![]() |
| La Tiese eta Ercina lakua Ario-ko bidetik. Hodeiak joan eta etorri dabiltza eta haize oso zakarra dabil. Gutxitan ikusiko da larunbat batean inguru hau, jenderik gabe. |
![]() |
| Ondo babestuta dago artegia, eta txabola batzuk berrituta daude. Eskuinean Llucía-ren hormak. |
![]() |
| Lepora igotzea erraza izan da. Bertatik El Brazu artegia eta Ercina lakua behean. |
![]() |
| Ertza ere ez da zaila izan eta nahiko azkar heldu gara LLUCIA tontorrera (1334m). |
![]() |
| Behatoki bikaina da, baina apenas egon daiteke zutik, haizearen ondorioz. Hemen Jascal eta Cabezo Lloroso ditugu atzean. |
![]() |
| Eta nola ez, Ercina lakuaren gainean gaude. Enol lakuetako beste bi Porra ditugu aurrean, Mosquital edo Bricial eta Porra de Enol. |
![]() |
| Cornión-eko mendi garai batzuk burua erakustea nahi dute, baina zaila daukate gaur. Hemen, Verdilluenga, La Robliza eta Torre de los Cabrones de Peña Blanca ezkerretik eskuinera. |
![]() |
| Kostalderuntz begira. Aurrean, Buferrera eta Comeya ibarra. Cuera mendikatea fondoan. |
![]() |
| La Llomba artegia, Belbín artegi ezagunera doan bide ertzean. |
![]() |
| Enol lakua eta bere Porra. |
![]() |
| Trubia-ko La Xanas mendi taldeak jarritako jaiotza. |
![]() |
| Baina ez da giro goian eta berehala hartu dugu beherako bidea. Ertzeko pasabide batean. |
![]() |
| Ertzetik lepora jeisteko eremu apur bat "zikina", harkaitz eta landaretza baxuarekin, baina ondo igarotzen da. |
![]() |
| Gure ezkerrean Peña Ruana (Casaño arroilaren gainean) eta Jascal eta Cabezo Lloroso. Cornión-eko artegien ibilbidea deitzen dena inguru horietatik doa. |
![]() |
| Artegira jetsi gara eta atseden labur bat hartu dugu toki paregabe honetan. Hemen erabaki dugu Bricial mendira igotzea. |
![]() |
| Ercina lakuaren ertzera jetsi gara, eta bere eskuineko ertzetik pasako gara beste aldera. Hor daukagu atzean Llucía mendia. |
![]() |
| Ahateak lakuan. |
![]() |
| Lakuaren fondoan gaude eta orain ikusten ditugu pertsona gutxi batzuk lakuaren ertzera hurbiltzen. |
![]() |
| Ondorengo helburua. Badirudi erdiko tontorra Mosquital dela eta eskuinekoa Bricial, baina ez dakigu seguru. Ezker aldetik igoko dugu. |
![]() |
| Ederra dago Ercina lakua. |
![]() |
| Pasa gara lakuaren beste aldera. Orain Llucía ikusten dugu, eta baita igotzeko eta jeisteko erabili dugun bidea. |
![]() |
| Reblagas artegiko txabola Mosquital-en hormen azpian. |
![]() |
| Lehenbiziko tontorrera igotzen. Ertza hartu dugu, beheko aldea landaretzaz nahiko hartuta baitago. Gure oinen azpian geratzen da lakua eta egin dugun ibilbidea zeharkatzeko. |
![]() |
| Mosquital (edo Bricial) tontorretik, Ercina lakua, Llucía mendia eta Jascal atzean. |
![]() |
| Vegarredonda gaineko tontorrak agertu dira. Requexón, Poyones, Torre de la Canal Vaquera eta Cotalba. |
![]() |
| Orain Enol-eko lakua ere daukagu gure azpian. Porra de Enol bere gainean. Hau horrelako beste egun baterako utziko dugu. |
![]() |
| BRICIAL edo MOSQUITAL (1284m). Beste behatoki eder bat! |
![]() |
| Robliza eta Torre de los Cabrones de Peña Blanca. |
![]() |
| Toki beretik jetsi gara Ercina lakura. Llucía mendia. Hemen eguraldiak berdintsu jarraitzen du, nahiko garbi eta haizea. |
![]() |
| Baina hodeiak ugaritzen ari dira eta gu kotxera goaz. |
![]() |
| Olatuak ere sortzen dira Ercina lakuan, haizearen eraginez. Orain omenaldia Covadongan, fabada eder batekin, nola ez. Jatetxera sartu eta euria hasi da. Heldu da "Gloria"... |





































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina