![]() | |||||
| Cuchillón ibilbidea |
![]() |
| Gazteentzako Ostatuaren ondoan ateratzen den pista hartu dugu eta bera jarraituko dugu eskuinera, Cueto de la Horcada-ren ezpitik. Gaurko lehenengo helburua, Pico Cordel, begibistan daukagu. |
![]() |
| Bapatean, orein taldea agertu zaigu txiler artetik. |
![]() |
| Reinosa aldera begira. Behelainopean dago. |
![]() |
| Jarraituko dugun pista eta Cordel mendia. Elur oso gutxi dauka. |
![]() |
| Valdecebollas. |
![]() |
| Tarteka elurguneak ditugu, eta oraingoz oso gogorra dago. Erdian ikusten den lepora igo behar dugu, gero Cordel-era igotzeko. |
![]() |
| Pista hemen bukatzen da. Txabola bat dago ertzean. Hau da Iján eta Cordel mendien artean dagoen zirkoa. Markatutako bidetik igoko dugu lepora. |
![]() |
| Cuencagén ezkerrean eta Iján eskuinean. Hor elur gehiago dago. Gero, hor goitik joango gara. |
![]() |
| Elurguneren bat lepora bidean. |
![]() |
| Pista non bukatzen den ondo ikusten da. Atzean, Cotomañinos eta Cueto Mañin, Valdecebollas eta Cuchillón-en artean dagoen mendia. |
![]() |
| Lepotik gora, dauden elurguneak baliatuz. |
![]() |
| Tontorrera heltzen. Behean, Alto Campoó-ko Abiada herria. |
![]() |
| PICO CORDEL. |
![]() |
| Saja-ko haranak eta Peña Sagra mendikatea. |
![]() |
| Tontorrean. Ordubete eta hiru ordu laurden behar izan ditugu, lasai. |
![]() |
| Eskuinean, Cuencagén eta Cueto de la Horcada, Peña Prieta ingurua atzean, Tres Mares eta Curavacas. |
![]() |
| Europako Mendiak. |
![]() |
| Tontorretik jeisten. Orain ere elurguneak baliatuz. Elurra oso egoera onean mantentzen da. |
![]() |
| Aurrean daukagu Peña Iján. Ertzetik igoko dugu. |
![]() |
| Lepoan, Cordel mendiarekin. Nahiz eta neguan egon oraindik, udako giroa daukagu. Kostaldea hodeipean ikusten dugu. |
![]() |
| Iján-era igotzen ertzeko elurguneetatik. |
![]() |
| Tontorrera heltzen. Atzean, Cordel eta Liguardi. |
![]() |
| PEÑA IJAN. |
![]() |
| Europa Mendiak. Erdiko eta Ekialdeko mendikateak. |
![]() |
| Iján-etik, gaurko gure azkenengo tontorra Cueto de la Horcada eta Saja aldera dituen korridore eta hormak. |
![]() |
| Iján atzean utzi eta Cuencagén-era goaz. Ezkerreko korridore horretatik igo behar dugu, eta hasi gara pentsatzen elur izoztua aurkituko dugula. |
![]() |
| Korridorera sartzen. Hemen kranpoiak ipiniko ditugu. Elurra, uste genuen bezala, oso gogorra dago, eta nahiz eta tarte oso handia ez izan, horretarako ekarri ditugu. Beraz,... |
![]() |
| Horrela ez dago arazorik. Atzean, Picos de Europa. |
![]() |
| Cuencagén-en goiko lautadara irteten. Behean, lepoa. |
![]() |
| CUENCAGEN. Atzean, Iján eta Cordel. |
![]() |
| Orain, mendilerroa jarraituz, Paso del Cuquillo-ra jetsiko gara. |
![]() |
| Eta Cuquillo igarobidetik, Cueto de la Horcada-ra igoko dugu. Hauek dira Saja aldera dituen hormak. |
![]() |
| CUETO DE LA HORCADA, gaurko laugarren tontorra. Behean daukagu, Paso del Cuquillo eta aurreko hiru mendiak parean. Gero, jeisteko Cuquillo-ra jetsiko gara, eta hortik zuzenean goizeko pistara. |
![]() |
| Tontorraren azpian dauden hormak. Elurra erortzen zegoen. |
![]() |
| Arrastoak hormen azpian. Hemengo korridoreak igotzen dituzte..., ez dakit tenperatura hauekin zelan egongo diren. |
![]() |
| Goian ikusten da Cuquilloaren igarobidea. Orain, elurguneak baliatuz, berehala jetsiko gara pistara. |
![]() |
| Ura eta erreka txiki ugari daude. Elurra urtzen ari da. |











































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina