![]() |
| Eski-estaziora doan errepidetik hasi dugu ibilaldia. Atzera begira, Pacino, eta Tendeñera-Sabocós mendilerroa atzean. |
![]() |
| Balaitús-Frondiellas. Eguraldia ezin hobea da, eta horrela dago iragarrita zubiko egun guztietarako. |
![]() |
| Behin estaziora helduta, Anayet-era dihoan bide oso ezaguna utziko dugu, eta ezkerrera joango gara, pista ertzetik. |
![]() |
| Midi d'Ossau. |
![]() |
| Geruza-estrato koloretsuak Culivillas-en hormetan. |
![]() |
| Pico Royo agertu zaigu ezkerrean. Hori da gaurko lehen tontorra. |
![]() |
| Eskuinean utzi dugu Lapazuso lakua, eta hemendik gora aldapa asko tentetuko da, Royo-ren oinera heldu arte. |
![]() |
| Aldapa gogorrean. Lapazuso lakua eta pisten gainean dagoen Campo de Troya mendia, eta Ferraturas-Soques, Palas, Balaitús,..., atzean. |
![]() |
| Lapazuso. |
![]() |
| Kolore indartsuak Culivillas-en hormetan. |
![]() |
| Culivillas-en lepoaren azpian dagoen zirkora heldu gara, eta lehenbizi ezkerrera joango gara, aurrean daukagun Pico Royo igotzera. |
![]() |
| Azkenengo hormaren azpira igotzen. Atzean ondoren jarraituko dugun mendilerroa. |
![]() |
| Mendi berde eta gorriak. Politak. |
![]() |
| PICO ROYO (2429m). Tontorretik, Pala de Ip-Tronquera-Moleta eta Izas-eko orratzak. |
![]() |
| Ibilbidearen jarraipena. Anayet agertzen da Culivillas eta Arroyetas-en erdian. |
| |
| Royo tontorrean. Atzean, Punta Escarra, Collarada, Pala de Ip eta Izas zirkoa. |
| ||||||
| Royo-tik jeisten. Ez da zaila, baina nahiko bertikala da eta adi ibili behar da. |
![]() |
| Ezkerretik egin ditugu igoera eta jetsiera. Mugarri batzuk adierazten dute bide egokiena. |
![]() |
| Aurreko lepo horretan. |
![]() |
| Lepoaren gainean dagoen muino hori eskuinetik inguratu dugu. |
![]() |
| Pico Royo atzean geratzen da. Ezkerreko espolitik da igoera, gutxi gorabehera. |
![]() |
| Putrea. |
![]() |
| Culivillas-era igotzen. |
![]() |
| Hau da pasu arraroena ertzean. Arrakala hau zeharkatu behar da goiko lepora irteteko. Atzean, Punta Ezcarra eta Collarada eskuinean. |
![]() |
| Beste putre bat. |
![]() |
| Ertzetik, Anayet mendia eta lakua ikusten ditugu. |
![]() |
| Esan bezala, arrakala dagoen lepora itzuli gara. Orain kanal honetatik behera. |
![]() |
| Kanala jeisten. Aldapa handia dauka baina nahiko ondo jeisten da. Eskuineko horman dago igoeran zeharkatu behar izan dugun arrakala. |
![]() |
| Kanal zabala da eta harkaitza eta belarra tartekatzen da. Berehala kokatu gara Culivillas-en azpian. |
![]() |
| Izas zirkoaren gainean, Arroyetas-en ertza hartzera igotzen. Atzean, Punta Escarra eta Telera-Partacua ezkerrean. |
![]() |
| Behin Arroyetas-en ertzean, Royo eta Culivillas eta bien artean egindako ibilbidea. |
![]() |
| Arroyetas-en azkenengo maldetan. Zabala eta erraza. |
![]() |
| Gutxi falta zaigu tontorrera heltzeko. |
![]() |
| ARROYETAS (2567m). Atzean Anayet. Hemendik aurrerakoa oso ezaguna da guretzat, hemen hainbat aldiz egonda gaude eta, elurrarekin ere bai. |
![]() |
| Giroaz eta paisaiaz gozatzen. Anayet, lakuak, Midi,... Beti bezala, lakuetan jende ugari dabil, eta gu hemen bakarrik gaude, nahiz eta ibili den jendea. |
![]() |
| Aguas Tuertas txiki bat Anayet-eko galdaran. |
![]() |
| Arroyetas-etik behera. |
![]() |
| Anayet eta Midi lakuen hondo-irudi bezala. |
![]() |
| Lepora jeisten. |
![]() |
| Lepotik behera. |
![]() |
| Culivillas-en azpian atsedena hartzen. |
![]() |
| Lortu dugu kotxeraino heltzea. Argi dago zubi honetako mendiko planak pikutara joan direla. Zuntz haustura oso posiblea ( hurrengo egunetan konfirmatuko da, 3cm-koa gainera). |
![]() |
| Baina gaurko ibilaldi dotorea hor geratzen da. |
![]() |
| Portalet-eko errepidetik horrela ikusten da egindako trilogia. |

















































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina