![]() | |
| 2017-02-18 Etxetik goiz atera ostean, Erratzu aldean gaude goizeko 8:30etan. Egunsenti dotorea daukagu. Gustatzen zaigu noizbehinka Baztan bisitatzea... |
![]() |
| Izpegitik, Ttutturruko Kaskoa, Aintziaga lepoa eta mendia ikusten ditugu. Hortik igaroko gara laster. |
![]() |
| Izpegi gainean dagoen aldapa tentea igo ondoren, Gorramendi mendia daukagu parean. |
![]() |
| Momentu batzutan ertzetik eta beste batzutan ezkerretik doan bidezidorra jarraituz, Aintziaga lepora hurbiltzen goaz. |
![]() |
| Bustanzelai edo Lauordena. Goiko bidetik igoko dugu. Gero bueltan, behekotik etorriko gara. Baina oraindik Aintziagara heldu behar gara. |
![]() |
| Aintziaga lepoa atzean utzi eta Bustanzelai leporuntz goaz. Izpegi mendatea eta Auza mendia atzean. |
![]() |
| Bustanzelai lepoan, tontorraren azpian. Hemen, basurde familia batekin egin dugu topo. Berehala desagertu dira. |
![]() |
| Balizak lepoan. |
![]() |
| LAURDENA edo BUSTANZELAI (1029m). |
![]() |
| Lauordena tontorrean. Tutulia eta Iparla oso urruti ikusten ditugu hemendik. Baina lehenbizi Astate lepora jetsi behar dugu, gero izen bereko tontorretik igarotzeko. |
![]() |
| Astate lepoko trikuharria. |
![]() |
| Astatera igotzen. GRa gainetik doa denbora guztian. |
![]() |
| Astatetik berrehun bat metro galdu behar dira Harrieta lepora jeisteko. |
![]() |
| Harrietako baso dotorea. |
![]() |
| Bidegurutzea Harrieta lepoan. Oso ondo dago balizatuta. |
![]() |
| Hasi dira putreak beraien ballet ederrak sortzen. |
![]() |
| Tutulia inguruan gaude. Iparla azkenengo tontorra da. |
![]() |
| Iparlako tontorren bila. |
![]() |
| Iparlaren lehenbiziko tontorrera heltzen. Mendizangai izena omem du. |
![]() |
| Ahuntzak goian. |
![]() |
| Eta hiru ordu baino gutxiagoan heldu gara IPARLA tontorrera. |
| 1989-03-19 |
| Ah ze nolako oroipenak! Ordutik itzuli gabe geunden. |
![]() |
| Buzoia behintzat desberdina da. Eta gu...? |
![]() |
| Ilustratzen hemen ere. Bueltarako arazo bat izango dugula ikusten ari gara, mendiak erretzen dabiltza igaro behar ditugun tokietan. Etorri garenean ez zegoen halakorik. |
![]() |
| Momentu batean Baigorrira jeistea ere pentsatu dugu, gero handik Izpegira igotzeko, baina azkenean toki beretik itzultzea erabaki dugu. |
![]() |
| Harrieta lepora heltzen. Hemendik orain lehen jetsitako 200 metroak igo egin beharko ditugu, Astatera heltzeko. |
![]() |
| Astaten magalean. Tontorreraino igo gabe, apur bat beheragotik doan animalien bidezidor bat jarraituko dugu. |
![]() |
| Hasi dira lorak agertzen. |
![]() |
| Bustanzelai lepoan ari dira erretzen. Korrika batean igaro behar izan dugu. Ez da giro! |
![]() |
| Aintziaga lepoan. Hemen, zorionez, ez daukagu kerik. |
![]() |
| Putreak gustora dabiltza. |
![]() |
| Eta guk ere gustora bukatu dugu Iparlara egin dugun joan-etorria. Eta are gehiago, Izpegiko bentan jan ditugun ogitartekoekin. |
![]() |
| Dekorazio euskalduna... |
![]() |
| Nafarroako mendien liburuan dagoen mapa. |






































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina