2022/06/16

CARESEKO "𝑬𝑺𝑲𝑨𝑳𝑬𝑹𝑼"ak. Kanala egin baino lehenagoko bideak.

 Caresko ibilbidea eta bere ibilbidearen atzean ezkutatutako historia

     Aspalditik genuen Culiembro-ko "Escalerua" ezagutzeko asmoa. Hau, Cares-eko bide berria egin baino lehen, artzaiek erabiltzen zuten bidea da. Badakigu baita toki batzutan nahiko apurtuta dagoela, hemen aspaldi oso jende gutxi baitabil. Culiembro, La Viña-rekin lotzen duen ibilbidea da eta zirraragarria benetan. Peña de Culiembro zeharkatzen du eta Traslapeña eta Riega la Paloma-tik jeisten da La Viña-ra.

IBILBIDEA

 2022-03-21 Astelehena da eta Puente Poncebos-eko La Trapan gaude. Eguraldia oraingoz ona baina ekaitz arriskua eguerdirako. Gainera gero herrira itzuli behar gara eta ibilbide motza egitera goaz. Astelehena izanik jende gutxi dabil Cares-en eta hori ona da guretzat, Culiembro-ko Escalerua bide ezagun horren gainetik baidoa eta harriak erortzeko arrisku handia dago pasabide batzutan. Hau Bulnes-era doan bidea da.

 Horrela ba, Cares-eko bidetik hasi dugu ibilbidea. Goizeko 9,15 dira eta esan bezala astelehena. Beraz, jende gutxi. Hodeitsu dago baina aterri.

 Los Collaos-etik atzera begira, Poncebos aldera. Nahiz eta askotan ibili inguru hauetan, batera eta bestera, ikaragarria iruditzen zaigu tokia.

 Bertako biztanleak.

 Aurrean daukaguna, Cares, Ostón, Cabeza Llambría,...

 Collaos-etik jetsi egin behar da. Aurrean, lehen aipatutako inguruak eta Jultayu.


 Begi erraldoia bide ondoan.

 Atzera begira, los Collaos eta gero bueltan erabiliko dugun beste "escalerua" Cares-era jeisteko.

 El Farfao iturburua, Cares-en beste aldean, Sabugo kanalaren ondoan.

 Eta Culiembro-ra heldu gara. Bidetik berehala somatu dugu nondik joan daiteken gure "escalerua". Izugarria da.

 Ez dirudi hortik joan daitekeenik, baina horrela da. Ikaratuta gaude bertara heldu aurretik.

 Baina okerrena Culiembro-ko etxeen aztarnetatik escalerura heltzea izango da. Bidea erabat desagertuta eta sastrakaz beteta dago. Zorionez ez da tarte oso luzea.

 Heldu gara hormaren oinera. Hor gora doa Culiembro kanala Ostón-eko belardietara igotzeko. Esan daiteke Cares-eko kanalen artean gehien etxekotuta dagoena dela, baina oso interesgarria, nola ez.

 Bagoaz goruntz. Hasierako zati honetan oso nabarmenak dira eskillarak. Aldapa handia da eta gure eskuinean daukagun amildegia gero eta handiagoa.

 Beharrak eragindako bidea.

 Bidea, uraren kanala eta Culiembro oso behean geratzen dira.

 Benetan zirraragarria. Pasoa dagoela dakigulako, bestela...

 Culiembro Haitza zeharkatzen ari gara. Eskuinean, oso behean, Cares.

 Hau da atzean daukaguna. Culiembro eta Caín-era doan bidea.

 Amildegiaren gaineko bidea.

 Atzera begira.

 Zati batzutan asko estutzen da, baina ondo igarotzen da.

 Huergo lepoan. Atzean Pando Culiembro (Piedra Bellida eta Uraren kanalera joateko bidea besteak beste) eta Ría kanalaren gaineko hormak.

 Orain Traslapeña-tik jetsi behar dugu, ondoren Jorcadona-ra igotzeko. Amildegia bertan.

 Ez da zaila baina tentu handiz ibili behar da harriak ez botatzeko behera, bide nagusira. Hemen zeuden "armadurak" desagertu egin dira.

 Orain aurrean daukagun Jorcadona-ra igoko dugu. Hemen berriz ondo dago bidea.

 Jorcadona-ra igotzen.


 Jorcadona-n.

 Eta hau da aurrean daukaguna, Riega la Paloma. Ikusten den harritza hori da toki delikatuena, hor ere bidea erabat apurtuta baitago.

 Harritzan, kontu handiz. Hemen erortzen diren harriak beheko bidera doaz zuzenean.

 Zati txarrena pasatzen. Riega La Paloma.

 Behin harritza pasata, atzera begira ikusten dugu Jorcadona-tik egindako ibilbidea.

Eta uraren kanalera jeisten eskillara dotoreak ditugu berriz.

 Jetsiera bukatzen Uraren kanalaren gainean.


 Eta uraren kanaletik bide nagusira jeisteko azken "sedoa". Izugarri ederra iruditu zaigu.

 La Viña-n gaude eta Cares-en beste aldean ditugu Farfao eta Sabugo kanal zuzen eta oso tentea.

 Cares bidean berriz Puente Poncebos-era bueltan.

 Farfao. Ur asko ateratzen da.

 Cares-eko beste kanal bat, Estórez. Igota daukagu eta oso gogorra da. Amuesa-ra ateratzen da zuzenean, Sabugo-tik bezala.

 Bidearen azpian dagoen aintzinako artegia.

 Saigu kanaletik behera datozen urak. Hau ere kanal gogorren arteko "rankin"-ean oso goian dago.


 Cares ibaia zuloan. Orain Los Collaos-era igo beharrean horra jetsiko gara, aintzinako beste bide bat erabiliz.

 Goian bide arrunta eta guk erabiliko duguna.

 Bide nagusia utzi eta bagoaz beheruntz.

 Armatua dago bidea eta nahiko ondo mantentzen da. Zuloan ibaia.

 Injeneritza lan bikaina hemen ere. Ederra benetan.

 Sigi-saga batzuk egiten ditu bideak Hemen nahiko behean gaude jadanik. Bide arrunta oso goian geratzen da.

 Cares-en. Orain, ibai ertzetik, lasai eta gozatuz aparkalekuraino. Hemendik oso jende gutxi ibiltzen da.

 Gustora. Euri tanta batzuk hasi dira, baina oraingoz lasaitasuna.

 Cares.

 Pasiada idilikoa.


 Hauei agur esan ondoren La Trapa-ra heldu gara. Lau bat orduko ibilaldia izan da, oso ederra. Ezagutzeko toki asko ditu gordeta Cares zintzurrak. Orain fabada goxoa jan eta etxera lasai.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina