![]() |
Urdón ibaiaren ur garbiak. |
![]() |
Tresvisora bidean, ohiko bidetik. Hemen beste lau ibilbide desberdin ezagutzen ditugu herrira igotzeko, baina gaur normaletik goaz, igoera potentea daukagu eta. |
![]() |
Erreka zeharkatzeko zubi dotorea. |
![]() |
Hemen hasten da herrira igotzeko aldapa tentea. Eta hemen beste ibilbide desberdina |
![]() |
Cuetodave mendia eta Osina lepoa, Urdón haitzartearen beste aldean. |
![]() |
La Bargona. |
![]() |
Bargonan gora goazela gure begiak eskuineko pasarte horretara doaz. Hori da Tombu Robru, Tresvisora igotzeko ezagutu genuen bide zirraragarria. Gezurra dirudi hortik pasa daitekeenik, baina hala da. |
![]() |
Urdón erreka zuloan geratzen da. Ezkerreko hormen gainetik doa beste bide bat, Reñinuevo kanalarena hain zuzen ere. |
![]() |
Bide dotorea, hormaz inguratuta. |
![]() |
Cuetodave eta Osina lepoa. Hor ere beste igoera zirraragarri bat ezagutzen dugu, Bermejo "bidezidorra". |
![]() |
Prías-eko "inbernaletara" heltzen. Ezkerreko aldapa geratzen zaigu herria ikusteko. |
![]() |
Prías-eko iturria. Ura hotza benetan. |
![]() |
TRESVISO-ra heltzen. 800 metroko desnibela gainditu dugu, pare bat ordu pasatxotan. |
![]() |
Orain ez dugu atsedenik hartuko. Herriaren goiko aldera igo behar dugu, elizaren gainetik eskuinera doan pista bat hartzeko. |
![]() |
Eliza ondoan dagoen mapa. Apur baten hor ikusten den bidea jarraituko dugu, baina gero gure "bolara" igoko dugu. Cocón mendilerrora goaz. |
![]() |
Herritik gora pista jarraituko dugu Mesa-raino heltzeko. Hemendik gora ez dugu inor ikusiko. |
![]() |
Ahuntzak izango ditugu bide lagun tarte batean. |
![]() |
Cocón mendilerroa. Tontorra apur bat gorago geratzen da, baina gain horiek hartu behar ditugu. Eskuin aldetik joango gara. |
![]() |
Tresviso behean geratzen da. |
![]() |
Pikosetako tontor ezagunak agertzen dira, hodei arraroz inguratuta. |
![]() |
Andara mendikateko tontorrak oso gertu ditugu. Inguruko ibilbidea |
![]() |
Mesa, Cocón-en azpian dagoen lautada bati deitzen diote. Atzean, Peña Sagra eta Alto Campó-ko tontorrak. |
![]() |
Peña Castil, Urriello (Naranjoa) eta Tiro del Oso. |
![]() |
Mesa-tik gora eskuineruntz joango gara, abereentzako ikuilu handi batetara heldu arte. Pikosetako mendiak hodeiekin. |
![]() |
Ikuilua behean utzi eta Cocón sakanetik gora goaz. Hemen aldapa tentea berriz. Tresviso zuloan. |
![]() |
Sakanaren goiko aldean elurra hasiko gara zapaltzen. Ez dago gehiegi eta ez da izango arazoa. Cerralosa ezkerreko tontorra da. |
![]() |
Cocón lepora heldu eta ezkerrera hartu dugu, ertzaren ingurutik. Ezkerrean San Esteban aldera erortzen diren amildegiak ditugu. |
![]() |
Tontorrera heltzen. Fondoan, Turbina eta Cuera mendikatea. |
![]() |
CUETO DE LA CERRALOSA (1559m). Ez da mendi oso garaia baina 1475 metroko garaiera-aldea egin dugu Hermida-tik. Eguerdiko ordubata da. Gustora gaude, bakar bakarrik eta izugarrizko panoramikarekin. |
![]() |
Pikosetako Urrieles mendikatea. |
![]() |
Peña Vieja ezkerrean, Peña Castil, Urriello, Neverón de Urriello, Albos mendilerroa,... |
![]() |
Andara-ko Samelar, Mancondiú, Rasa, Pica del Jierro,... |
![]() |
Tresviso 660 metro beherago. |
![]() |
Peña Vieja eta Moñetas ibarra. |
![]() |
Cornión aldea. Jultayu, Ostón, Cabezo Lloroso eta Cares-era erortzen diren kanalak. |
![]() |
Peña Sagra eta Alto Campó. |
![]() |
Cuera mendikatea. |
![]() |
Erdiko ibar horretatik igo dugu. Jetsiera, zuzenagoa egingo dugu. |
![]() |
Andara-ko Cueto de la Junciana, La Rasa, Grajal, Pica del Jierro-Morra de Lechugales. |
![]() |
Kostalderuntz. |
![]() |
Orduerdi edo egin dugu goian, baina igo dugun guztia jetsi behar dugunez, beheruntz goaz. Orain nahiko zuzen jetsiko gara. |
![]() |
Aurrean ditugun mendi oso ezagunak, Urriello, Neverón, Albos,... Paradisua! |
![]() |
Tontorra hor geratzen da, lasaitasun ederrean. |
![]() |
Mesa-ra jeisten zuzenean. |
![]() |
Aldapa handia baina nahiko erosoa jeisteko. |
![]() |
Jetsi dugun mazela tentea. |
![]() |
Tresviso-n, orain bai, atsedena hartu dugu eta omenaldia eskeini diegu gure gorputzei Campo anaien tabernan. |
![]() |
Indarrak berreskuratu ondoren, geratzen zaizkigun 800 ta piku metroak jeistera. Baina eguraldi bikaina daukagu eta inguru hain ederrekin gustora goaz. |
![]() |
Tombu Robru berriz. Beste bisitaren bat egin beharko diogu... Tombu Robru ibilbidea |
![]() |
Bargonan. |
![]() |
Reñinuevo kanaletik erortzen diren urjauziak. Gaur ur gutxi daukate. |
![]() |
Urdón erreka. |
![]() |
Bostak aldean heldu gara kotxera. Aldatu, Unquera-n ondo hidratatu eta Elgoibarreruntz. Nekatuta baina pozik egindakoarekin. Ondo baliatutako larunbata. Pyrenaicako artikulua Tresviso inguruko ibilbideei buruz |
