|  | 
| 2018-06-09 Pagomakurrera etorri gara, plan zehatzik gabe. Baina Itxinaren deia entzun dugu beste behin. Horrela bada, Atxulaor begiruntz goaz. | 
|  | 
| Hor daukagu Itxinara sartzeko ate ezagunena. | 
|  | 
| Bertara heltzeko bidea oso polita da. | 
|  | 
| Atxulaor zeharkatzeko prest. Barruan erabakiko dugu noruntz jo, ezkerrera edo eskuinera. Biak ezagutzen ditugu, ez baita lehenbiziko aldia hona gatozela. | 
|  | 
| Inguru honetan ibiltzea ez da erraza. Belar luzea dago, zuloak izkutatuz eta "lapiaz" ugari. | 
|  | 
| Lorak ere ugariak dira. | 
|  | 
| Leiho dotorea ertzean. | 
|  | 
| Lorategiak harkaitz artean. | 
|  | 
| Urtutxera hurbiltzen ertzetik. Adi ibili behar da hemen. Lehen esan dugun bezala terreno gogorra da hau. | 
|  | 
| Tarteka, begiak alaitzeko lorategiak agertzen dira. | 
|  | 
| URTUTXE (1091m). Ez da mendizale asko etortzen tontor hauetara. | 
|  | 
| Atzean, Anboto-Ipizte-Orixol eta Aloña mendilerroa eskuinean. | 
|  | 
| Urtutxen inguruaz gozatzen. Hasi direa hodeiak sortzen. Arratsalderako ekaitzak daude iragarrita. | 
|  | 
| Gertu daukagu Aizkorrigain. Gero hortik jetsiko gara. Atzean, Garobel mendikatea. | 
|  | 
| AIZKORRIGAIN (1090m). Atxen gainean gaude. | 
|  | 
| Itxina. Gero, hori zeharkatuko dugu, Kargalekura irteteko. Paradisua! | 
|  | 
| Aizkorrigainetik jeisten. Ez dugu hartu bide egokiena, eta peripezia batzuk egin behar izan ditugu. | 
|  | 
| Lortu dugu jeistea. Tontorra goian, hodeiz apainduta. | 
|  | 
| Supelegor haitzulora jeisten bidezidorretik. Honerarte ez dugu inor ikusi. | 
|  | 
| Supelegor. Hainbat aldiz egon gara hemen, baina beti dauka xarma berezia. | 
|  | 
| Supelegorretik gertu geratzen da Arku Atxa haitzuloa. Hau pasadizo bat da, bi aldetatik sartu edo irten daiteke. | 
| Lurraren errai-erraietan. | 
| Ondoren, Itxina zeharkatzen duen bide "nagusia" hartu dugu. Lezabeltz-en ondotik igarotzen da. 37 bat metro bertikal ditu leize honek. | 
| Lexardi txabolan. Bakezko lekua Itxina erdian. | 
|  | 
| Kargaleku baino apur bat lehenago dagoen sarrera-irteera moduko parajea. Itxinatik irtetera goaz. Arraban jendetzarekin egingo dugu topo, denak Gorbeiara gora eta behera. | 
| Lekanda, Itxinako tontor garaiena, Arraba gainean. | 
| Kargalekun. Ezkerretik Neberabarri eta Itxingotera joaten da. Gu gaur Arrabara. | 
|  | 
| Beste egun eder bat Itxinan. | 





 
PRECIOSO!!!
ErantzunEzabatuEl lugar lo merece, eskerrik asko!!
ErantzunEzabatu