![]()  | 
| Ostatuko irudiak. Infiesto-tik 6 km-ra dago, Campo de Caso-ra doan errepide estu eta bihurriaren ertzean. Toki lasaia eta atsegina. | 
![]()  | 
| Goizeko 10:30etan Bezanes herriaren sarreran dagoen aparkalekuan kotxea utzi eta prest gaude ibilaldia hasteko. Hau da bertan dagoen mapa. | 
![]()  | 
| Badakigu, aterpeko zaindariak esanda, ibarreraino ez dagoela elurrik, baina gero mendian bai, eta biguna, beraz erraketak igoko ditugu. | 
![]()  | 
| Errotulo dotoreak kaleetan, eta izenak zer esanik ez. | 
![]()  | 
| Bezanes-eko kaleak. Campo de Caso-tik Tarna mendatera doan errepidean dago kokatuta herria. | 
![]()  | 
| Hori da gaurko lehenbiziko helburua. Gero ikusiko dugu... | 
![]()  | 
| Bagoaz pistatik goruntz, herria behean uzten. Hasieran dago aldaparik handiena, lehenbiziko behatokira heldu arte. | 
![]()  | 
| Baina ditugun ikuspegiek, aldapak arintzen dituzte. Bezanes-etik Tarna-runtz hurrengo herria La Foz eta Tiatordos eta Macièdome mendiak ditugu ikusgai. Ezagunak biak guretzat. | 
![]()  | 
| Behatokian (972m). Berotu gara. Tiatordos eta Maciédome ikusgai. | 
![]()  | 
| Gure helburua Cantu l'Osu gainean daukagu. Hasi gara pentsatzen arratsaldean igo dezakegula. Gero gaua, Brañagallones-eko aterpean pasako dugu. | 
![]()  | 
| Erlauntzak pistaren ondoan. | 
![]()  | 
| Cantu l'Osu. Bere eskuinetik zeharkatuko dugu ibarrera heltzeko, eta igoera atzetik egingo dugu. | 
![]()  | 
| Biáriz-eko txabola dotorea. Nahiz eta pistatik joan, gustora goaz. Atsegina egiten ari zaigu. Seguruen beste batean baldin bagatoz, ez da horrela izango... | 
![]()  | 
| Apur bat gorago, La Trapiella txabolan, irudi dotore hauek daude. Badago artistaren bat hemen. | 
![]()  | 
| Aurrean Cascayón eta Corteguerón mendiak. Beste aldean San Isidro mendatea eta eski-estazioa daude. Eguraldia ere hoberuntz doala dirudi. | 
![]()  | 
| Andorviu iturri ederra. Ur hotza eta ugaria. | 
![]()  | 
| Cascayón mendia. Bere magalean dago Ubales lakua. | 
![]()  | 
| Hemen dago 8. kma, Argayu L'Llobu. Argi dago zergatik ezin duten gorago igo taxisak. 4 kotxe daude bertan. | 
![]()  | 
| Tunel del Crestón zeharkatzera goaz. Eskuinean Corteguerón mendia. | 
![]()  | 
| Nahiz eta oraindik pare bat km falta, ikusten dugu ibarraren kokapena, Príes mendilerroaren azpian. | 
![]()  | 
| Beste behatoki bat. Hor agertzen den paisaia ondo ikusten dugu, baina animalirik ez. | 
![]()  | 
| Príes mendilerroa daukagu parean. Bide guztia, ibarreraino, eta mendi puntaraino ere PR markekin balizatuta dago. | 
![]()  | 
| Peña del Viento. Elur asko daukate mendiak. Hemendik ere igoera nahiko klasikoa da, nahiz eta orain kranpoiak behar. Guk ekarri ditugu baina ez da gure helburua. | 
![]()  | 
| Gure helburu nagusia hona heltzea zen, eta lortu dugu. Ondoren datorrena gehigarri dotorea izango da. | 
![]()  | 
| BRAÑAGALLONES. Toki paradisiakoa. | 
![]()  | 
| 35 bat txabola daude, ea denak berrituak. Atzean Brañapiñueli mendilerroa. | 
![]()  | 
| Garai batean herriko 30 bat familia egoten ziren hemen denboraldi luzeak igaroten. | 
![]()  | 
| Eguerdiko ordubata pasata heldu gara eta pikoteo apur bat egingo dugu, sagardoaz lagunduta. Hau da luxua! Ondoren, Cantu l'Osu-ra abiatuko gara, denbora baitaukagu lasai igo eta jeisteko. | 
![]()  | 
| Ordubietan atera gara goruntz. Bidea nabarmena da, balizatuta dago eta elurretan arrastoak daude. Goian ikusten den ertzera aterako gara, apur bat ezkerrerago. | 
![]()  | 
| Aterpea, ibarraren beste aldean. | 
![]()  | 
| Igoeraren erditik gora elurra zapaltzen hasi gara, baina orain ez ditugu erraketak erabiliko. Arrasto ona dago. | 
![]()  | 
| Aran txiki honetatik gora egingo dugu, baina gero gu eskuinera joango gara, bide arrunta utzi eta ertza hartzera. | 
![]()  | 
| Hor behean bide arrunta ezkerretik dihoa eta gu ertza hartzera goaz, elurrezko aldapa tentea jarraituz. | 
![]()  | 
| Muezca lepora heltzen. Atzean, Brañagallones ibarra behean eta Peña del Viento, Los Fornos, Cascayón, Corteguerón e.a. San Isidro-rekin muga egiten duen mendilerroa. | 
![]()  | 
| Muezca lepora heldu garenean, La Ablanosa artegia ikusten dugu azpian. Hau, Tarna aldea da. | 
![]()  | 
| Eta noski, ikuspegi bikainak ditugu alde guztietara. Hemen, Pikosetako Peña Santa, Torco, Tres Marías, Torre de Enmedio, Torre de la Horcada eta Torre Santa María agertzen dira. Cornión mendikatea. | 
![]()  | 
| Tarna herria zuloan eta Ten eta Pileñes mendi ederrak. Atzerago, ezkerrean, Picos de Europa. | 
![]()  | 
| Ertzean elurrezko zatiak eta harkaitz eta landaretza zatiak tartekatzen dira. Ez da oso erosoa, baina ikuspegiak bikainak dira. | 
![]()  | 
| Tiatordos ederra. | 
![]()  | 
| Gure atzean, Mongayo, eta atzerago, bihar igoko dugun Pico el Lago eta Mampodre aldea. | 
![]()  | 
| Hor behean ikusten den sakan elurtu horretatik igo dugu ezkerreko ertzera. Príes mendilerroa eta Rapaína ditugu gertuen. | 
![]()  | 
| Azkenengo irtengunea geratzen zaigu. Orain eremu errazagoa daukagu. Eguraldia oso ona, nahiz eta haize bortitza ibili momentu batzutan. | 
![]()  | 
| Tontorrera heltzen. | 
![]()  | 
| Tiatordos, Maciédome, Picos de Europa... Ikuspegi zabala eta ederra. | 
![]()  | 
| CANTU L'OSU (1793m), nahiz eta buzoian zerbait gehiago jarri. Ez da inguruko tontor garaiena, baina ikuspegi oso zabala eta ederra du. Mendi oso ezaguna. | 
![]()  | 
| Buzoi erraldoia dauka eta bertan ondo zaindutako koadernoa, iritziak idatzi ahal izateko. Atzean, Pileñes eta Ten besteak beste. | 
![]()  | 
| Què grandes peñes, una para les cabres y la otra para les oveyes. Ten eta Pileñes. | 
![]()  | 
| Torres mendia, San Isidro gainean. Torres-era igoera  | 
![]()  | 
| Rapaona-Rapaína, Peña del Viento-Fornos- Torres-Cascayón. | 
![]()  | 
| Pico el Lago erdian eta Mampodre-ko tontorrak atzean, Peña la Cruz ezkerrean eta Polinosa eskuinean. | 
![]()  | 
| Orduerdi egon gara gailurrak eskeintzen dituen edertasunetaz gozatzen. Jeisteko elurrezko pala guztiak baliatu ditugu, erraketak ipinita. | 
![]()  | 
| Cascayón mendia hodei dotorez apainduta. | 
![]()  | 
| Erdia baino gehiago egin dugu beheruntz erraketekin. | 
![]()  | 
| Basora heldu garenean kendu ditugu erraketak. Berehala helduko gara Brañagallones-era. | 
![]()  | 
| Arratsaldeko 17:30rako heldu gara Brañagallones ibar ederrera. Brañapiñueli mendia fondoan. | 
![]()  | 
| Erdiko sakan horretatik agertu gara ibarrean. | 
![]()  | 
| Brañagallones. Gozamena da hemen ibiltzea eta bertan lo egitea. Igandea da eta oso jende gutxi geratzen da aterpean. Lasaitasuna. | 
![]()  | 
| Dutxatzeko aukera dago eta behin aldatu, denbora lasai igaroko dugu afaltzeko ordua heldu arte. | 
![]()  | 
| Barruan, aterpea baino hotel itxura handiagoa dauka. Gainera zaindaria oso jatorra da eta solasaldi ederra izan dugu berarekin. Sagardoa, garagardoak,..., denetarik. Oso atsegina bertako egonaldia. | 
![]()  | 
| 2019-03-04 Goizeko 8retan altxatu eta gosaldu ondoren, aterpeko zaindariak agurtu eta beheruntzako bidea hartu dugu. 10,5 km-ko pista berriz. | 
![]()  | 
| Aterpean dagoen irudi bikaina. Brañagallones erdi erdian dago. Aran glaziar ikusgarria. | 
![]()  | 
| Ibarraren sarreran dagoen iturria. | 
![]()  | 
| Redes-eko basoak eta Peña del Viento, Cascayón, Corteguerón. Berriz itzuliko garen asmoarekin goaz beheruntz. Toki paregabea iruditu zaigu. Gaur ere eguraldi ederra. | 
![]()  | 
| Horrelako bat ikustea falta izan zaigu. | 
![]()  | 
| Gauean hotza egin du eta putzuak izoztuta daude. | 
![]()  | 
| Andorviu iturria. | 
![]()  | 
| La Trapiella. | 
![]()  | 
| La Cardosa artegia eta Peña del Viento, Fornos, Cascayón eta Brañapiñueli eskuinean. | 
![]()  | 
| Cantu l'Osu. Asko gustatu zaigu. | 
![]()  | 
| Tiatordos. Igoera Pendones-etik  | 




































































































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina