![]() |
Meatzarien etxeak. |
![]() |
Barruelo-tik gora BRAÑOSERA herria dago. Espainako lehenbiziko forua lortu zuen herria. Hau da bertako udaletxea. |
![]() |
Golobarren ere denbora egin dugu ea altxatzen duen, baina eguerdi aldera goruntz egin dugu. Igoera laburra da, eta bidea garbia da hasieran. Goian eguzkia izango dugula dirudi... |
![]() |
Eta Sestiletik lepora igotzen gaudela, hodeiak irekitzen hasi dira. |
![]() |
Sestil eta Canalejas artean dagoen lepoa. Horra igo behar dugu. |
![]() |
Aurreko lepotik ezkerrera hartzen da bide oso nabarmena. Behelainoak joan eta etorri dabiltza, baina ez dago inongo arazorik. |
![]() |
Eta ordu t'erdi batean VALDECEBOLLAS tontorrean gaude. Oso zabala da eta harri pila ugari daude. |
![]() |
Híjar mendilerroko tontor garaiena da Valdecebollas (2143m). Dorre handiaren gainean. |
![]() |
Ordubete inguru egin dugu goian, eta momentu batzutan, hodeiak ireki eta inguruak ikusteko aukera izan dugu. Hemen, Europako Gailurrak. |
![]() |
Curavacas hodeietatik irteten. |
![]() |
Tontorra atzean utzi eta gu beheruntz. Beste batzuk, aldiz, goruntz. |
![]() |
Ezkerrean, Alto Campó-ko Cotomañinos, Cuchillón, Tres Mares, e.a. oraindik hodeiekin. |
![]() |
Canalejas tontorrean. Bidetik oso gertu dago, eta beraz, igotzea erabaki dugu. Atzean, Valdecebollas. |
![]() |
Tudanca arrazako behiak. Ugariak dira inguru hauetan. |
![]() |
Sestil tontorrera ere igo dugu. Golobar zirkoa daukagu azpian, aterpea eta bertara heltzeko errepidea. |
![]() |
Valdecebollas Sestil-etik. Eskuineko hormetan, neguan, elur-jauzi dotoreak sortzen dira. |
![]() |
Sestil-etik behera. Aterpea begibistan daukagu. |
![]() |
Lorategia. |
![]() |
Reinosa-ra goaz gaua igarotzera, eta Alto Campó-ra igotzen dagoen Espinilla herrian, Espainako Itzulia ikusteko aukera izan dugu. Hor doaz Astanakoak tropelean tiraka txistu bizian. |
![]() |
Laster hasiko dute Brañavieja eta Fuente del Chivo-rako igoera gogorra. |
2015-09-07 Reinosan lo egin ondoren, Brañavieja-ra etorri gara Cuchillón mendia igotzera. Gaur eguraldi ezin hobea daukagu, eta atzo ikusi ez genuen paisaia ondo ikusteko aukera izango dugu.
![]() |
Brañavieja-ko aparkalekuaren gainean daukagu Cuchillón mendia. Igoera laburra baina malda handikoa. |
![]() |
![]() |
Zuzenean igotzen ari gara eta tontorraren ezkerreko ertzera aterako gara. Hemen ere tudanca ugari dago. |
![]() |
Igoeran dagoen atseden toki bakarrean, ibilbidea aztertzen. Atzean, Cotomañinos. |
![]() |
Ertzera irteten. |
![]() |
Eta berehala daukagu tontorra begibistan. |
![]() |
Tontorrean. Atzean, atzoko etaparen bukaera Fuente del Chivo-n, gero igoko dugun Cornón eta, atzerago, Peña Sagra. |
![]() |
Brañavieja eta Cordel-etik Cornón-era doan mendilerroa. |
![]() |
Jetsiera, eskuinetik egin dugu. Berriz kotxea hartu eta Fuente del Chivo-ra igo dugu. |
![]() |
Cornón-era igotzen, Fuente del Chivo eta Tres Mares. |
![]() |
CORNON (2125m). Hogei minututan igotzen da. Bista ederrak ditu, Tres Mares, Peña Labra eta Europako Gailurrak atzean. |
![]() |
Cordel-era dihoan mendilerroa. |
![]() |
Cuchillón, Cotomañinos eta Valdecebollas, orain beste aldean. |
![]() |
Eta etxerako itzulian, turismo apur bat egiten, Burgos-eko Puentedey herri dotorean geratu gara. Hau bai zubi naturala! |
![]() |
Eta herria zubi baten gainean. |
![]() |
Gero hemendik, lasai lasai etxerako bidea hartu dugu. Astebukaera polita izan da, eta mendi eta toki berriak ezagutzeko aukera ederra. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina