2022/01/05

LAVIGNE 2018 mt CHÉRUE 2193 mt

 LAVIGNE: Gailur apal baina ikusgarria. Gabas herrixkaren gainean dago, irudi bertikala eskainiz. CHÈRUE-ra jarraipen erraza ondoren, alboan dagoen Midi d'Ossau ezagunaren ikuspegi ederrekin.



 2021-10-10 Fabreges urtegiaren ondoan dagoen Pont de Sagètte-ko aparkaleku txikian gaude (1240m), errepidean bertan. Eguraldi ederra daukagu eta lehendik ere eginda daukagun ibilbide polit bat egitera goaz. Neguan ere ibilita gaude eta Tramacastilla-tik nahiko gertu dagoenez, gustora etortzen gara behin eta berriz inguru hauetara. Baso horretatik gora abiatuko gara.


 Hori da lehenbiziko helburua, Chèrue-ko txabola. Kartelak dion bezala artzain-inguruak dira guzti hauek.

 Fabreges-eko eraikuntzak eta aparkalelua errepidean. Gaur berehala bete da. Frantsez nagusien talde handi bat dator gure atzetik.

 Bide dotore eta aldapatsua basoan, baina itzalean.


 Udazkeneko koloreak hasi dira agertzen.





 Polita da basoko bidea.

 Basotik atera gara eta goian Chèrue tontorra agertu zaigu.

 Chèrue-ko txabolara hurbiltzen. Gero, jetsiera ezkerreko tontor horren ondotik egingo dugu berriz txabolaraino.

 Beheko baso horretatik atera gara. Artouste-ko trenaren geltokia eta buru biko Cèzy dotorea ditugu aurrean.
 

PIC CÈCY

 Chèrue-ko txabolan (1792m).

 Txabola garbia eta ondo zainduta dago. Udan artzaia egoten da bertan.



 Txabolatik eskuinera hartu dugu, Lavigne-runtz. Cèzy eskuinean.

 Igo dugun basoa eta Fabreges urtegia zuloan.

 Parean daukagu Lavigne. Ezkerreko lepora igoko dugu orain.

Rododendro landarez dago beteta inguru guztia.

 Sarrioa.

 Rododendroen koloreek alaitzen digute bidea.

 Lepora hurbiltzen. Lavigne-ra ez du jende askok igotzen. Gehienek hemen ezkerrera hartzen dute Chèrue-runtz joateko. Baina merezi du tontor horretara igotzea.

 Lepora heldu eta hor daukagu Midi erraldoia.

 Lepotik gora bidezidor erosoa lehenbizi. Midi-ren eskuinean Ayous aldeko tontorrak.

 Aldapa tenteagoa orain. Midi beti izango dugu bistan.

 Lepotxo horretara igo behar dugu. Malda handia, baina erraza.

 Eta goiko tximinia. Hemen trepada txiki bat egin behar da.

 Hau da tximinia behetik ikusita.

 Tximiniatik irten eta tontorrean gaude. Gourette-ko mendiak atzean.

 LAVIGNE (2018m). Paisaia, nola ez, espektakularra.

 Lavigne-ren itzala Gabas-en, Laruns-era doan errepidea, Cèzy eskuinean, Montagon d'Iseye ingurua atzean,...

 Gabas gure oinetan, literalki.

 Bious Artigues eta Ayous aldera begira.

 Bious Artigues, Ayous eta Monjes-era doan mendilerroa, Casterau,...

 Midi, Ossau-ko erregea.

 Goiko tximinia jeisten.

 Lepora jeisteko aldapa tentean.

 Rododendro artean, Chèrue-ra doan ertzera igotzen.


 Ertz zabal eta erraza. Gozatzeko bidea.

 Kolore politak ditugu inguru guztian. Chèrue tontorra atzean. Ezkerrean, Arriel eta Soba aldea. 

Chérue neguan

 Lavigne  orain beherago geratzen da. Eskuineko magal horretatik igo dugu bertara. Atzean, Cèzy eta Gourette-ko mendiak.

 CHERUÈ (2193m). Behatoki bikaina.

 Baina gaur ez gaude bakarrik. Frantsesen talde handi bat agertu da, eta baita hasieran gure atzetik abiatu direnak. Erromeria!



Midi d' Ossau. Hor erditik doa hainbat aldiz igotako bide arrunta. Gazteagoak ginenean eskalatutako Fouquier ibilbidea ere.


 Gorritasuna nagusi Chèrue-ren magaletan. Hortik jetsiko gara orain.

 Rododendroak.

Tontorrera begira jetsieran. Frantsesek hor jarraitzen dute.

 Izugarri dotoreak daude rododendroak.

 Gorritasunean murgilduta.

 Putzuak Chèrue-ren azpian. Lavigne eskuinean eta Pic d'Aule ingurua atzean. Putzu horien eskuinetik jetsiko gara Chèrue txabolara.
 

PIC d´ AULE

 Lurraren begiak.

 Chèrue txabola. Bertara heldu baino apur bat lehenago eskuinera hartuko dugu, igoerako bidearekin topo egitera.

 Basoan sartzera, Cèzy aurrean daukagula.

 Han goian geratzen da Chèrue. Gu basora.

 Basora sartzen.

 Abiapuntura heltzen, Fabreges-eko urtegia. Goian, atzean, Lurien eta tontor eder horretara igotzeko basoa eta goiko zatia.  LURIEN


 Gaur ere gustura bukatu dugu. Ibilaldi lasaia eta ikusgarria, paisai ederrez gozatzeko aukera ematen duena. Gainera, jetsieran, hainbat robelloi jaso ditugu basoan eta badaukagu askaria egiteko materiala. Ez dugu gehiago behar...


IBILBIDEA




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina