![]() |
| TORLA. Sarreran dagoen aparkalekuan utzi dugu kotxea eta bertan hasi gara oinez. |
![]() |
| Eliza azpiko tuneelaren ondotik pasa eta errekara jeisten hasi baino lehen, Torla inguruko ibilbide ezberdinen mapa hau ikusi dugu. Gurea, horiz dagoena da, Ordesa-ra Turieto-tik. |
![]() |
| San Jose lorak ugariak dira. |
![]() |
| Bide dotorea Arazas ibaia gurutzatzeko zubira jeisten. |
![]() |
| Bideak ez du arazorik. Oso ondo balizatuta dago, beraz lasai ibiltzeko tokia. Aterri dago, baina goiak erabat estalita. |
![]() |
| Bidegurutzea. Goiko bidetik igotzeko asmoa genuen, baina elurra dago eta behekotik egingo dugu joan-etorria. |
![]() |
| Hemen ere urjauzi ederrak daude. Hau da lehena, Molinieto. Puente de los Navarros-etik Ordesara doan errepidearen azpian dago. |
![]() |
| Arazas ibaia eta Molinieto urjauzia. Hau kotxetik ez da ikusten... |
![]() |
| Turieto-ko babeslekua. Bakar bakarrik gaude gaur ere. |
![]() |
| Urjauzi hau errepidearen azpitik dator, Arazas-en beste aldean. |
![]() |
| Tozal del Mallo-ren parean gaude. |
![]() |
| Carriata eta Gallinero-ren hormak. |
![]() |
| Dotorea Tamborretera. |
![]() |
| Egiten ari den euri eta elur guztiarekin, ur askorekin dator ibaia. |
![]() |
| Tozal del Mallo eta Carriata zirkoa. |
![]() |
| Beste desbideratze bat hurrengo urjauzia ikusteko. |
![]() |
| Izeien urjauzia. |
![]() |
| Inguru oso eder eta basatia errepidetik oso gertu. |
![]() |
| Berriz bidera itzuli eta elurra zapaltzen hasi gara. |
![]() |
| Arazas ibaia, Ordesatik gertu. Tobacor-en hormak atzean. |
![]() |
| PUNTA ACUTA "La Pradera"-tik |
![]() |
| Ordesak gaur duen itxura. |
![]() |
| Tozal. |
![]() |
| Arazas-en ertzetik. Berriz atertu du, eta ez gara gehiegi bustiko azkenean. |
![]() |
| Atzera begira, Tobacor. |
![]() |
| Kontrasteak basoan. |
![]() |
| Torla herrira igotzen galtzadatik. Gaurko baldintzetan, ibilbide aproposa, erraza, eta dotorea. 4 ordutan egin daiteke joan-etorria eta merezi du. Goiko Turieto geratu zaigu beste baterako... |






































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina