2021/10/06

TUCA BLANCA DE POMÉRO, 2696 mt, PENA NERA 2581mt. Benasque ez hain ezaguna.

 

Las Maladetas mendigunearen iparraldean, La Picada mendatearen eta Coll de Toro mendatearen artean, mendilerro bat dago. 
Bertatik, Tuca Blanca de Pomero gailurra nabarmentzen da. Gailur berean, Maladetas auzokoen laguntzarekin, haran zabal eta magiko bat dago, Plan dels Aigualluts. 
Pirinioetako bazter eder horretan, mendigune osoko fenomeno karstiko berezienetako bat osatzen da. 
Aneto, Barrancs eta Maladeta, berriz, haran lasai horren gainean daude, "Meandroak" serie bat osatuz. 
Haranaren amaieran elkartzen dira, ur-jauzi eder batetik behera, Forau d'Aigualluts-eraino. 
Han, Las Maladetas glaziarreko ur izoztuak ziztu bizian desagertzen dira, eta gero Uelhs deth Joèun agertzen dira, aldameneko Aran haranean. 
Horrela, Pirinioetako mendigune osoko fenomeno geologiko berezienetako bat gertatzen da. 
Modu naturalean Mediterraneo itsasora isuri beharko liratekeen urak hustubide horrek Ozeano Atlantikora desbideratzen ditu Mugako mendikatea osatzen duten ondoko gailurretan bezala, Tuqueta Blancaren gailurretik Pirinioetako mendigunearen iparraldeko isurialde nagusiaren, Las Maladetas, ikuspegi zoragarria lortzen da, 3.404 metroko altuerarekin mendigune osoko punturik altuena, Anetoko gailurra, jasotzen duena.
 
 2021-07-12 Goizeko 8:30tan hartu dugu busa Hospitaleko aparkalekuan eta Besurtara heldu gara. 9tan prest gaude ibilaldia hasteko. Hemen jende dezente, baina laster geratuko gara lasai.

 
 Atzoko Mall Pintrat ederra eta Estaouas. Besurtatik ikusita.

 Pico de la Renclusa eta Maladeta aldea. Hodeiak hasi dira agertzen. Arratsalderako ekaitzak daude iragarrita.

 
 Gu Alguallut-era goaz. Gaur ere Benasque-ko mendi berriak ezagutzeko asmoarekin goaz.




 Renclusa-ra doan bidea eskuinean utzi eta Forau de Aiguallut-era doana jarraituko dugu. Pico de la Renclusa goian. Hor, duela urte asko, eskaladako bide dotore bat egin genuen.

 Aiguallut-era bidean izen bereko Tuca aurrean daukagula. Goian hodeiak eta behelainoak gu goazen Toro mendatetik sartzen. Hau panorama...

 Forau de Aiguallut eta Tuca. Hemen desagertzen dira Aneto-ko urak.

 Aiguallut-eko urjauzia, Barrancs sakana eta Aneto.

 Coronas lepoa, Oliveras eta Aneto. Hodeiak gero eta ugariagoak.

 Aiguallut-eko urjauzia.

 Orkidea.

 Aiguallut-etik Escaleta-ra igotzen.

 Escaleta-tik Plan de Aiguallut. Hemen bakarrik goaz jadanik. Nola lortzen dugu?

 Behelainoak Toro mendatetik sartzen. Gu horra goaz... Goian Malh dera Artiga.

 Bidegurutzea. Gu ezkerrera, Toro mendatera.

 Toro mendatera igotzen behelaino artean. Hezetasun handia hemen.

 Tuca de Aiguallut atzean utzi dugu. Hodeiak eta behelainoak. Zalantzak ditugu...

 Sirimiri artean goaz mendatera igotzen. Gure atzean hau da ikusten duguna Escaletan.

 Toro mendatean gaude. Gure ondoan lakua dago, bost metrotara, baina ez dugu ikusten. Apur bat gehiago igotzea erabaki dugu. Honeraino bide balizatua jarraitu dugu. Hemendik gora intuizioa!


 Zorionez, apur bat igo ondoren mendatetik gora, gure tontorrak agertu zaizkigu. Hau zortea! Bien arteko lepora igoko dugu. Hemen ez dabil inor.

 Dena dela behelainoak sartu-irten ari dira, batzutan behean bestetan goian. Forcanada agertzen da atzean.

 Apur bat garbitzen denean irudi ederrak ikusteko aukera daukagu.

 Malh dera Artiga (Toro mendatearen beste aldean) eta Forcanada. Behelainoak mendatetik sartzen.

 Tuca de Aiguallut ezkerrean eta Portillon-en ertza Maladetara.

 Maladeta.

 Baseta del Coll de Toro. Toki idilikoa gure tontorren babesean.

 Lakuak, Paderna tontorrak, Perdiguero, Maupás,...

 Aldapa tentea bi mendien arteko lepora igotzeko. Belarra eta harkaitza tartekatzen dira eremu honetan eta mugarriak oso gutxi eta toki arraroetan. Zorionez atzeko paisaia ederra da. Forcanada, Mulleres,...

Aneto, Coronas eta Malditos.

 Tuca de Aiguallut aurrean eta Salenques-Tempestades-Aneto atzean.

 Aneto.

 Lepotik (2524m) Tuca Blanca del Pomero, gaurko helburu nagusia. Hemendik gora mugarrien ondo adierazten dute bide egokiena. Ezkerreko ertza jarraitu behar da nagusiki.

 Lepoan. Atzean, Malh dera Artiga, Forcanada, Cap de Toro, Mulleres, Salenques, Barrancs.

 Maladetak, Alba, Tuca Blanca de Paderna.

 Maladeta guztia eta Portilloien ertza.

 Ertzetik gora, aldapa tentea hemen ere. Plan de Aiguallut behean.

 Igoera potentea panorama bikainarekin. Tempestades-Aneto-Coronas-Maldito.

 Goiko ertzera irteten. Atzean, gertuen, Pena Nera. Ondoren Forcanada, Mulleres eta gainontzekoak. Hodeiek hor jarraitzen dute, baina gu hemen oraindik ondo.



 Eskuak ere erabili behar dira apur bat.

 Tontorrera hurbiltzen zailena igarota.

 Escaleta-ko lakuak, Forcanada, Cap de Toro, Mulleres. Hortik doa Mulleres-erako bidea.

 Plan de Aiguallut 650 metro beherago.

 Bagaude. Atzekoa, ezaguna jadanik.

 TUCA BLANCA DE POMERO (2696m). Ikuspegi eder eta zabala. Aneto-Maladeta alderuntz.

 Mulleres-era egindako aurreko igoera batean ohartu ginen tontor hauek hemen zeudela eta burua martxan jarrita genuen ordutik. Ba bai, merezi du!

 Lorategia tontorrean.

 Gainera zortea daukagu eguraldiarekin, nahiz eta ekaitzak sortzen ari direla ohartu.

 Coronas eta Astorg-Maldito. Glaziarra... ba hori.

 Aiguallut eta Besurta behean. Goian Pico de la Mina, Salvaguardia, Mall Pintrat,..., Perdiguero. Ezkerrean atzean, Posets. Hodeiak iparraldetik sartzen. Oraingoz tontorretan geratzen.

 Forcanada dotorea.

 Ametsa ote da dena?

 Asko ari gara gozatzen, baina jetsi egin behar dugu. Trumoi batzuk ere ari gara entzuten, urruti oraindik.

 Siemprevivak.

 Jetsieran adi, harkaitz solteak baitaude eta aldapa handia da.

 Ertzetik behera, lepora jeisten.

 Lepoan, tontorra atzean daukagula. Orain Pena Nera igoko dugu, hemendik hamar bat minutu dira eta.



 PENA NERA (2581m). Toro mendatearen gainean dago eta antzeko paisaia ikusten da.

 Begiak Forcanada-ra doaz behin eta berriz.

 Berehala jetsi gara eta goiko lakuetan gaudela euria hasi da.

 Aneton sartuta dago ekaitza.

 Toro mendateko lakuaren ertzean. Hau da ikusten dugun guztia. Euria gero eta gehiago. Hemendik behera trumoiak eta txingorra. Zorionez tximistarik gabe. Argazki-kamera motxilan sartu eta behera.

 Aiguallut-en. Hemen zerbait baretu da ekaitza, baina blai gaude.

 Besurta-runtz. Salvaguardia eta La Mina aurrean. Desagertu da jendea hemendik ere.

 Besurtan. Blai baina pozik egindako ibibide ederrarekin. Orain busa hartu eta aparkalekura. Benasque-ko beste bi tontor dotore ezagutu ditugu. Eta oraindik badaude berri gehiago...

                                      Tuca-blanca-de-pomero

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina