![]() |
| Sant Pol. |
![]() |
| Sant Pol-eko kanpandorrea eta erlojua. |
![]() |
| Monastegia. |
![]() |
| Zubia eta herria. |
![]() |
| VILALLONGA DE TER. Hau izango da gure oinarrizko kanpalekua hiru gautan. Campodrón-etik gertu eta ezagutzea nahi ditugun mendi ugari inguruan. Gainera, oso toki lasaia da. |
![]() |
| Etxebizitzetako balkoi askotan ikusten dira horrelako kartelak. |
![]() |
| 2017-08-17 Setcases herria baino bi km gorago, Espinavell-era doan pista luzea hartu dugu eta Collada Fonda-n aparkatu dugu. 1908 metrotara gaude, eta beraz, 600 metroko garaiera-aldea besterik ez daukagu. Costabona gainean daukagu, eta bidea oso nabarmena da eta ondo balizatuta dago. Hasieran hesiaren ondotik. |
![]() |
| Eskuinean Costabona, eta erdian Pal lepoa. Lehenengo helburua lepo hori hartzea da. Roca Colom atzean geratzen da. |
![]() |
| Ezkerrean, Vallter 2000 inguratzen duten mendiak (hauek biharko), eta gertuago Costabona-ko aterpe irekia. Ibilbidea ez da bertatik pasatzen. Ezkerrean uzten da. Itzultzerakoan bisitatuko dugu. |
![]() |
| Hemen hartzen da aterpera joateko bidea. Bost bat minutu dira. |
![]() |
| Pal lepora igotzen. Bidea oso nabarmena. Gainera mendi oso bisitatua da Costabona, eta jende asko dabil gora eta behera. |
![]() |
| Pal lepoan gaude eta hor daukagu Costabona. Baina gu lehenbizi ezkerrera joango gara, Roca Colom igotzera. |
![]() |
| Han atzean dagoena da Roca Colom. Hasieran oso urruti dagoela dirudi, baina ez da hainbeste, eta bidea oso erosoa denez, nahiko azkar heltzen da. |
![]() |
| Costabona atzean uzten ari gara. |
![]() |
| ROCA COLOM (2505m). Ordu t'erdi behar izan dugu kotxetik hona heltzeko. Oso erraza eta erosoa. Refugios del Torb ibilbidea hemendik igarotzen da. |
![]() |
| Bihar egingo duguna: Gra de Fajol- Bastiments- Pic de la Dona. |
![]() |
| Canigó. |
![]() |
| Costabona. Konturatu garenerako, bapatean, hodeiak sartu dira. Roca Colom-en erabat garbi dago eta hor lainotuta. |
![]() |
| Pal lepora itzultzen, Costabona-ra igotzeko. |
![]() |
| Roca Colom eta bidea. Hor eguzkia oraindik. |
![]() |
| Behiak lasai Pal lepoan. Eskuinean Gra de Fajol. |
![]() |
| Pal lepotik Costabona-ra aldapa pikoa dago, baina ez da oso luzea eta azkar igotzen da. |
![]() |
| COSTABONA (2465m). Parafarnelia dexente tontorrean. |
![]() |
| Aukera desberdinak. |
![]() |
| Beheruntz, Pal lepora berriz. |
![]() |
| Lepotik behera, |
![]() |
| Aterpea ezagutzera desbideratu gara. |
![]() |
| Barruko aldea. Hezetasun handia nabaritzen da, baina nahiko garbia dago. |
![]() |
| Kanpoan dagoen iturria. Ez dauka ur asko, baina baliagarria da. |
![]() |
| Putreak beraien ballet koreografia erakusten. |
![]() |
| Hauek beste koreografia mota bat eskeintzen digute. |
![]() |
| Lau bat ordutan egin dugu ibilbidea, lasai ibilita. Lepoan bertan bazkaldu dugu eta Setcases-era itzuli beharrean, beste aldera jarraitu dugu, Espinavell-era. Han kafea hartu eta Ares mendatea igaro ondoren, Frantzia-ra sartu gara. Badakigu herri dotore bat dagoela mendatearen oinean eta hara goaz. |
![]() |
| PRATS DEL MOLLO. Herri oso interesgarria benetan. |
![]() |
| Alde zaharra inguratzen duten harresiak. |
![]() |
| Atarietako bat. |
![]() |
| Kalea. |
![]() |
| Kaleko giroa. |
![]() |
| Eliza. Gustora ibili gara beste garai bateko herri zahar honetan. Gero berriz Ares mendatea igaro eta Campodrón-etik Vilallonga de Ter-era itzuli gara. |































































































