http://mendikolore.blogspot.com/Jarraitzaileak

2022/09/13

PIC SAINT ANDRÉ (2608 m) Bujaruelotik

 Bezperan, Tramacastillatik ilunabar dotorea Peña Blanca-Peña Roya aldean.


 Sabocós eta Peña Roya. Izena ondo jarrita duela dirudi.

 2022-06-11 SAN NICOLAS DE BUJARUELO (1334m). Goizeko 8ak dira. Gaur guretzat berria den mendi batera igotzeko asmoz.

 Ara ibaia, Otal harana eta Tendeñera mendia. Gu Bujaruelo mendateruntz igotzen duen bidetik gora goaz.

 Otal eta Fenez mendiak gure atzean.

 Bujaruelo mendatera doan bide ezagunean. Atzean, Ordiso, Otal harana, Tendeñera,...

 Elektrikaren txabola honetan utziko dugu Bujaruelo mendatera doan bidea eta ezkerreruntz joango gara. Mugarriak daude apur bat aurrerago. Hemendik aurrera ez dugu beste mendizalerik ikusiko.

 Marmotak bai.

 Hasi gara Lapazosa sakanetik gora igotzen. Bujaruelo-ko bidea ezkerreko zulotik doa. Atzean, Otal, Tendeñera.

 Escuzaneta-ren hormak atzean. Hortik igarotzen da Escuzana faxara.

 Soum Blanc des Especières gure ezkerrean. Orain mugarri erraldoiak izango ditugu bidearen adierazle, elektrizitatearen dorreak hain zuzen. Leporaino beraiek dira erreferentzia, nahiz eta bidea nahiko nabarmena izan eta mugarriz markatuta egon.

 Lapazosa-ko errekatxoetako bat. Hezegune batzuk igaroko ditugu.

 Lapazosan. Soum Blanc des Especières gure gainean. Hori beste baterako utziko dugu.

 Mugarri erraldoiak eta Otal-Tendeñera-Ordiso atzean.

 Hezeguneak.


 Heldu gara Lapazosa lakura (2255m). Toki polita eta bakartia, nahiz eta dorreak egon bere ertzean.

 Lakua eta Escuzaneta.

 Lakua inguratzen. Escuzaneta atzean.

 900 metro igo ditugu eta toki polita da atseden txiki bat hartzeko.

 Mendatera igotzen horrela ikusten ditugu lakua eta hainbat aldiz aipatutako mendiak.

 Lakuaren ertzak.

 Puerto Viejo edo Col des Especières (2334m). Iparraldean, Especières lakua, Tentes mendatea, Pimené, Pic Long, Campbieil,... Gavarnie aldea. Hona, Tentes-etik berehala heltzen da baina guk mila metroko desnibela daramagu.

 Pimené, Gavarnie-ko behatoki paregabea.

 Neouvielle-ko tontor ezagunak.

 Lapazosa lakua eta Otal-Tendeñera. Gu hortik gatoz.

 Orain ikusi dugu gure gaurko helburua, eskuinean, Pic Saint André. 270 metroko aldapa tentea geratzen zaigu. Erdiko lepora igotzea da gogorrena.

 Mugarria mendatean.

 Gavarnie-ko zirko guztia daukagu atzean, Taillón-etik Marboré eta Astazou-etaraino.

 Mendatetik gora. Lehenbizi ertzetik eta gero eskuinera doan bidezidorretik lepora igotzeko. Tontorra eskuinean.

 Atzean daukagun panorama itzela da, Gavarnie-ko zirkoa.

 Hartu dugu eskuinera. Hemen aldapa handia dago.

 Behin goiko lepora helduta, Vignemale mendikatea agertzen zaigu aurrean.

 Lepotik gora ertzetik. Gertu dago tontorra.

 Azkenengo metroak. Ez dago zailtasunik. Baina 1260 metroko desnibela izan da.

 PIC SAINT ANDRÉ (2608m). Hiru t'erdi baino apur bat gutxiagotan. Primerako behatokia. Hau Gavarnie aldera, Gabietou, Taillón, Bazillac, Roland bretxa, Casco eta Torre de Marboré.

 Gavarnie-ko Zirkoa.

 Gure ezkerrean, gertuen, Pic Gabiet eta atzean, Argualas-Garmo Negro-Pondiellos-Infiernos.

 Argualas-Garmo Negro-Pondiellos-Infiernos.

 Vignemale guztia.


 Ez da tontor altuena noski, baina izugarrizko ikuspegiak eskeintzen ditu. Eta gu bakarrik gaude.


 Goian gozatu ederra hartu ondoren bagoaz beheruntz, lepora. Aurrean Soum Blanc des Especières-n iparraldeko hormak.

 Lepora heltzen. Especières gertu daukagu, baina ekaitzak daude iragarrita eta beste baterako utziko dugu.

 Mendatera jeisten.

 Heldu dira hodeiak gure gainera ere. Mendatetik lakura jeisten euri hasiko da.

 Euripean goaz. Zorionez ez du gehiegi egingo.

 Azken begirada Puerto Viejo mendatetik.

 Especières lakua.

 Sektaren bateko jendea zebilen laku horren ertzetan, beraien "ariketak" egiten.

 Gavarnie-ko zirkoa. Hor oraindik nahiko garbi dago.

 Lapazosa lakuan euripean.

 Marmota hau babesean dago bere etxearen atarian.

 Lau tanta besterik ez dira izan. Bagoaz beheruntz.





 Lapazosa sakanean behera. Laster jetsiko gara Bujaruelo-ko bide nagusira. Escuzaneta aurrean.



 Errododendro multzotxoa.

 Elektrikaren txabola inguruan, bide nagusian. Goian ikusten da Bujaruelo mendatea.

 Iturri ederra txabolaren parean. Ur freskoa eta gaurko beroarekin oso ondo datorrena.

 Igela iturriaren ondoko hezegunean.

 Marmota. Asko ikusi ditugu gaur.

 Eta 15:30k aldera heldu gara Bujaruelo-ra. Beste laku eta tontor berriak ezagutu ditugu. Ibilaldi polita.

 Eta Bujaruelon jaialdia. Minbizia gainditu duen batek antolatuta bere lagun guztientzat. Giro ederra!

Ibilbidea Hemen


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina