2018/10/08

AUÑAMENDI / ANIE 2504 mt - ARLAS 2044 mt.

2018-09-01 Pierre St. Martin, goizeko 9etan. Beste toki batzutan bezala, urteak dira ez garela hemen egon. Auñamendira hamar bat aldiz igota gaude, urtaro guztietan, eskiekin, erraketekin, hemendik, "eskalextrik-etik", Labèrouat-etik,... alegia. 18 urterekin igo genuen lehenbizi, gurasoekin eta beraien lagun mendizale adituekin. Oroitzapen eguna izango da gaurkoa.

Berehala agertu zaigu begien aurrean. Irudi hori ahaztezina da.

St. Martin mendateko etxolak. Atzean Orhi. Iparraldea behelainopean dago.


Belaguatik mendatera igotzen duen errepidea eta atzean, hdeietatik irteten, Lakora, Kartxela, Otsogorrigaña, Barazea eta Orhi.

Ahuntzak bide erdian. Arlas-en azpiko lepora goaz. Atzean Barazea ikusten da.

Arlasen azpira heltzen. Mendizale ugari dihoa aurretik, eta baita atzetik. "Izen handiko" mendia da Auñamendi.
"Eskalextrik"-etik zulo horretatik etortzen da. Eskiekin igo izan dugunean, beti hortik etorri izan gara. Behelainoak apur bat igo direla dirudi.

Pescamou lepora heltzen. Helburua aurrean beti.

Pescamou lepoa igaro dugu eta bagoaz goruntz, mugarri ugariak jarraituz. Arlas atzean geratzen da. Arette ere hodeipean.

Putrea.

Gertu dagoela dirudi baina oraindik eremu gogorretatik igaro behar dugu.

Eguraldi ederra daukagu goietan. Iparraldeko haranak hodeipean.

Ilargia Larrako karstaren gainean.

Harkaitz arteko pasabide dotorea.

Lora ugari pasabideari edertasuna gehitzen.

Auñamendi.

Mendiaren oinera heltzeko jetsiera luzea geratzen zaigu eremu gogorretik.

Ezkerrean geratzen da Soumcouy.

Mugarri ugari daude bide egokiena adierazten kaos honetan, baina pintura gorriak ere. Beharrezkoak...?

Heldu gara oinera, eta orain dena aldapa gora.

Azkenengo palan. Tontorra goian.

ANIE (2504m). Belaguako aterpea eta kuartela, Lakora, Keleta-Kartxela, Otsogorrigaña, Barazea, Orhi,... Izugarria da daukagun panorama.

Gure buruen gainean ere ikuskizuna. Putreak hor dabiltza beraien dantzaldi dotoreak eskeintzen.





Aurrean bi Billareak, Labigouer ondoren eta Midi, Balaitús, Vignemale,..., atzerago.
Tontorrean. Ez da erraza argazkia ateratzea hainbeste jenderen artean.

Pène Blanque, Mahaia eta Table, Alanoak, Peñaforca, Lenito, Acherito lakua inguratzen mendiak, Agüerri,...

Countendé eta Orgues de Camplong. Hasiera batean zuzenean horra jeistea pentsatzen genuen, baina azkenean ideia aldatu dugu.

Jendetza gora eta behera.

Igoerako bidetik jetsi beharrean, eskuineko ertzetik ari gara jeisten (Countendé aldera dihoana).
Gero ertza utzi eta bide arruntera itzuli gara. Baina laster utziko dugu hau ere, Col des Anies-era doan bidea hartzeko. Argazkian eskuinean ikusten den ertzetik behera egin dugu.
Igoerako bidea utzi dugu eta destrepe erraz batzuk egin behar ditugu, Anie-ren hormen azpira jeisteko.

Gainean ditugu hormak.

Bide oso polita Anieren hormen azpitik, Col des Anies-era jeisteko. Duela 43 urte hasi ginenean hona etortzen, hemendik egiten genuen igoera, Frantsesen ibilbidea deitzen genion bidetik. Hau da orain erabiliko duguna itzultzeko.

Col des Anies-era jeisten. Hau da Laberouat aterpetik igotzeko bide arrunta.

Col des Anies Soumcouy-ren azpian geratzen da.

Lepotik gertu gaude, baina ez daukagu bertara joan beharrik. Lehenago hartuko dugu ezkerrera Arres d'Anie-rako bidetik.

 Oso ondo markatuta dago bidea hemendik ere.

Lora ugari harkaitz artean. Eskertzen da.

Countendé. Ondo ikusten da nondik doan igotzeko bidea. Lau aldiz daukagu igota.

Anies lepoa ezkerrean geratzen da. Gu Soumcouy-ren azpitik ezkerrera joango gara.


Arres d'Anie bidean. GR markak ditugu hemen. Hau da lehen guretzat Frantsesen kanala deitzen genion bidea.

Hemen ere lorak bidea apaintzen.


Gustora gabiltza aspaldi zapaldu gabeko bide hauetatik. Gainera hemendik oso jende gutxi dabil.

Erdi aldetik zeharkatu dugu Arres d'Anie, gure "frantsesen kanala". Soumcouy mendiaren oinetik ona etorri gara.

Auñamendi. Dotorea.

Pescamou lepora jeisten. Arlas aurrean. Gure buruan sortu da igotzeko ideia.

Ez dakit ordutegi horiek oso baikorrak ez diren...

Arlas-en oinean. Bagoaz goruntz.


Aldapa tentea baina laburra.

ARLAS (2044m). Hodei guztien gainetik...

Hodeiak igotzen dabiltza eta sartu dira Pescamou aldera. Tontorrak oraindik garbi. Gozamena!.
Arette alderuntz jeisten. Hodeietara goaz.


Ezkerreko lepora jetsi gara eta Pierre St. Martin mendatera doan bidea hartu dugu. Hodeiak berriz desagertu dira. Hemendik berehala helduko gara kotxera. Gustoko ibilaldia,  Pirinioetako gure lehenbiziko mendietan eta eguraldi ederrarekin. Oroipen ugari eta onak. Pozik!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina