![]() |
| Gure gainean daukagu Kastellar. Gurutzea ere ikusten da, eskuineko tontorrean. Erronkarikoen Abelbidea jarraitu behar dugu, tontorraren eskuinean dagoen La Cerrada mendateraino. |
![]() |
| Baina gaurko espektakulu harrigarriena zeruan daukagu, lertxunen migrazioa. Ateratzen duten zarata ere aipagarria da. |
![]() |
| Leireko Monolitoa ezkerrean utziko dugu. |
![]() |
| Espektakuluak jarraitzen du... |
![]() |
| Castellarren ezkerrean dauden orratz bitxiak. Putre baten itxura hartzen diogu... |
![]() |
| Abelbidetik. |
![]() |
| Cerrada mendatea. Hemendik ezkerrera hartuko dugu Castellarrera igotzeko. |
![]() |
| CASTELLAR (1286m). Arangoiti atzean. |
![]() |
| Pirinioko mendiak. |
![]() |
| Abelbidea, hormen azpian, Cerrada mendatea eta gero jarraituko dugun bidea Hartzaren begizulora joateko. |
| Monastegia tontorretik. |
![]() |
| Gurutzeko plaka. Ondoren Cerrada mendatera jetsi eta mugarriz markatuta dagoen bidezidorra hartu dugu Hartzaren Igarobidera heltzeko. |
![]() |
| Hartzaren begizuloa. Erraldoia da. |
![]() |
| Esako urtegia daukagu parean. |
![]() |
| Gero berriz Cerrada mendatera itzuli eta Abelbidetik Leirera jetsiko gara. Castellarren tontorra eta hormak. |
![]() |
| Amildegi ederra dauka Abelbidearen gainean. |
| 1999-03-14 |
![]() |
| Eta gogoeta familiarrak buruan, Leirera itzuli gara. Ibilbide erraz eta polita Leire mendilerroan. Orain gustorago goaz Pirinio aldera. |























iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina