![]() |
| -2º markatzen ditu koxeko termometroak goizeko 9etan prestatzen ari garen bitartean. |
![]() |
| Zubialde errekaren ondotik doan pistatik goaz. Zorua izoztuta dago, baina eguraldi ederra daukagu eta basoko koloreak izugarriak dira. |
![]() |
| Zelaia izoztuta. |
![]() |
| Eguzki izpiak ari dira haranera sartzen eta kolore oraindik dotoreagoak sortzen dira. |
![]() |
| Momentu batean, Lisarandako zelaien azpira heldu garenean, pista utzi eta zelaira igo dugu. Pista jarraituta ere igo daiteke, baina guk moztea erabaki dugu. |
![]() |
| Hau da atzean uzten ari garen espektakulua. Gorbeiaren magaletan dauden basoak izugarriak dira. Hor izkutatzen da Mairuelegorretako kobazuloa. Igiñiger espoloia eta Aldaminen ertza dotoreak. |
![]() |
| Lisarandatik gorabide berri bat erabili dugu. Eskuineruntz joan gara PRaren markak jarraituz, gero hauek utzi eta tontorreruntz igotzeko dolina baten ondotik. |
![]() |
| Bi arruntera atera garenean. Atzean Gorbeia, Aldamin eta Lekanda. |
![]() |
| Tontorrera hurbiltzen belarrezko malda lasaietatik. |
![]() |
| Aurrean daukagun paisaia ederra. Haranak hodeipean eta mendiak beraien aurpegi dotoreenak erakusten. |
![]() |
| Tontorrean. Atzean Alluitz-Anboto, Ipizte eta Orixol. Ikuspegi zabala. |
![]() |
| Lesioaren ondorengo lehenbiziko tontorra. Orain arte dena ondo dihoa, eta beraz, pozik. |
![]() |
| Araba aldea. Behelaino trinkoak. Atzean, Ioar eta Kantauri mendikatea. |
![]() |
| Beheruntz inguruaz gozatzen. |
![]() |
| Udazkena pagadian. |
![]() |
| Hau da terapia onena. |
![]() |
| Eta Zubialdeko pistan berriz. |
![]() |
| Ibilaldi laburra da baina oso interesgarria. Eta momentu hauetan egiteko hobeto ezin. |
































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina