2023/06/09

MUELA DE URBION. 2228mt

 Behin gaude egonda URBIONen, 1997an, semearekin, oraindik sei urte zituela. Pasa dira urte batzuk.

Astebukaera honetan eguraldi arraroa dago iragarrita gure inguruko ea lurralde guztietan. Soria aldean ere ez da txapliguak botatzekoa, baina bertara hurbiltzea pentsatu dugu. Larunbat arratsaldean joan gara eta astelehenerarte geratuko gara, igandean Urbión igotzeko asmoz. Molinos de Duero herrian hartu dugu ostatua.


 2023-04-22 MOLINOS DE DUERO. Herri txiki eta oso lasaia, Vinuesa ondoan eta Laguna Negra-tik gertu. Herria ikusi, eta bertako janari tipikoak dastatu ditugu afaltzeko ordurarte. Oso jende gutxi dabil. Atzerritar txirrindulari batzuk, eta bertakoak.

 Eliza.

 Frontoia eta iturria.

 Jauregiak eta etxe dotoreak daude.

 Herri txikia eta xarma handikoa.

Hemen eguraldi ona daukagu, baina mendialdea dena dago estalita.



 2023-04-23 LAGUNA NEGRA-ko aparkalekua. Bederatzirak aldera heldu gara eta ez dugu arazorik izan aparkatzeko. Kotxe gutxi oraindik. 1700 bat metrotara dago, beraz desnibel gutxiko ibilaldia daukagu aurrean. Asuntua da dena lainotuta dagoela. Ea zer egiten duen... Baina bagoaz goruntz.

 Bide oso egokitua lakura igotzeko. Bost minutu dira aparkalekutik.

 Laguna Negra. Panel asko daude bertako informazioa eskeiniz. Oso toki turistikoa da hau. Baina orain ez dago jenderik.





 Lakuaren alboan hasten da Urbión-era igotzeko bidea. Goiak erabat estalita daude eta ez da ezer ikusten. Zorionez, oso ondo balizatuta daude bideak.

 Goiko lautadatik erortzen diren urjauziak.
 Eguneko aldapa gogorrena laku ondoan daukagu. Kanal hau igo behar da goiko lautadara heltzeko. Sigi-sagak egiten doa bidea.

 

 Kanalean. Hemen, erabat despistatuta zebilen emakumea elkartu zaigu. Hitzegiten hasi eta donostiarra dela eta bakarrik zebilela esan digu. Azkenean gurekin egingo du ibilaldi osoa.

 Laguna Negra goitik ikusita.

 Balizak. Gaur oso ondo etorriko zaizkigu, ez baitugu ezer ikusiko. Donostiarrak gu goazelako jarraitu du goruntz.

 Balizak jarraitzen. Nahiz eta ezer ez ikusi, Laguna Helada-tik egingo dugu igoera. Jetsiera Laguna Larga-tik. Egoera onean, bide oso errazak dira.

 Laguna Helada pasa eta pista batera heltzen da, tontorraren oinera hurbiltzeko. Ikusmena zero!!! Beste bikote bat ere agertu da. Hemen zirimiria eta hotza.

 Tontorraren oinean dagoen gurutzea. Arropa guztia jarrita goaz.

 Arku naturala tontorretik gertu.

 Urbión-ek dituen bi tontorren arteko lepora igotzen. Ez dago zailtasunik.

 Tontorraren azpiko igarobideetan. Oso kuriosoa da ingurua, baina gaur fantasmagorikoa dago.

 Harkaitz baten gainean dago tontorreko gurutzea.

 MUELA DE URBION (2228m). Kriston ikuspegiak ditugu... 
 1997ko Aste Santuaren ondorengo astean.





Orduan bai izan genuen eguraldi bikaina.


 Igarobide estua tontorretik behera. Ez da giro goian.

 Beste tontorrera ere igo dugu. Ikusmen berdina... zero!

 Jetsiera Laguna Larga-tik. Hau da ikusten duguna.

 Baldintza egokietan ibilaldi oso erraza da, desnibel gutxikoa eta bide erosoetatik.

Lasaitasun galanta, hori bai!

 Urjauzi txiki eta dotorea.

 Donostiarrarekin. Oso eskertuta dago, gurekin elkartu ez balitz ez zuela igoko eta.

 Bagaude Laguna Negra-ren gainean. Orain kanaleta jeistea geratzen zaigu.

 Kanaletan. Aldapa handia dago.


 Eta laku ertzean. Berehala helduko gara aparkalekura. Orain jende gehiago dabil, baina eguraldia dela edo, ez dago oso masifikatuta. Dena dela, hemen eguraldi onarekin eta udan ez da izango giro. Jendetza! Lau bat orduko ibilaldia izan da gaurkoa.

 Jetsi ondoren VINUESA-n geratu gara pikoteatzen.

 Eta arratsaldean Molinos-en Duero ibaiaren ertzetan pasiada. Gustora ibili gara.

Ibilladia hemen




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina