2024/10/26

⛰️ DIENTE DE BATANES 2880 mt, ⛰️PEÑA XUANS 2838 mt. - Baños de Panticosa

       2024-09-14 Larunbata da eta hemen gaude berriz PANTICOSAko BAINUETXEAN (1636m). 7,30k dira eta dagoeneko jendetza. Casa de Piedra-ren ondoan utzi dugu kotxea. Eguraldi bikaina dago iragarrita. Zorionez, mendizale gehienak Garmo Negro aldera eta Bachimaña aterperuntz. Gutxi batzuk Brazatos aldera, baina gu gaur Labaza-ra desbideratuko gara. Helburua, Batanes-eko Mendebaldeko tontorra.

 Hasi gara Brazatos-eruntz doan bidea igotzen. Gu Labaza-ko lakuetaraino itzalean joango gara. Atzean, Argualas, eguzkiaren lehen argiekin.

 Garmo Negro eta Pondiellos Orratza.

        
 Eskuinean, Forátulas mendiak.

 Hiru ordu laurden ibili ondoren, bidegurutzera heldu gara. Gu, Labaza-ra. Hemendik aurrera oso mendizale gutxi ikusiko ditugu. Pare bat bikote.

 Argualas-Algas, Garmo Negro, Pondiellos eta Arnales-Infiernos.

 Labaza-ra igotzen. Lehenbiziko zatian bide nahiko erosoa. Bainuetxea behean.

 Beste bidegurutze bat. Baliza hauek berriak dira guretzat. Labaza-ra doan bidean margo gorriak daude tarteka.

 Gu itzalean lakuetaraino. Beste aldean eguzkia topera. Hemen agertu da gure atzetik beste bikote bat. Lakuetan pasa digute, eta kasualitatez, Batanes tontorrean elkartuko gara beraiekin berriz.

 Partacua, Corona del Mallo-tik Retona-raino.

 Lakuetara heltzen. Izugarrizko lasaitasuna dago hemen.

 Serrato lakua eta azkenean gaur egingo ditugun bi tontorrak. Orain jarraitzeko eskuinetik gaindituko dugu Serrato lakua. Jetsiera ezkerretik egingo dugu.

 Labaza lakua, Xuans-en azpian. Xarma ikaragarria du laku honek. Atzean, Punta Zarre eta abarrak.

 Labaza lakua gainetik inguratzen. Atzean, aipatutakoak gehi Marmoleras-Piedrafita-Punta Zarre.

 Izugarri gustatzen zaigu paraje hau. Gainera beti jende oso gutxirekin.

 Labaza. Orain eremu gogorra daukagu, Batanes-en azpitik Xuans leporuntz igotzeko. Aurrekoetan, elurra aurkitu izan dugu eta errezagoa da ibiltzea, baina gaur dena harkaitz-bloke artean da eta astuna egiten da.

 Dientes de Batanes gainean ditugu. Ezkerrekoa da igoko duguna. Hemen, bloke-festa. Mugarriak ondo jarraitu behar dira. Erditik gora margo zuri-beltzak ere agertzen dira.

 Labaza laku handiaren gainean beste hau dago. Ederra hau ere. Hainbeste harritzar artean horrelako lakuak ikustea zoragarria da.

 Xuans mendateruntz bira belartsutik. Zati hau oso polita da. Behean Goiko Labaza lakua eta Xuans tontorra aurrean.

 Baina Xuans mendatera heldu baino lehen, zuzenean igotzen duen kanal bat hartu dugu eta Batanes-en magalera atera gara. Orain gure azpian, Letrero lakuak, Aratille eta Neveras mendiak eta Vignemale erraldoia denen gainean. 2019/08/pico-de-las-neveras-2891-mt

 PUNTA OCCIDENTAL DE BATANES (2870m). Lau ordu baino gutxiago behetik. Tontor hau erraza da eta izugarrizko ikuspegiak ditu. Panticosa-ko hirumilakoak atzean.

 Batanes-eko beste bi orratzak. Garaiena atzekoa da, eta zailtasunak ditu. Atzean, Milieu-Tapou-Montferrat.

 Vignemale.

 Vignemale-rekin atzean.

 Letrero eta Bramatuero lakuak, Paterneille eta Marcadou mendiak, eta Marcadou aldekoak atzean. Haize freskoa hemen.

 Pasa ditugun lakuak maila desberdinetan ederki kokatuta eta atze atzean Bubal.

 Balkoi dotorean gaude.

 Labaza eta Serrato lakuak, Ordicuso, Bainuetxearen beste aldean, Bubal, Partacua guztia, Collarada, eta atzean, Peña Oroel.

 Orain Xuans lepora jeisten ari gara. Hemen gaudenez, Xuans tontorrera igotzea erabaki dugu.

 Lepotik nahiko azkar igotzen da. Hau da goiko zatia. Ezaguna da guretzat. Ez da zaila, baina adi ibili behar da harkaitz solteekin.


 XUANS tontorretik (2838m), hau da aurrean daukaguna. Bachimaña aterpea eta inguru guztia, Piedrafita-Punta Zarre, Frondiellas-Balaitús, Gran Facha, Cambalés,..., Bramatuero.

 Bachimaña aterpea eta beheko lakua. Jende asko ikusten da hor zehar.

 Bachimaña eta Argualas-Garmo Negro-Pondiellos-Infiernos, Marmoleras-Piedrafita eta laku Urdinateko bat.


 Batanes.

 Clot de la Houndt-Cerbillona-Montferrat, Tapou-ko Orratzak eta Gran Tapou-Milieu.

SERRATO Ibilbide zirkularra

XUANS beste garai batean

 Labaza eta Serrato lakuak.

                      
 Eta beheruntz.


 Labaza Goikoa gure oinetan.

 Eta Xuans mendatetik behera, bloke-festa igarotzen.

 Batanes gure gainean. Ezkerrekoan egon gara.

 Egindako bi tontorrekin.

 Eta Labaza laku ederraren gainean, geldialdia paisaiaz gozatzeko.

 Ederra benetan ditugun ikuspegia eta lasaitasuna. Panticosa masifikatuta dagoela???...

 Labaza lakua eta Pico Piedrafita, Llena Cantal, Gaurier, Punta Zarre.

 Labaza lakua eta Xuans eta Batanes.

 Serrato lakua.

 Beste Serrato lakua, txikiagoa, baina bista zoragarriekin.

 Eta beheruntz, igoerako bide beretik.

 Brazato- bidegurutzera heltzen. Ondoren beste 40 bat minututan Casa de Piedra-ra eta han betiko errituala, Garagardo handia eta bokata. Horrela gustora bukatuko dugu gaurko ibilbide dotorea. Ea 9 ordu guztira.

IBILBIDEA HEMEN




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina