![]() |
| Helburua, aurrean dugun Illon eta mendilerro berean dagoen San Kiriko dira. |
![]() |
| Bidezidorra ezpel eta pinu artetik doa. |
![]() |
| Bigüèzal herria eta Arangoiti mendia. |
![]() |
| Mendilerroaren gainekaldean pistara atera gara berriz, eta mugarri batek adierazten du eskuinean dagoen Faulo trikuharria. |
![]() |
| Trikuharria eta San Kiriko atzean. |
![]() |
| Baina Piriniora ditugun ikuspegiak bikainak dira. Anie eta Hiru Erregeen Mahaia daude hor, besteak beste. |
![]() |
| Beste aldean, herria eta Arbaiun arroila. |
![]() |
| Gero, toki beretik jetsi gara bihurgunean utzi dugun pistara, eta bera jarraituz heldu gara San Kiriko ermitara. Buzoia eskuinean dago. |
![]() |
| Hemendik begibistan ditugu Arbaiun arroila eta Iso mendatea, eta Bigüèzal herrira datorren errepide estua. |
![]() |
| San Kirikotik behera pistatik eta igoerako bidezidorretatik jetsi gara. |
![]() |
| Herriko eliza. |
![]() |
| Eta kale lasaia. Hemen ez dago masifikaziorik. |
![]() |
| Etxe bateko atarian dagoen inskripzioa. |
![]() |
| Tximinia koloretsua. |
![]() |
| Herritik, atzera egin beharrean Arbaiun aldera, Castillonuevo-ra dihoan duen errepidetik jarraitu dugu. Horrela ikusten dugu orain Illon mendilerroa. |
![]() |
| Castillonuevo herria eta Aisa inguruko mendiak. Gero, Salvatierra de Esca eta Sigüès igaro ondoren Jaca aldera dihoan autobidera atera gara Tramacastillara joateko. |
![]() |
| Hemendik atera dugu informazioa. Juan Mari Feliu-ren Nafarroako mendiak. |





















iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina