
| La Sarra 1200 metro beherago eta Lanuza atzean. |
![]() |
| Sarrioak elurgune tente batean. |
![]() |
| Tontorreko harkaitza eta hasigabeko siempreviva-k. |
![]() |
| Beheruntz, kanalera bidean. Eremu bertikala. |
![]() |
| Kanalaren goiko aldean. Jetsi ere banaka egingo dugu. |
![]() |
| Pico del Cuello de la Soba daukagu ondoan. Hau Soba mendatetik nahiko erraz igotzen da. Hemendik itxura zailagoa dauka. Atzean, Tourettes eta Artouste aldeko mendiak. |
![]() |
| Goian geratzen da tontor ezezagun hau. Gu orain, espoloia inguratzera berriz. |
![]() |
| Goiko zirko hori inguratzen. Igoerako bidea jarraitu dugu. |
![]() |
| Lakutxo izoztuan Arriel biekin. Oinak ederki freskatu ditugu hemen. Gure spa partikularra izan da. |
![]() |
| Soba mendaterara doan bidera jeisten. Malda handia eta zulo ugari landaretza artean. Terreno deserosoa. |
![]() |
| Behin bidea hartu, lasaiago jetsi gara. Hemen basora sartzen, Soba ibaiko urjauzien laguntzarekin. Ondoren Respomuso-ko bidera jetsi, eta La Sarra-ra. |
![]() |
| Eta La Sarra-ko jatetxean omenaldi txikia. 8 bat orduko ibilaldi gogorra izan da, geldialdiak barne. Baina mendi berri bat ezagutu dugu eta gustora ibili gara. Intuizioak oraindik funtzionatzen du... |
IBILBIDEA :/pico-la-soba-2624-mt-
.%20Aguas%20Limpias%20erreka.%20Goizeko%207,45tan%20aparkalekua%20petatuta.%20copia.jpg)





















































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina