Yesa-ko urtegian geratu egin gara. Aurrean daukagun espektakuluak merezi du geldialditxoa. Egunsenti ederra. |
Hor ditugu Ansabère haran eder honetako protagonista nagusiak, Ansabèreko orratzak, eskuinean Mouscaté, eta ezkerrean Acherito eta Sobarcal dituztelarik. Denak dira ezagunak guretzat. |
Ansabère. |
Ansabèreko "plateau"an. Basoak hasi dira udazkeneko tonoak hartzen, baina oraindik goizegi da. Hemen ezkerrera jarraituko dugu, basoan sartu eta Ansabèreko etxoletara heltzeko. |
Orratz txikia eta bere "espigolo" ezaguna. |
Basoan, bide zabala jarraitzen. |
Artzaiak ez du ezer egin egoera hori ekiditzeko. Beraien terrenoak dira... |
Atzera begira, Ansabère harana Dec de Lhurs-en azpian. |
Lakura igotzen horrela ikusrten ditugu orain orratzak. |
Ansabère, Mouscaté, Hiru Erregeen Mahaia, Table, Pène Blanque. |
Pène Blanque. Hor ere zirkular dotorea egin genuen. |
Dec de Lhurs eta Billare-ren hormak eskuinean. Hauek ere ezagunak ditugu, eta oso interesgarriak dira. |
Ansabère lakua. Nonbaiten koketoa dela irakurri dugu. |
Lakutik, malda handiko aldapa igo behar da, izenik gabeko lepo batera heltzeko, eta bertatik Oza eta Guarrinza aldea ikusiko ditugu. |
Lakua goitik ikusita. |
Beste aldean Acherito, Gamueta eta Gorreta ditugu. |
Acherito dotorea. Tontorrean jendea ikusten da. |
Hau da atzean lagatzen duguna, Ansabère harana, Mahaia, Pène Blanque, Dec de Lhurs. |
Acherito laku ederra. Hemen altuera galdu egin behar dugu, gero berriz berreskuratzeko, ezkerrean dagoen bretxara igoko dugu eta. Aurrean, Castillo de Acher, Agüerri, Bisaurín. |
Quimboa, Anzotiello eta Gorreta mendiak ditugu parean. Oza eta Zuriza banatzen dituen mendilerroa. |
Atseden laburra laku ertzean, eta berriz gora. |
Malda gogorra daukagu orain, baina horrelako ikuspegiarekin dena gainditzen da. Gorreta, Acherito, Sobarcal, Ansabère,... |
Eskuinean dagoen lepo berde horretatik jetsi gara lakura. |
Sartu gara harri artean. Orain denbora dexente egingo dugu horrelako terrenoan. |
Heldu gara ertzeko bretxara. Ikuspegi zoragarria atzean daukaguna. |
Orain ertza jarraituz goaz Larraille tontorrera. |
LARRAILLE (2147m). 30 bat urte dira hemen egon ginela. Bada zerbait! |
Ertza erraza da. Batzutan eskuak erabili behar dira, eta oinak non ipini adi ibili behar da, baina ez du zailtasun berezirik. |
Lurien, Palas, balaitús, Frondiellak, Midi. |
Larraille lepora jeisten. Ertza atzean utzi dugu. |
Lepotik ezkerrera jetsi behar dugun sakana ikusten dugu. Harritsua da, baina bidezidor nabarmena dago ezker aldean. Uste genuena baino erosoagoa da. |
Lepoa goian, eta gu kanalaren erdi aldean. |
Kanal guztia. Bidezidorra eskuinean bereizten da, Larraillen hormen azpian. |
Kanala bukatu ondoren eskuinera dihoa bidezidorra, Lazerque basoaren bila. Aurrean, Dec de Lhurs, Billare eta Lescún ingurua, Orgues de Camplong-en azpian. |
Parean daukagu ihez egindako ibilbidea, Bacqué eta Laristé mendiak lotzen dituen ertz dotorea. |
Lazerque basoaren gainean. Hau zen gaurko 3. aitzakia, baso eder hau ezagutzea. |
Billareak. |
Basoan sartu baino lehen harkaitz kuriosoz osatuta dagoen zelai eder bat zeharkatzen da. Tokia izugarri polita da. Lasaitasuna da nagusi inguru hauetan. |
Hortik, Mahaia, Table eta Pène Blanque ederki ikusten dira oraindik. |
Zelaia blokeekin eta Bacqué-Laristé ezkerrean. |
Oso polita Mendikolore.
ErantzunEzabatuLescun zoragarria da
Egia da Lescun ikaragarri polita da, denborada guztietan, baina batez ere orain Udazkeneko koloreekin....
ErantzunEzabatu