![]() |
| Herriaren sarreratik horrela ikusten ditugu Cabra Blanca ingurua, Torre del Torco eta erregina, Peña Santa. |
![]() |
| Soto de Sajambre zuloan, itzalean, eta Pozalón-Niajo Beyos haitzartearen beste aldean. |
![]() |
| Beza eskuinean eta Portillera de Beza-Jurcueto ingurua ezkerrean. |
![]() |
| Oraindik beheko aldean. Laster hartuko dugu eskuinera, Vegabaño-ko basoetan sartzeko. |
![]() |
| Oraindik atzera begira, Pozalón- Niajo eta atzerago Pileñes. |
![]() |
| Hau da jarraitzen ari garen ibilbidea. Oso nabarmena eta polita. |
![]() |
| Pileñes. Beste latitude batetako mendia dirudi. Hemen bere bikotea falta zaio, Peña Ten, baina ezkerrerago izkutatzen da oraindik. |
![]() |
| Vegabaño-ko baso liluragarria. |
![]() |
| Vegabañora sartzen. Beheko pistatik heldu beharrean, apur bat gorago doan bidetik etorri gara, elurra hobea baitago. |
![]() |
| Vegabaño. Bakarrik hona etortzeak merezi du. Gainera, bakar bakarrik gaude biok... |
![]() |
| Orain aterpea behean utziko dugu eta bere gainean dagoen bidetik goaz, Jario-ra igotzeko hartu behar den bidegurutzera heldu arte. Gozamena hemen ibiltzea. |
![]() |
| Torre del Torco eta Peña Santa. Bi mendi eder eta ezagunak. |
![]() |
| Garita Cimera-Torre de la Cabra Blanca- Estribos. |
![]() |
| Peña Santa. Izugarria. |
![]() |
| Vegabaño-tik gora basoan sartzen da bidea eta ura datorren tokietan horrela dago dena. Gauen hotz handia egin du. Irteeran ere -3º markatzen zuen. |
![]() |
| Izotz kandelak basoan. |
![]() |
| Llareya-ra atera gara basotik. Atzean espektakulua, Torco, Peña Santa, Altos del Verde, Canal del Perro, Collado del Burro,... CORNION. |
![]() |
| Moledizos-Bermeja eta Canal del Perro ezkerrean Frade gainean. |
![]() |
| Llareya-ko txabola dotorea Peña Beza-rekin. Ez da toki txarra gaua igarotzeko!!! |
![]() |
| Hor atera gara basotik eta atzean Cornión-eko mendi eta kanalak eskeintzen duten ikuskizun bikaina. Requexón-etik Altos del Verde-rainoko mendilerroa. Erdian Torco eta Peña Santa. |
![]() |
| Txabola behean utzi eta bagoaz Llareya-ko elurrezko malda oraingoz lasaietan. Elurra ezin hobea eta orbangabea. |
![]() |
| Hau da handitasuna eta edertasuna!!! eta gu bertan! |
![]() |
| Zoragarria dago inguru guztia. Hemen Altos del Verde, Canal del Perro eta Collada del Burro ( Vega Huerta-ra igorotzeko) eta Moledizos-Bermeja. |
![]() |
| Erdian ikusten den harkaitz bitxi horren ezkerretik joango gara, ondoren erdian ikusten den Boa Neón lepora igotzeko. Eski arrasto zahar batzuk daude harkaitzeraino. Bestela dena dago zapaldu gabea. |
![]() |
| Pikosetako Torre del Friero, Torre del Hoyo Chico eta Torre del Hoyo de Liordes ere agertu dira. |
![]() |
| Torre de la Palanca- Llambrión mendilerroa. Collado Jermoso aterpea hor erdiko irtengunearen gainean kokatzen da. |
![]() |
| Lepoa baino lehenago malde tentetu egiten da. Baina oso ondo igotzen da. |
![]() |
| Laster gaude lepoan. Mendi garaien itxura hartzen du. |
![]() |
| Lepotik Sajambre aldera Pozalón-Niajo aurrean eta Ten-Pileñes "qué grandes peñes" atzean. |
![]() |
| Aurrekoen ezkerrean Mampodre mendikate guztia. |
![]() |
| Bagaude lepoan. |
![]() |
| Hau da geratzen zaiguna tontorrera heltzeko. Polita dago. |
![]() |
| Torre del Friero- Torre del Hoyo Chico- Torre del Hoyo de Liordes eta Torre Salinas (ezkerretik eskuinera). |
![]() |
| Azkenengo metroak. |
![]() |
| Tiatordos-Táranes -La Llambría. Ikuspegia izugarria da. |
![]() |
| Toki beretik egingo dugu jetsiera. Igotzen hainbeste kostatu zaiguna, orain askoz errazago jetsiko dugu. |
![]() |
| Behetik gora beste mendizale bat zetorrela ikusi dugu eta igoerako arrastoa errespetatu dugu, eta berria egin jeisteko. |
![]() |
| Lepoa baino apur bat beherago elkartu gara berarekin. Hau izango da ikusiko dugun bigarren eta azkena. Honekin ere solasaldia izan dugu eta ondoren bera goruntz eta gu beheruntz. Leon-eko herri txiki batekoa zen hau. |
![]() |
| Llareyan elurra bikain mantentzen da eta kranpoiekin ari gara jeisten. Basora sartzean kenduko ditugu. |
![]() |
| Aurrean daukaguna aski ezaguna oraingoz. Gozamena izaten ari da jetsiera. |
![]() |
| Basoaren sarreran gaude eta azken begirada egin dugun igoera-jetsierari. Hemen kranpoiak kendu eta erraketak jarriko ditugu. |
![]() |
| Izotzak hor jarraitzen du, irudi bitxiak eskeintzen. |
![]() |
| Erraketekin basoan. |
![]() |
| Bagaude Vegabaño-ra heltzen, beheko lautada hori da. Peña Beza-k babes ederra eskeintzen dio. Orain aterpera jetsiko gara, nahiz eta itxita dagoela badakigun. |
![]() |
| Ilargia Moledizos tontorren gainean. Egunaren edertasuna areagotzen. |
![]() |
| Aterpea. Momentu onak pasa izan ditugu hemen bertako zaintzaile den Julián eta familiarekin. Gustoko tokia. |
![]() |
| Hau da aterpearen itxura kanpotik. |
![]() |
| Lasai, lasai eta penaz jeisteko, lautada guztia zeharkatu dugu, Beza-ren azpian dauden azkenengo txaboletara heldu arte. |
![]() |
| Vegabaño-ko txaboletako bat. Honen alboan egin dugu geldialdia zerbait jan eta edateko. Gustora egoten da eguzkitan. |
![]() |
| Azken begirada Vegabañon. Altos del Verde eta Moledizos. Beheruntz orain. |
![]() |
| Pagadian horrelako haritz erraldoiren bat ere ikusten da. |
![]() |
| Cangas de Onis-era itzultzen, Beyos zintzurrean dagoen Vidosa zubiaren gainean dagoen Aguasalió urjauzia ikusteko geldialdia egin dugu. |
![]() |
| Urjauzi beraren beheko aldea. Sella hibaira erortzen da. |


































































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina