2009-08-12 eta 13.
|  | 
| Bero honekin asko eskertzen da iturri honetako ura. | 
|  | 
| Tucas de Gargallosa direla uste dut. Bere gainean geratzen da Perdiguero. | 
|  | 
| Gorges Galantes. Estós ibaiaren urjauziak. Oso ezaguna da aterpera dihoan bidea, baina beti egiten zaigu atsegina eta dotorea. | 
|  | 
| Seil dera Bacquo- Portillón-Perdiguero. | 
|  | 
| Bide oso ona aterpera. Lehenbiziko aldiz hemen egon ginenetik (1985ean), asko aldatu dira bidearen baldintzak. | 
|  | 
| Azkenean ekaitza baino lehenago heldu gara aterpera. Hemen biharko ibilbidea aztertzen. Nik aurretik eginda daukat, baina semearentzat berria da, eta ondo dago aurretik zertara goazen ikustea. | 
|  | 
| Hau da plana; Sei hirumilako. | 
|  | 
| Ekaitza bota du eta berriz hasi dira inguruak argitzen. Cap eta Seil dera Bacquo gailurreria. | 
|  | 
| Maladeta-Maldito aldea. | 
|  | 
| Estós harana aterpetik. | 
|  | 
| Ez al dago ona afaria? | 
|  | 
| Cap dera Bacquo ilunabarreko argiekin. | 
|  | 
| Kolore eta tono politak sortu dira. | 
|  | 
| Maladetak ere ari dira gorritzen. | 
|  | 
| Ballibierna tontorrak hodei dotorez apainduta. Ilunabar polita. | 
|  | 
| 2009-08-13 Egunsentia Bardamina gailurrerian. | 
|  | 
| Goizeko zazpirak baino lehenago atera gara aterpetik eta Gias lakura dauden aldapetan gaude. Atzean, Bardamina. | 
|  | 
| Gero eta politagoa ari da jartzen Bardamina-ren gailurreria. Eguraldi ederra daukagu. | 
|  | 
| Montidiego, Perramó, Batisielles, Tucas de Ixeia, ... Estós haranaren beste aldean. | 
|  | 
| Gailurreriaren erreflexuak Gías lakuan. | 
|  | 
| Bardamina eta Posets, Gías lakuaren ertzetik. | 
|  | 
| Posets erraldoia. | 
|  | 
| Ezkerrean Gías eta Clarabide tontorrak eta eskuinean itzulerako lepoa. | 
|  | 
| 1993an Izas tximiniatik irteten | 
|  | 
| Tximiniatik atera ondoren dauden plaka ederretan. | 
|  | 
| Ertzean, tontorretik gertu. | 
|  | 
| 1993an | 
|  | 
| JEAN ARLAUD tontorrean (3065m). Gustora. | 
|  | 
| Izugarrizko paisaia daukagu begien aurrean. Hemen Hourgade et Belloc-era doan gailurreria eskuinean, Milieu eta Caillauas-eko lakuak, hau da Soula-ra jeisten den ibarra,... | 
|  | 
| Belloc-en hiru tontorrak, Spijeoles eta Gourdon aurrean. | 
|  | 
| Lac Glacé eta Tusse de Montarqué, Portillón eta Espingo-ra igarotzeko, eta Quayrat-Lèzat-Crabioules atzean. | 
|  | 
| Seil dera Bacquo gailurreri guztia eta glaziarra, eta ondoren Perdiguero, Pico Royo, Lliterola. | 
|  | 
| Soka batzen tontorrean. Teorin, ez bagara gailurrerian "enbarkatzen" ez dugu gehiago erabiliko. Atzean Posets. | 
|  | 
| 1993an Gourgs Blancs-en. | 
|  | 
| Arlaud-etik metro batzuk jetsi behar dira (II-ko pasoak) lepora, eta ondoren hor ikusten den malda gogorra igo Gourgs Blancs-era. | 
|  | 
| GOURGS BLANCS (3129m). Hor irauntzen du Jean Arlaud-en omenezko plakak. | 
|  | 
| Soula aldeko Milieu eta Caillauas lakuak ertzetik. | 
|  | 
| Armengaud dorrea eta Gourgs Blancs, Lourde-Rocheblave-tik ikusita. Zailena tarte horretan dago. Atzean, Tusse de Montarqué eta Glacié lakua eta atzerago Quayrat-Lèzat-Crabioules. | 
|  | 
| Spijeoles-Gourdon-Gourgs Blancs-ek osatzen duten zirkoan dagoen laku izkutua, erdi izoztuta. | 
|  | 
| Gourdon, Quayrat, Lèzat eta orratzak, Glacié lakua eta Tusse de Montarqué, besteak baino baxuagoa. | 
|  | 
| CAMBOUÉ (3043m). Atzean egin dugun gailurreria eta Perdiguero atzerago. Ondo ikusten dira Armengaud dorrearen inguruan dauden orratzak eta blokeak. | 
|  | 
| Clarabideak bere laku izoztuarekin eta Posets atzean. Saint Saud tontorretik. Seigarrena. | 
|  | 
| Clarabide laku ederra gertuago. | 










 
      
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina