2022/06/01

MONCAYO 2314 mt

Moncayo edo San Miguel (2316 m) Iberiar Sistemaren sabaia da, eta, horregatik, penintsulako mendi garrantzitsuenetako bat, Gaztela eta Aragoi artean zeruan argi eta garbi markatuta dagoena. Bere silueta erraldoi eta bereizgarria Ebroko sakonunetik hautematen da, baita askoz harago ere, Mendebaldeko Pirinioetako mendietatik.

Moncayo. Azaroa eta maiatza bitartean, elurrak mantu orbangabe bat osatzen du Iberiar penintsulako mendietako erregearen goialdean. Inguruko mendiak eta mendilerroak askoz ere baxuagoak dira, eta, beraz, sistema menditsuaren gainerako gailur nabarmenekin gertatzen ez den bezala, Moncayo (2315 m) oso erraz bereizten da urrutiko horizonteetatik. Profanoek ere akatsik gabe adieraz dezakete Ebroko haraneko leku urrunetatik, eta ez bakarrik Borjako zelaitik, baita Nafarroako Erriberatik edo Bortzirietatik ere.

 2022-02-18 Larunbat eguerdian libratu gara eta Soria-ko VOZMEDIANO herri txikira etorri gara gaua igarotzera. Aitzakia, bihar Moncayo-ra igotzea da eta herri hau oso gertu dago biharko abiapuntutik. Gainera, ez dugu ezagutzen eta oso dotorea eta lasaia (garai honetan behintzat) iruditu zaigu. Gaztelua.

 Ilundu eta afaldu baino lehen, Queiles ibaiaren iturburua ezagutzera joan gara. Pasiada labur bat.




 Hau da Queiles ibaiaren iturburua. Panel ugari daude adierazpenekin.

 Herri honen sinboloa gaztelua da. Ilunabarrean.

 Queiles ibaia. Badoaz Soria-ko urak Aragoi aldera, Ebro-ra.


 Herria gaztelutik.

 Ilunabarra.
 2022-02-19 Moncayo-ko Santutegira etorri gara Vozmediano-tik. 17bat km dira. Azken parkinean utzi dugu kotxea (Haya Seca). Goizeko 9ak dira eta hutsik dago. Eguraldia petrala erabat, hodeiak eta sirimiria. Ez da ezer ikusten. Hau da bertan dagoen panela.

 

 Oinez 10 minutura dagoen Santutegira igo dugu eta euripean ordu laurden  egon gara, zalantzaz beteta. Ez da ezer ikusten, eta nahiz eta duela urte pila egonda geunden (orduan ere eguraldi txarrarekin), zain geratu gara ea zerbait altxatzen duen.

 Azkenean ea hamarretan bi mendizale agertu dira. Ea astero igotzen dutela eta beraien atzetik joateko. Ea ba! Bagaude Santuregiaren gainean. Gutxienez atertu egin du.

 Bidea oso nabarmena da, baina berehala ikusi dugu zein izango den gaurko egoera. Hotza eta izotza!

 Pinuen adarrak erabat izoztuta.


 Dena dago horrela, eta gure sorpresaz, aurretik zihoazten bi mendizaleek buelta eman dute, baldintzak onak ez direla eta.

 Baina hasi garenez, guk aurrera egitea erabaki dugu, ea noraino heltzen garen. Beti ere, asko konplikatzen bada bidea buelta emateko.

 Gero eta hotz eta hodei gehiago, baina oraingoz bidea ikusten dugu.

 Berez bide honek ez du misteriorik. Oso ondo "trazatuta" dago eta errebuelta ugari eginez altuera gainditzen du.

 Baina gero eta izotz gehiago ari gara aurkitzen eta oso labainkorra dago dena.

 Mugarria izoztuta.

 Lepora heldu baino lehen, eta hau ere sorpresaz, behera datorren bikote batekin elkartu gara. Ezin izan dutela tontorrera heldu, goian izugarrizko haizea dagoela eta ezin izan dutela aurrera egin... Hau panorama!

 Hemen gaudenez, gutxienez lepora heltzea jarri dugu helburu. Izotza gero eta gehiago.

 Las Piedras lepoan gaude. Eta egia da, kriston haizea eta hotza. Dena dago izoztuta. Argazki kamararen objetiboa ere berehala izozten da, tapa kendu ondoren. Hemendik tontorrera ea ez dago aldaparik, baina ondo orientatu behar da. Zorionez beste egun bateko arrasto batzuk ikusten dira izotzean. Orduan, aurrera!

 Eta azkenean lortu dugu tontorrera heltzea. MONCAYO (2314m). Baldintza oso gogorrak! Argazkietan nabaritzen da objetiboak duen izotza.

 Tontorreko erpin geodesikoa.

 Aspaldian ez dugu erabili hainbeste erropa mendian. Kriston hotza eta haizea!

 Eskerrak kranpoirik gabe ondo moldatu garen, bestela ez ginen gai izango jartzeko, nahiz eta motxilan eraman.

 Hau da tontorreko panorama! Neguko baldintzak benetan.

 Berehala hartu dugu bueltako bidea.  Gure arrastoak adi jarraitzen goiko lautada honetan.

 Eta lepotik behera, haize bortitzari aurre egiten.

 Bastoiak ere izoztuta.

 Eta motxila.

 Beherago gutxienez bidea ikusten da.


 Abisatuta bagaude.


 Gure itxurak...



 Horrela ikusteko polita, baina...



 Beheko basora heldu gara. Hemen ez dago izotzik eta lasai goaz.

 Santutegiaren gainetik Aragoiko lautadara begira.

 Eta Santutegian. Orain kotxe batzuk ere badaude bertan, jatetxea irekita dago eta. Guk beste 10 minutu kotxera.

 Bost bat orduko ibilaldia bukatu dugu Haya Seca aparkalekuan. Ezin izan dugu egin ibilbide zirkular hau, baina pozik gaude egindakoarekin. Burugogorrak gara nonbait...

IBILALDIA MONCAYO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina