MENUA

2014/08/31

WAMBA Zubia 1.460 m. - Acebal - CASCAYÓN 1951 m. - Acebal 1.711 m.– FORNOS - PEÑA DEL VIENTO 2.000m. - RAPAINA 2019 m. 2014-08-24

San Bartolome bezpera. Elgoibarko jaiak. Bi egun ditugu libre eta eguraldiaren iragarpena oso ona. Lau orduko bidaia egin ondoren, Felechosara bidean (Asturias), Aller araneko Santibáñez de la Fuente herrian gaude. Hagin hau monumentu naturala izendatuta dago.

Haginaren ondoan dago San Juan de Río Mera eliza dotorea.


Santibáñez-eko irudiak. Gero, hurbil dagoen Felechosa herrira joango gara afaldu eta lo egitera.

San Bartolome eguna da, eta goizeko 8:30etan prest gaude oinez hasteko. San Isidro portura igo eta León aldera jeisten berehala dagoen Wamba zubian gaude. Hemen hasiko dugu gaurko ibilaldia, hasieran PR-LE 46a jarraituz, Acebal lepora dihoan Wamba bidea.

Acebal leporaino Fornos arana zeharkatzen duen pista jarraituz egingo dugu.

Senecio Jacobaea edo Santiago belarrak. Ugari daude eta izugarrizko kolore horia daukate.

Plan desberdinak genituen prestatuta, baina behin Acebal lepoa hartu, lehenbizi Ubales lakuaren bila joatea erabaki dugu. Piornoz inguratuta goaz bidezidor estua jarraituz.


Gure eskuinean, eta behean, Mericuería artegi eta larreak ditugu. Toki ederra.

Ubales lakuan. Hau Cascayón mendiaren magalean dago babestuta, eta oso ezaguna da asturiar mendizaleentzat. Gure asmoa, hemendik berriz toki beretik itzultzea zen Acebal lepora. Baina Cascayón gainean daukagunez, tontorrera igo eta beste aldetik jeistea pentsatu dugu.


Guri laburren eta errazen iruditu zaigun tokitik igotzen ari gara mendiaren ertzera irteteko. Txiler artean, eta noizbehinka animalien bidezidorrak jarraituz, azkenean malda handia duen aldapa igoko dugu. Behetik ez zuen hainbestekoa ematen...

Ertzera irten eta izugarrizko ikuspegia daukagu. Lehenengo planoan, Brañagallones gainean dagoen Cantu L'Osu, eta aztean, Peña Santa eta Cornióneko gailur nagusiak.

Tontorrerako azkenengo metroak. Atzean, besteak beste, biharko helburua, Torres dotorea.

CASCAYON (1949m). Hau ez genuen planifikatuta, baina eguraldi honekin eta egun guztia izanda, ..., ba beste bat.

Tontorrean, Ubales lakuaren gainean. Atzean, Cantu L'Osu, Tiatordos, Maciédome, Pileñes, Ten. Redes parke naturala.

Orain zuzen jetsiko gara hor behean dagoen Acebal lepora, eta gero hasierako plana jarraituko dugu, Fornos, Peña del Viento eta Rapaína.

Fornos arana eta Wamba pista. San Isidro portua eta Requejines-Ausente eta Toneo-Agujas mendilerroak, portuaren beste aldean.

Torres, hemengo erregea, eta bihar jarraituko dugun ertza.

Ubales lakua eta igo dugun txiler arteko aldapa.

Fornos ezkerrean eta Peña del Viento. Bien arteko lepora igoko dugu eta lehenbizi ezkerrera eta gero eskuinera.

Cascayón-etik Acebal lepora jeisten, txiler artean hemen ere.

PICU FORNOS (1932m).

Tontorretik, Brañagallones, Redes parkeko artegi ezagunena ikusten dugu.

Fornos tontor airosoa.

Peña del Viento-ra igotzen. Atzean, Cascayón, egin dugun zirkuitoarekin.

Azkenengo metroak ertz zorrotz batetik dira. Ikuspegia izugarria.

Atzekalderuntz, Cascayón eskuinean, eta Torresera doan mendilerro guztia.

PEÑA DEL VIENTO (2000m).

Ondoren, Agujas lepora jetsi eta Rapaína-ra igoko dugu.


Agujas lepotik, Peña del Viento.

Torres, eta bere ezkerrean, Valverde tontorrak.

Rapaína. Hor goian dago tontorra.

RAPAINA (2026m). Atzean, Tiatordos. Hemen eltxo pila daude eta ezin izango dugu denbora asko egin. Hau da gaurko azkenengo tontorra.

Agujas lepora jeisten berriz. Toneo-Agujas eta Torres atzean.

Agujas lepotik Acebal lepora joan beharrean, izenez Putzuen arana deitzen zaion zulotik ari gara jeisten. "Kardoen arana" hobe ez?

Siemprevivak, beti bezain dotore eta koloretsuak.

Erdi erditik jetsi gara.


San Isidro portuko La Raya-n dagoen Puri taberna autentikuan. Txabola batean eta bi emakume nagusik kudeatuta, instituzioa omen da mendizaleen artean.

San Isidro-ko "braña" eta artegiak.

Pino-ko askaltegian irteera ederrari bukaera bikaina ematen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina