2023/06/03

ESPELUNCIECHA ORIENTAL 2247 mt, El Portaletetik

 


 2023-04-16 Bezperan Jacan Canal Roya-ko priektuaren aurka egindako kanifestazioan egon ondoren, nahiko berandu altxatu gara. Baina gauean goietan elurra egin duela ikusi eta Portalet-eko aparkalekura etorri gara. 10,30n hasi gara oinez. Bertatik dago elurra eta erraketak oinetan ipinita hasi gara. Ez gara bakarrak. Mendizale asko eskiekin. Pistak itxita. Gozamena!

 Yurta Espelunciecha-n. Gainera hemendik ez doa inor. Denak dabiltza pistatik...

 Peyrelue-Soques-Ferraturas atzean.

 Arrastoa irekitzen malda lasaietan. Elurra egoera bikainean dago. Hau zortea! Atzean, aurrekoaz gain, Lurien, Frondiellas,...

 Lakura heltzeko azkenengo zatian. Izugarrizko gozamena daramagu. Elurra zoragarri eta hemendk bakarrik gabiltza.

 Espelunciecha lakuan. Toki idilikoa. Guk horrela ezagutu genuen aspaldi, baina eski-pistak ireki zituztenetik hemen hurbildu gabe ginen. Merezi du hona etortzea.

 Lakua eta ingurua. Beti horrela egongo balitz... Hemen ikasi genuen mendiko eskia, duela urte asko.

 Lakuan bikoiztuta. Orain eskiak utzita ditugu, baina erraketekin gozatzen dugu.



 Lakuaren ertza.

 Lakua utzi eta goruntz goaz, hobekien iruditzen zaigun tokietatik. Atzean, Infiernoak, Garmo Negro,...

 Canal Roya lepora irteten.

 Rinconada eta Anayet biak. Zuloan Canal Roya. Hau horrela geratzearen alde izan ginen atzo Jacan.

 Midi d'Ossau.

 Lepo gainean dagoen tontorrera igo dugu. Espelunciecha Oriental (2247m). Ikuspegi ederrak ditugu. Hau La Raca aldera.


 Alboan dago anai nagusia. Eskiatzaile gehienak hor dabiltza.

 Rinconada. Hor ezkerrean dago Anayet-era igotzeko erabili genuen "ferrata" gogorra.

 Anayet biak.

 Anèou, Canal Roya mendilerroa. Zuloan, hondoratu nahi duten harana. Ea horrela eusten dion!.

 Culivillas mendia.

 Hauek Portalet mendatearen beste aldekoak.

 Igo dugun tontorraren oinean. Orain toki beretik beheruntz.



 Hor egon gara. Elurra bikain dago oraindik eta gustora goaz beheruntz.

 Hiru ordu t'erdiko ibilbide erraza eta gozagarria izan da. Udaberriko oparia! Orain, iparraldeko haizetik babesean zerbait jan eta edateko ordua da.

Wikiloc

2024-04-21



Ibilbidea 2024koa


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina