![]() |
| 9:45ean prest gaude ibilaldiari hasiera emateko. Pista luzea daukagu benetako igoera hasten den tokiraino, baina inguruan daukagun espektakuluak asko arintzen du pistaren monotonia. |
![]() | |
![]() |
| Dena dago izoztuta eta irudi oso ederrak ditugu nonnahi. |
![]() | |
![]() | |
![]() |
| Pista utzi arte ez ditugu erraketak ipini, kotxeren bat pasatu da eta ondo joaten da bere arrastotik. |
![]() | |
![]() | |
![]() |
| Baias hibaia. |
![]() |
| Aldarro etxearen ondotik. |
![]() |
| Hezegunearen gaineko oinzubia. Hau pasa eta berehala utziko dugu pista Gorostiano aldera igotzeko. Hemendik aurrera erraketak oinetan. |
![]() |
| Igotzen hasi eta izugarrizko sorpresa. 8 basurdeko taldea pasa da gure aurrean. Hau da tropeleko azkena. |
![]() |
| Elurra oso ona dago, eta une askotan bidea utzi eta zapaldu gabe dagoen tokietatik gora egin dugu. Behean, utzi dugu harana. |
![]() |
| Oderiaga mendia daukagu gure ezkerrean. |
![]() |
| Constantinoren txabolara heltzen. Tontorra goian, urruti oraindik. |
![]() |
| Gorostianoko txabola behean utzi eta aldapa gogorrena igotzen ari gara. |
![]() |
| Oderiaga eta Usategieta. Lehenbiziko planoan Basatxi bidea babesten duen pagadia. |
![]() |
| Araba aldea erabat elurtuta dago. |
![]() |
| Goiko aldapa luzeetan. Atzean, Garobel mendikatea eta Espinosa de los Monteros inguruko mendiak. |
![]() |
| Arraba aldea eta Lekanda. |
![]() | |
![]() |
| Arabako lautada hodeipean. Costalera-Ioar mendiak atzean. |
![]() |
| San Lorenzo eta Demanda mendikatea. |
![]() |
| Mendilerroak eta haranak, plano desberdinak. |
![]() |
| Kontrasteak tontorrean. Jende asko eskiekin, beste batzuk kranpoiekin, erraketekin,..., eta korrikalari bikotea praka motz eta zapatilletan. |
![]() |
| Tontorraz gozatu ondoren bagoaz beheruntz. Elurra egoera oso onean dago oraindik eta gustora goaz. |
![]() |
| Gure bidea egiten. |
![]() |
| Eta berriz Baias haranean. Orain pista luzea parketxeraino. |
![]() |
| Beste ibilaldi dotore bat. |
















































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina