![]() |
| Laguartako irudiak. Etxe eder batzuk badaude, nahiz eta ez dakigun baten bat bizi den urte guztian. Landetxe bat ere badago, eta gaur behintzat, norbait badagoela ikusten da. |
![]() |
| Hau utzia dago baina armarria eta guzti du. |
![]() |
| Bidezidorra ezpel, pinu eta beste landare mota batzuren artetik doa, eta adi ibili behar da mugarriak ikusteko. |
![]() |
| Hemen konglomeratu arteko pasabide kuriosoa igarotzen ari gara. Atzean beti Tozal de Guara daukagu. |
![]() |
| Orain dena goruntz. Ez daukagu arrastorik eta guk egin behar dugu dena. Nahiz eta erraketekin joan, gogorra egin zaigu "erizoien" artean ibiltzea, zulo asko sortzen baitira. |
![]() |
| Tontorra, baina oraindik falta zaigu. |
![]() |
| Nahiz eta ez den asko nabaritzen, elur asko dago eta zulo ugari landaretza artean. |
![]() |
| Kostatu zaigu ertzera heltzea. Fiscal herria eta Sabiñanigotik datorren errepide berria ikusten ditugu gure azpian. |
![]() |
| Beste aldeko ertza. Bukaeran antena edo panel bat dago. Horren ingurura ateratzen da Fiscal-etik datorren bide bat. |
![]() |
| Tendeñera-Otal mendilerroa. |
![]() |
| Tontorrera heltzen. Atzean, Peña Montañesa eta Cotiella mendikatea. Oso luzea egin zaigu igoera. |
![]() |
| Jauzi dotorea Fiscal alderuntz. |
![]() |
| Peña Montañesa eskuinean eta Cotiella atzean, erabat elurtuta. |
![]() |
| Ez dugu denbora asko egin tontorrean, eta nahiko azkar jetsi dugu goiko aldapa. Orain etorriko dira ipuinak, pistan altuera irabazi behar dugunean... |
![]() |
| Turbón ere ikusten dugu. |
![]() |
| Jetsi gara haranera eta orain goruntz egin behar dugu. Elurra ere asko bigundu da, beraz, piano, piano. |
![]() |
| Lehen aipatutako bidegurutzea. Hemen pista elurtua hartzen da eta oraindik metroak irabazi behar ditugu Laguartaruntz. |
![]() |
| Erraketak ipini ditugun lepoan, kendu egin ditugu orain. Eskertzen da. Nahiko "raketada" daukagu gaurkoz. |
![]() |
| Tozal de Guara, orain aurrean. |
![]() |
| Errekatxo dexente jeisten dira goitik. PRa jarraitzen berriz. |
![]() |
| Momentu batean sakan batetik behera dator bidea. |
![]() |
| Sabiñanigora doan Guarguera-ko errepide zahar eta lasaia Guarga ibaiaren ondotik doa. Goizean, zaldiak eta pare bat orkatz ikusi ditugu, eta orain, beste orkatz bat gurutzatu zaigu errepidean. |
![]() |
| Guarga ibaia. |
![]() |
| Peña Canciás Fiscal-etik. Hau hurrengo egunean ateratako argazkia da, Ainsa aldera joaterakoan. |


































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina