![]() |
| Urdón ibaiaren ur garbiak. |
![]() |
| Tresvisora bidean, ohiko bidetik. Hemen beste lau ibilbide desberdin ezagutzen ditugu herrira igotzeko, baina gaur normaletik goaz, igoera potentea daukagu eta. |
![]() |
| Erreka zeharkatzeko zubi dotorea. |
![]() |
| Hemen hasten da herrira igotzeko aldapa tentea. Eta hemen beste ibilbide desberdina |
![]() |
| Cuetodave mendia eta Osina lepoa, Urdón haitzartearen beste aldean. |
![]() |
| La Bargona. |
![]() |
| Bargonan gora goazela gure begiak eskuineko pasarte horretara doaz. Hori da Tombu Robru, Tresvisora igotzeko ezagutu genuen bide zirraragarria. Gezurra dirudi hortik pasa daitekeenik, baina hala da. |
![]() |
| Urdón erreka zuloan geratzen da. Ezkerreko hormen gainetik doa beste bide bat, Reñinuevo kanalarena hain zuzen ere. |
![]() |
| Bide dotorea, hormaz inguratuta. |
![]() |
| Cuetodave eta Osina lepoa. Hor ere beste igoera zirraragarri bat ezagutzen dugu, Bermejo "bidezidorra". |
![]() |
| Prías-eko "inbernaletara" heltzen. Ezkerreko aldapa geratzen zaigu herria ikusteko. |
![]() |
| Prías-eko iturria. Ura hotza benetan. |
![]() |
| TRESVISO-ra heltzen. 800 metroko desnibela gainditu dugu, pare bat ordu pasatxotan. |
![]() |
| Orain ez dugu atsedenik hartuko. Herriaren goiko aldera igo behar dugu, elizaren gainetik eskuinera doan pista bat hartzeko. |
![]() |
| Eliza ondoan dagoen mapa. Apur baten hor ikusten den bidea jarraituko dugu, baina gero gure "bolara" igoko dugu. Cocón mendilerrora goaz. |
![]() |
| Herritik gora pista jarraituko dugu Mesa-raino heltzeko. Hemendik gora ez dugu inor ikusiko. |
![]() |
| Ahuntzak izango ditugu bide lagun tarte batean. |
![]() |
| Cocón mendilerroa. Tontorra apur bat gorago geratzen da, baina gain horiek hartu behar ditugu. Eskuin aldetik joango gara. |
![]() |
| Tresviso behean geratzen da. |
![]() |
| Pikosetako tontor ezagunak agertzen dira, hodei arraroz inguratuta. |
![]() |
| Andara mendikateko tontorrak oso gertu ditugu. Inguruko ibilbidea |
![]() |
| Mesa, Cocón-en azpian dagoen lautada bati deitzen diote. Atzean, Peña Sagra eta Alto Campó-ko tontorrak. |
![]() |
| Peña Castil, Urriello (Naranjoa) eta Tiro del Oso. |
![]() |
| Mesa-tik gora eskuineruntz joango gara, abereentzako ikuilu handi batetara heldu arte. Pikosetako mendiak hodeiekin. |
![]() |
| Ikuilua behean utzi eta Cocón sakanetik gora goaz. Hemen aldapa tentea berriz. Tresviso zuloan. |
![]() |
| Sakanaren goiko aldean elurra hasiko gara zapaltzen. Ez dago gehiegi eta ez da izango arazoa. Cerralosa ezkerreko tontorra da. |
![]() |
| Cocón lepora heldu eta ezkerrera hartu dugu, ertzaren ingurutik. Ezkerrean San Esteban aldera erortzen diren amildegiak ditugu. |
![]() |
| Tontorrera heltzen. Fondoan, Turbina eta Cuera mendikatea. |
![]() |
| CUETO DE LA CERRALOSA (1559m). Ez da mendi oso garaia baina 1475 metroko garaiera-aldea egin dugu Hermida-tik. Eguerdiko ordubata da. Gustora gaude, bakar bakarrik eta izugarrizko panoramikarekin. |
![]() |
| Pikosetako Urrieles mendikatea. |
![]() |
| Peña Vieja ezkerrean, Peña Castil, Urriello, Neverón de Urriello, Albos mendilerroa,... |
![]() |
| Andara-ko Samelar, Mancondiú, Rasa, Pica del Jierro,... |
![]() |
| Tresviso 660 metro beherago. |
![]() |
| Peña Vieja eta Moñetas ibarra. |
![]() |
| Cornión aldea. Jultayu, Ostón, Cabezo Lloroso eta Cares-era erortzen diren kanalak. |
![]() |
| Peña Sagra eta Alto Campó. |
![]() |
| Cuera mendikatea. |
![]() |
| Erdiko ibar horretatik igo dugu. Jetsiera, zuzenagoa egingo dugu. |
![]() |
| Andara-ko Cueto de la Junciana, La Rasa, Grajal, Pica del Jierro-Morra de Lechugales. |
![]() |
| Kostalderuntz. |
![]() |
| Orduerdi edo egin dugu goian, baina igo dugun guztia jetsi behar dugunez, beheruntz goaz. Orain nahiko zuzen jetsiko gara. |
![]() |
| Aurrean ditugun mendi oso ezagunak, Urriello, Neverón, Albos,... Paradisua! |
![]() |
| Tontorra hor geratzen da, lasaitasun ederrean. |
![]() |
| Mesa-ra jeisten zuzenean. |
![]() |
| Aldapa handia baina nahiko erosoa jeisteko. |
![]() |
| Jetsi dugun mazela tentea. |
![]() |
| Tresviso-n, orain bai, atsedena hartu dugu eta omenaldia eskeini diegu gure gorputzei Campo anaien tabernan. |
![]() |
| Indarrak berreskuratu ondoren, geratzen zaizkigun 800 ta piku metroak jeistera. Baina eguraldi bikaina daukagu eta inguru hain ederrekin gustora goaz. |
![]() |
| Tombu Robru berriz. Beste bisitaren bat egin beharko diogu... Tombu Robru ibilbidea |
![]() |
| Bargonan. |
![]() |
| Reñinuevo kanaletik erortzen diren urjauziak. Gaur ur gutxi daukate. |
![]() |
| Urdón erreka. |
![]() |
| Bostak aldean heldu gara kotxera. Aldatu, Unquera-n ondo hidratatu eta Elgoibarreruntz. Nekatuta baina pozik egindakoarekin. Ondo baliatutako larunbata. Pyrenaicako artikulua Tresviso inguruko ibilbideei buruz |

































































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina