2017/01/31

SAMELAR, 2227 mt Neguko Oparia.

2017-01-28

Arazo fisiko eta beste motatako batzuk medio, aurtengo urte hasiera ez da batere ona izan mendian ibiltzeko, eta gure inguruan dauden mendi bueltak egiten ibili gara, baina kanpora atera gabe. Aste bukaera honetarako, larunbaterako eguraldi polita dago iragarrita, eta nahiz eta oso forman ez egon, Pikosetara joatea erabaki dugu. Ostiral arratsaldean abiatu gara Arenas de Cabrales-era, euripean. Bertara heldu eta euriak jarraitzen du, baina iragarritakoa beteko den itxaropenarekin oheratu gara.



Larunbatean goizeko 8etan irten gara Arenas-etik, eta Sotres-era heldu garenean, egunsenti dotorea daukagu. Sotres gainean dauden Pico Boru eta Cueto Tejao ditugu elurrez apainduta

Texu inbernalak eta Aliva-ra doan pista, Valdominguero-ren hormen azpian.





La Caballar artegira igotzen, Sotres herria, Pandébano lepoa, Cabeza de las Moñas, Cuetos Albos (eskuinean), eta Moñetas harana ezkerrean.
Guk herria behean utzi eta Jito de Escarandi-ra hartu dugu, Tresviso-ra doan errepidea. Sotres-etik gora errepidea izoztuta dago, eta La Caballar artegitik aurrera izotz gainean goaz. Eskerrak ez dagoela malda handirik eta neguko gurpilak ditugula...
Escarandiko Jitoan dauden txabolak.
Sotres aldera begira, Moñetas harana, Escamellao-Juan de la Cuadra eta Peña Vieja-Tiros Navarro mendien babesean.





Escarandi-ko Jitora heldu garenean ez dago beste kotxerik. Apur bat harrituta gaude, normalean ona mendizale asko etortzen baita. Aparkalekua izoztuta dago, errepidea bezala. Badirudi asmatu behar dutela egualdiarekin...


Pico de Boru-Cueto Tejao aldea. Beste negu batean ibili ginen hor zehar elurrarekin.

Erdiko Mendikateko tontorrak hodeipean daude oraindik, Peña Castil, Cuchallón de Villasobrada, e.a.

Eguzki izpiek kolore dotoreak sortzen dituzte Peña Maín-en.

Prestatu ondoren, oinetan erraketak ditugula, Andara-ra doan pistatik abiatu gara. Elurra gogorra dago, baina ondo ibiltzen da erraketekin eta eramatea erabaki dugu, ez baitakigu zer aurkituko dugun goian, eta itzulerako batez ere. Ezkerrean Macondiú agertzen da.

Atzean, Tresviso gainean dagoen Cerralosa mendilerroa.

Jazuca artegiaren gainetik igarotzen ari gara.

Jazuca-ko txabolak eta Behien kanala Macondiú-ren azpian. Pistatik joan gabe, hortik ere joan daiteke Andara-ra, baina ez dago inongo arrastorik eta pistatik ondo goaz.

Eguraldia hobetzen dihoa.

Macondiú.

Hau da daukagun panorama. Neguko oparia benetan. Espektakularra dago dena, eta gauean elurra egin duenez, ez da ikusten inongo arrastorik. Bikaina!


Gure bidea "pistatik".

Andara-ko aterpera heltzen. Konturatzen ari gara gogorra izango dela Samelarreraino heltzea, baina ahalegina egingo dugu.

Andara-ko "Kasetoia" (1725m). Bi mendizalek igaro dute gaua bertan, eta gu heltzerakoan, beheruntzako bidea hartu dute.

Hemen egin ziren meatze lanen lekuko.

Aterpearen ondoan daukagun panorama. Hemendik Trasmacondiú lepora igo behar dugu, eta malda handia dago. Elurra oso gogorra dagoenez, kranpoiak jarri ditugu, eta berriz aterpera itzuli arte ez ditugu kenduko.

Cueto Tejao eta Valdominguero-ra doan mendilerroa erabat txurituta.

Valdominguero.

Trasmacondiú (edo Andara) lepotik (1850m), aurrean daukagu gaurko helburua, Samelar. Andara ibarrera jetsi behar da.
Andara ibarrera jeisten. Atzean, lepoa. Gero, itzultzerakoan, hau igo egin beharko dugu.

Macondiú atzean uzten. Zorionez, elurra egoera ezin hobean dago, eta oso ondo goaz kranpoiekin. Gainera dena daukagu guretzat bakarrik!

La Rasa eta Grajal Gaztelura doan mendilerroa ditugu gure eskuinean.

Andara ibarrean gure bidea egiten.

Parean ditugun elurrez tapizatutako hormak. Hauen azpitik hartuko dugu ezkerrera, San Carlos leporuntz igotzeko.

Atzera begira. Edertasuna!

La Rasa de la Inagotable. Meatzaritzak utzitako izen kuriosoak.

San Carlos lepora igotzen daude malda handienak. Baina elurra bikaina dago eta ondo goaz kranpoi eta bastoiekin.

Aurreko hormen azpitik igotzen. Atzean, Cueto de la Junciana (edo de los Llambriales Amarillos)  eta La Rasa.

Igartzen dugu entrenamentu falta, baina bagoaz goruntz.

San Carlos leporaino heldu beharrean, zuzunean hartu dugu Samelarren malda, eta gorago helduko gara ertzera.

Goiko maldetan. Behean, Trasmacondiú lepotik Andara ibarrean egin dugun ibilbidea. Oraindik ez dugu beste inor ikusten atzetik ere.

Luzea egiten da azkenengo malda hau, baina daukagun panoramak eta mendiaren egoerak samurtu egiten du nekea. Gozatzen goaz!

Hurbildu gara ertzera. Atzean, San Carlos edo Sagrado Corazón mendia.

La Rasa aurrean eta Silla Caballo Cimero, Morra de Lechugales eta Pica del Jierro atzean.

San Carlos lepoa eta mendia eta Jonfría-ko orratzak.

Gutxi falta zaigu gora heltzeko.

Izotza da nagusi tontorraren inguruan.

Azkenengo metroetan.

Potes aldetik hodeiak sartu nahian. Baina horrela eutsiko dio. Ederragoa egiten dute momentua.

Tontorreko izotza. SAMELAR (2227m). Hotza egiten du, baina momentua gozatzekoa da. Azkenean 3,45 ordu behar izan dugu heltzeko.

Buzoia izotz artetik agertzen.

Negu itxura benetakoa.

Justuan ikusten da mendiaren izena tontorreko plakan.

Tresviso herria. Hor ez dago elurrik, baina bertara heltzeko errepidean goizean behintzat bai.

San Carlos-i begira.

Kontrasteak Liébana aldera begira.

San Vicente de la Barquera ere ikusten dugu. Itsasoa.

Peña Castil erdian eta, atzean, Neverón de Urriello, Torre Cerredo- Bermeja.

Jascal eta Cabezos Llorosos, Cornión-en, Cares zintzurraren gainean.

Morra de Lechugales eta Pica del Jierro.

Cueto, Pico eta Neverón de Albo, eta Torres Areneras.


Hau da goiko palaren egoera.

Beheruntz, bide berdinetik gutxi gorabehera. Momentu batzutan zuzenago jetsiko gara, elurraren egoera oso ona baita.



Hemen gurutzatu gara igotzen zegoen beste bikote batekin. Gure arrastoak ikusi dituztela eta igotzea erabaki dutela eta aterperaino heldu diren beste batzuk, bertan buelta eman dutela esan digute.


De la Escalera edo Odriozola iturriaren gainean. Izotzaren azpian dago eta zulo bat bakarrik ikusten da.


Macondiú, orain aurrean.

Atzera begira, San Carlos lepoaren ingurua eta Samelar ezkerrean.

Andara ibarretik Trasmacondiú lepora igotzen. Igoera laburra baina kostatzen da orain. Atzean  Samelar.

Aterpera jetsi, eta bertan kanpoko aldean egon gara eserita zerbait jan eta edaten, eguzkia izkutatu arte. Orduan, hor ezkerrean somatzen den pistatik behera hartu dugu, berriz erraketak jarrita.

Kerizpean hotza egiten du. Aterpeari agur esaten. Ez dago inor.

Pistatik behera.

Gure itzalak.

Macondiú, arratsaldeko argi dotoreekin.

Jazuca artegiko txabola. Hemendik berehala heldu gara kotxera. Jetsiera nahiko azkar egin dugu, 2,30 ordutan. Elurra oso ondo mantendu da egun guztian eta jeisteko oso lagungarri izan da. Irteera oso ederra atera zaigu, aspaldian horrelako egoerarik ez dugu aurkitu mendian, eta gainera, bakardadeak plus berezi bat eman dio. Oso gustora gaude.

Eta etxera itzuli baino lehen, Cabrales-eko Chigre batean omenaldi txiki bat eskeini diegu gure gorputz nekatuei. Ondo bukatu behar da horrelako eguna.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina