![]() |
| 8:45ean hasi gara oinez, eta gure aurretik mendizale bakarti bat ikusi dugu irteten baita. Hasieran Aras mendatera eta Abella-ra doan PRa jarraituko dugu, pistatik. |
![]() |
| 10 bat minutura edo, badago Turbon-era igotzeko baliza bat ezkerrera, eta bidezidorra dago, baina gure erreferentzian aurreragotik hartu behar dugu, eta hau baztertu eta pistatik jarraitu dugu. |
![]() |
| Baliza ugari daude. Guk "Turbón por Canals" jarraituko dugu. Gainera momentu batean, pistan, gure aurrean, orkatzkume bat pasa da. Polita izan da. |
![]() |
| 25bat minutu pistatik ibili ondoren, iturri baten ondoan, guk jarraitu behar dugun baliza agertzen da. Beraz, pista eta PRa utzi eta ezkerrera, basora. |
![]() |
| Frontón de las Brujas eta Turbón-en ekialdea. Hortik badaude igotzen diren korridore batzuk, baina gaur ez da eguna, elurjauzi arriskua nahiko handia baita. |
![]() |
| Pasaturbiello lepoaren inguruan malda txikiagoa da, eta orain biok goaz erraketekin. Hor erdian ikusten den haran horretara heldu eta ezkerrera joan behar da. Aurrekoaren arrastoak nabariak dira. |
![]() |
| Eskuinean zabaltzen ari den paisaia, Gallinero, Malditos-Coronas-Aneto-Tempestades,... Eguraldia bikaina, mendia izugarrizko egoeran... Ez dugu gehiago behar! Badirudi asmatu dugula... |
![]() |
| Clarabide, Gourgs Blancs, Jean Arlaud, Seil dera Bacquo, Portillón, Perdiguero, Crabioules, Remuñe, Maupàs, Boum,..., ezkerretik eskuinera. |
![]() |
| Abadías, Maldito-Astorg-Coronas, Aneto, Tempestades, Margalida. Ba bai, egia da mendi honek ikspegi bikainak eskeintzen dituela. Eta eguraldi honekin eta dagoen elur pilarekin, dena areagotzen da. |
![]() |
| Besiberri mendilerroa. Ezkerrean, Ipar Besiberriaren piramidea. Erdian, hego Besiberri-Comaloforno-Celestin Passet. |
![]() |
onean dago elurra.
![]() |
| Espadas-Posets mendilerroa. |
![]() | ||
![]() |
| Bakoitzak bere bidea egiten du. |
![]() |
| Orain ikusi dugu lehen aldiz Turbón. Urruti dago. Orain Turbonet zeharkatu egingo dugu eta jeisterakoan igoko dugu. |
![]() |
| Utzi dugu atzean Turbonet. Ezkerretik dator La Muria-tik igotzerakoan hartzen den Coma de San Adrián. |
![]() |
| Malda leunak ertzera igotzeko. |
![]() |
| Hemen atera gara ertzera. Behelainoak hor dabiltza, jolasean, ukitu berezia ematen. |
![]() |
| Ertzean. Hasieran oso zabala eta malda leunarekin. |
![]() |
| Atzera begira, hor jarraitzen dute behelainoek jolasean. |
![]() |
| Hemen, noski, ikuspegiak handitu egin dira. Cotiella daukagu ezkerrean. |
![]() |
| Eta Peña Montañesa ere. |
![]() |
| TURBON-en tontorrean (2492m). Atzean, Aneto eta malditoak. Azkenean merezi izan du zain egotea eta egun aproposa aukeratu dugu etortzeko. |
![]() |
| Antenak dauden tokitik, ertzaren jarraipena iparraldera. Fondoan, Espadas-Posets, Perdiguero e.a. |
![]() |
| Maladeta guztia-Abadías-Maldito-Astorg-Coronas-Aneto. |
![]() |
| Izas tontorrean, antenatik ikusita. Hemen dagoen informazio panela dena estalita dago, ez da ikusten. |
![]() |
| Gailurraz eta inguruaz 20 bat minutu gozatu ondoren, beherako bidea hartu dugu. |
![]() |
| Ertzeko irudiak. Benetan interesgarria. Hemen gurutzatu gara igoeran mendizale bakartiarekin eta orain bakarrik gabiltza. |
![]() |
| Tontorrera begira. Baldintza ezin hobeetan aurkitu dugu mendia. |
![]() |
| Ertza utzi eta pala nahiko leunak jeisten. |
![]() |
| Hemen elurra ondo mantentzen da oraindik eta erraketarik gabe goaz. |
![]() |
| Turbonet-era hurbiltzen. Ertza jarraituko dugu tontorrera igotzeko. |
![]() |
| Turbonet-etik, egin dugun bidea ikusten. |
![]() |
| TURBONET (2344m). Atzean, Turbón. |
![]() |
| Pala eder horretatik jetsi gara igoeran erabili dugun "flankeora" eta lepotxo honetan jarri ditugu berriz erraketak ahal den beheraino jeisteko beraiekin. Kornisa dotoreak ditu Turbonet-ek. |
![]() |
| Agur esaten gaurko bi tontorrei. Asko gustatzen ari zaigu. |
![]() |
| Pasaturbiello-tik behera zuzenean hartu dugu eta horrela erraketekin oso ondo ari gara jeisten. |
![]() |
| Behean, pasabide dotore batetik sartu gara, basoaren gainean goizeko arrastoak aurkitu arte, bidean. Igotzen hainbeste kostatu zaigun zatia, guretzat gaurko gogorrena, orain azkar jetsi dugu. |
![]() |
| Basoaren erdiraino lortu dugu erraketekin jeistea. Orain lasai, bidea jarraitzen pistara atera arte. Gero, pistatik jetsiko gara kotxera. |
![]() |
| Turbón-en ekialdea pistatik. Gozatzen goaz. |
![]() |
| Vilas del Turbon-etik behera, errepidetik, Lierp harana eta Serrate herria Turbón-en azpian. |
![]() | |
| Turbón. Orain Campo-ra jetsi, hidratatu goizeko ostatu berdinean eta lasai, Tramacastilla-ra itzuliko gara, bidean beste geldialdi teknikoren bat egin ondoren. |
![]() |
| Eta egun eder hau borobiltzeko, Fiscal herrian erositako saiheskiak afaltzen etxean. Zer gehiago behar da gustora egoteko? |


































































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina