2017-06-11 Unanura heltzen ari garela ederki ikusten dugu gure gaurko helburua, Ihurbaineko arrakala. |
Lizarraga herria, eta mendatea goian, Andiako hormekin. |
Unanu atzean uzten. |
Pistatik gehiegi ez aspertzeko, inguruan dauden bitxikeriei kasu egin behar. |
Eguzkia dago gainean baina hala ere espektakularra ikusten da hemendik. |
Udaberria topera dago eta lora ugari ditugu ikusgai. |
Perspektiba desberdinetatik ikusten ari gara arrakala eta Ihurbainen hormak. Gutxi gorabehera, hortik hurbilduko gara arrakalara. |
Hor aurrean agertzen den lepotxo hortan utziko dugu pista, eskuinera sartzeko basoan. |
Lorategia. |
Seinale hau da pista uzteko erreferentzia. Zelai txiki bat dago, eta hor hartu behar da eskuinera. |
Sartu gara basoan. Oraindik igoera nahiko lasaia da. |
Mugarriak ere agertzen dira. Aurreko aldiz igo nuenean ez zeuden hainbeste. Orain nahiko argia da bidea. |
Hormak gero eta gertuago. Beraien oinera atera behar gara gero eskuinera joateko. |
Halako batean, sorpresa! Orkidea eder bat inguru basati honetan. Bi ikusi ditugu. |
Bide erosoagoa behin hormen azpian egonda. Toki ederra da hau. |
Hormen babesean eta Sakana guztia bistan. Gozatzeko tokia! |
Atzera begira, jarraitzen ari garen bidezidorra. |
Babesgunea hormen azpian. Ordesako "faja" baten itxura dauka. |
Ditugun bistak. |
Atsedena hartzeko toki aproposa. Berehala helduko gara arrakalaren sarrerara. |
Baina arrakalara sartu baino lehen, bere eskuinean dagoen kobazuloa bisitatuko dugu. |
Oso fotogenikoa da barrutik kanporuntz duen itxura. |
Kobazuloaren barnealdea. Ardiak era sartzen dira hona, daukan lurra ikusita. |
Siluetak. |
Unanu, Dorrau eta Lizarraga herriak. |
Gora begira hau da daukaguna. Erdialdean daude irtengune zailenak. |
Bagoaz metroak irabazten pitzadurari. |
Hor ditugu irtenguneak. Laster bastoiak gorde, eta eskuak erabili beharko ditugu irtengune ak gainditzeko. |
Hasi gara trepadekin. Oraingoz errazak. Lehen esan dugun bezala, adi ibili behar da dauden harri solte ugariekin. |
Behera begira. Itzala eta eguzkiaren artean gabiltza. |
Lehenengo irtengunea gainditzen. Ez dira oso zailak, gehienez II edo II+eko zailtasuna dago, batez ere bigarrenean. |
Hau da bigarren irtengunearen irteera. Hau da zailena. Rapelatzeko instalazioa dago. |
Eta hau hirugarren irtengunearen bukaera da. |
Kanaletik irteten. Gustora, igoera oso polita eta entretenigarria baita. |
Eskuinean ikusten da kanalaren irteera. Behean Unanua eta atzean Lizarraga. |
Ihurbainen horma eta amildegiak ertzetik ikusita. |
Ihurbain tontorrera igotzen ertzetik. |
Ezkerrean daukagun amildegia, Arruazu eta Uharteko basoekin. |
Ihurbaineko buzoitik igaro eta Beriainera jarraitu dugu ertzetik. Fondoan ikusten da San Donato ermita. |
Zirko ederra Beriainera heldu baino lehen. |
BERIAIN. Bukatu da orain arte izan dugun lasaitasuna. Hemen jendetza, eta tartean Morkaiko M.Eko Btt irteerako partaideak. |
Mendilerroaren jarraipena Satrustegiruntz. |
Lora erramu dotorea amildegiaren gainean. |
Eta Unanura jeisten den bide arruntetik behera. Izugarrizko beroa egiten du, baina hala ere, jendea dabil beheruntz eta baita goruntz ere. |
Beriain Hegoaldeko Faja eta tximinietatik |
Unanura heltzen, Ihurbain. Itxura ezberdinez ikusteko aukera izan dugu gaur. |
Herriaren sarreran dagoen "eskultura" kuriosoa. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina