![]() |
| 2018-07-06 San Fermin bezpera eta gu arratsaldean Erronkarira etorri gara. Tetxe ostatuan egingo dugu lo. Oso toki dotorea eta etxekoandrea oso jatorra. |
![]() |
| Hainbeste aldiz igaro gara herri honetatik gora eta behera, baina gezurra badirudi ere, inoiz ez gara geratu herria ezagutzen. Gaur horretarako astia daukagu. Oso ederra eta lasaia iruditu zaigu. |
![]() |
| Etxebizitza dotoreak. |
![]() |
| San Esteban elizatik behera datorren kaleetako bat. |
![]() |
| GRa jarraituko dugu Binbaleta leporaino. Behelainoak sartzen ari dira iparraldetik Arrakogoiti lepoan. |
![]() |
| Arrakogoiti lepoa behelainoz estalita. Atzean,Lapazarra, Pène Blanque, Budogia, Mahaia, Petretxema, Pakiza, Gamueta,... |
![]() |
| Keleta eta egingo dugun ertza. |
![]() |
| Binbaleta gainean daukagula, izen bereko lepora igotzen. Tontor hau itzultzerakoan igoko dugu. |
![]() |
| Atzera begira, irudi polita Arrakogoiti lepoak eskeintzen duena, Kakuetatik sartzen diren behelainoekin. |
![]() |
| Leporaino ez dago galtzerik, GRa jarraitzea da. |
![]() |
| Begiak Keletaren azpian dauden dorre dolomitikoetara doaz. Gero, goitik ikusiko ditugu. |
![]() |
| Loraz beteta daude mendiak. Gozamena. |
![]() |
| Binbaleta lepoan gaude. Aurrean, Txardekagaina edo Barazea mendia eta Orhi. Hemen GRa utzi eta ezkerrea doan aldapa jarraituko dugu. Oso nabarmena. |
![]() |
| Kartxelara igotzen. Malda handia baina bidea oso erraza. |
![]() |
| Goian asko lasaitzen da malda eta berehala helduko gara Kartxelaren ertzera. |
![]() |
| Ertzean, tontorretik gertu. |
![]() |
| KARTXELA (1979m). Atzean Txardekagaina edo Barazea. |
![]() |
| Otsogorrigaine eta Txardekagaina. Atzean, bien erdian, Orhi. |
![]() |
| Putrea gure gainean. |
![]() |
| Ondoren jarraituko dugun ertza Keletara. Joaterakoan, ea dena goitik egingo dugu, baina itzulera behean ikusten diren abereen bidezidorretatik. |
![]() |
| Lehenbiziko irtengunetik jeisten. |
![]() |
| Aurreko irtengunea jetsi ondoren, berriz ertzaren bila, bidezidor malkartsua erabiliz. |
![]() |
| Berriz ertzean. Kartxela tontorra ezkerrekoa da eta handik gatoz. |
![]() |
| Behetik ikusi ditugun orratz dolomitikoen gainean gaude orain. Beraien atzean, Binbaleta. |
![]() |
| Horrek ez dauka arazorik ertz "integrala" egiteko. |
![]() |
| Zati lasaiagoa Keletaren azpira heltzen. Orain berriz tentetu egingo da ertza. |
![]() |
| Keletara igotzeko dagoen bretxa txikitik irteten. Guretzat hau da toki zailena, nahiz eta ez duen arazo handirik. |
![]() |
| Behin bretxa igaro, ertz lasaia geratzen zaigu tontorrera heltzeko. |
![]() |
| Bertan daukagu Keletaren tontorra. |
![]() |
| KELETA (1904m). Atzean Lakora, Arlas, Soumcouy, Anie, Mahaia, Mouscatè, Petretxema, Sobarcal, Acherito. Eguraldi eta paisai ikusgarriak. |
![]() |
| Tontorreko lorategia, Txamantxoia, Ezkaurre eta Alano mendilerro guztia. |
![]() |
| Itzuleran, lehen aipatutako bretxara jeisten. Adi ibiltzeko tokia da. |
![]() |
| Bretxa igarotzen. |
![]() |
| Beste bikote bat ertzeko irtengune batean Keletaruntz. Gu orain abereen bidezidorrak jarraitzen ari gara ertzaren azpitik. |
![]() |
| Kartxela lepora heldu eta Binbalet lepora jeisten ari gara. Kartxela tontorra atzean. |
![]() |
| Aldapa handia baina lorategian barneratuta. |
![]() |
| Hasi dira ekaitz hodeiak sortzen Anie eta mendi garaien inguruan. Iragarrita dago ekaitza arratsalderako. |
![]() |
| Gu Binbaletera goazela, lehengo bikotea aipatutako bretxatik irteten ikusten dugu. Horrela inpresio handiagoa egiten du. |
![]() |
| Lorategia. |
![]() |
| Binbaleta eta harrera batzordea. |
![]() |
| Zaldi talde dotorea. Atzean Lakora, eta Anie-Anielarra atzerago. |
![]() |
| Zaldiak, Keleta eta egindako ertza. Ederra! |
![]() |
| BINBALETA (1757m) tontorretik, Lakora, Arlas, Soumcouy, Countendè, Anie, Anielarra. |
![]() |
| Pakiza aurrean eta Petretxema, Acherito, Chinebral de Gamueta atzean. Hodeiak ugaritzen. |
![]() |
| Tontorrean, egindako ertzarekin. |
![]() |
| Tontorraren azpian dagoen etxola, iparraldean. |
![]() |
| Otsogorrigaina. |
![]() |
| Binbaletatik jeisten. Orain berriz GRra jetsi eta igoerako bidea jarraitzea besterik ez zaigu geratzen. |
![]() |
| Atzera begira. Ez dira Belaguako mendi garaienak, baina dotoreak dira. Hainbeste urte pasa ondoren, ilusioa egin digu berriz hona etortzeak. |
![]() |
| Ekaitz hodeiak Mahaiaren gainean. Gu garaiz helduko gara... |
![]() |
| Iturria bidean. |




























































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina