![]() |
| Arabako zezen plaza zaharrena omen da baselizaren ondoan dagoen eremu itxia. |
| Pista alboan utzi dugu eta belarra zapaltzen goaz, erosoago. |
![]() |
| Atzera begira, Garrastatxu eta Garobel mendilerroa, Txarlazo eta abarrak. |
![]() |
| Eguraldi ederrarekin abiatu gara baina hodeiak ugaritzen hasiak dira. Hasi gara pentsatzen ezingo dugula askoz gehiago egin... |
![]() |
| Artzaintzaren bidea jarraitzen ari gara. |
![]() |
| Araneko Harria. 1308. urteko abenduaren 24an otso batek Arane baserriko neskato bat jan zuela dio bertako idazkunak. |
![]() |
| Araneko Harria igaro eta metro batzuk pistatik egin ondoren, Oderiagara doan malda belartsua hartu dugu. Batzuk guk baino presa gehiago daukate dirudienez. |
![]() |
| Oderiaga eta Gorbeia atzean. Hodei beltzak daude, baina oraindik ikusten da. |
![]() |
| Ertzera heldu eta ezkerrean Itxinako hormak ditugu. Axkorrigan, uraren kanala, Atxak,... Hainbat aldiz ibilitako tokiak. |
![]() |
| Tontorrera heltzen. Hodeiak gero eta beltzagoak. |
![]() |
| Ipergorta, Gorosteta, Gorbeia. Ipergorta aldera jarraitzeko asmoa genuen, baina gero eta gertuago ikusten dugu txaparrada baten arriskua eta behera itzultzea erabaki dugu. |
![]() |
| ODERIAGA. Atzean Aldamin eta Gorbeia. |
![]() |
| Buzoia. |
![]() |
| Orozkoko Urigoiti auzoa. |
![]() |
| Toki beretik jeisten. |
![]() |
| Oso gertu daukagu txaparroia... |
![]() |
| Baselizatik gertu dagoen baserria. Ur minerala. |
![]() |
| Baselizara heldu eta izugarrizko txaparroia hasi da. Justu justuan heldu gara, busti babe. Bertan dagoen tabernara sartu gara eta, sutondoan goxo-goxo, ogitarteko ederrak jan ditugu. |
![]() |
| Atertu duenean, azkenengo bisita baseliza eta zezen plazari. Xarmagarria da multzoa. |
![]() |
| Txaparroiaren ondorioak. |
http://www.senderioja.es/pais-vasco/289-oderiaga-desde-la-ermita-de-garrastatxu



































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina